-
IndarGirls azpiatalaren sorkuntza
2017 urtearen hasieran, Indar Baskonia jarraitzaile taldearen barruan sortzen da emakumeak osaturiko azpiatal bat: IndarGirls. -
Azpiatala sendotzeko asanblada irekia
IndarGirls azpitaldeak emakumeei zuzendutako bilera ireki bat antolatu zuen, 2017ko otsailean. Emakume jarraitzaileak proiektuan parte har dezaten animatzeko. -
Eraso sexisten kontrako protokoloaren diseinua
IndarGirls taldeak eraso sexisten kontrako protokoloen diseinu bat garatzen du, harmaila barrura zein kanpora begira -
Emakume langilearen egunean kontzentrazioa
Taldeak deitutako kontzentrazio bat antolatzen da, ligako 23.jardunaldiko Baskonia eta Valentziako partidua baino lehen, emakume langilearen eguna dela eta. Xedea emakume langilearen zapalkuntzaren kontzientzia hartzea izanik. -
Alea FM-en kide bati egindako elkarrizketa
Alea FM emisoreak proiektuarekiko interesa erakusten du eta IndarGirls-eko kide bati elkarrizketa egiten dio. Bere webgunean postcard batean argitaratzen duena. -
IndarGirls taldeari EiTB-ek egindako elkarrizketa
Alea FM-n entzundako elkarrizketaren ondorioz, EiTB-ek taldea elkarrizketatzeko nahia adierazten du. Azpiatala ezagutarazteko helburuarekin taldeko kide batek elkarrizketa onartu egiten du. -
Alea astekarian IndarGirls-i egindako elkarrizketaren argitalpena
Aleak IndarGirls taldeko kide bati egindako elkarrizketa argitaratzen du bere astekarian, taldeari orrialde batzuk eskainiz. -
Ana Belen gasteiztarraren erailketa
Denboraldi hasierarekin bat egiten du Ana Belen gasteiztarraren erailketak. IndarGirls taldeak aktiboki parte-hatzen du mobilizazioetan. -
Eraso sexisten kontrako nazioarteko egunaren irakurketa politikoa
Eraso sexisten kontrako nazioarteko egunean, IndarGirls taldeak irakurketa politiko bat egin zuen eta autodefentsa feminista emaitza gisa proposatzen du. -
IndarGirls taldearen urteurrena
Taldearen urteurrena ospatzeko helburuarekin emakumeentzako afari bat antolatu zuen. -
IndarGirls-en produktuak salgai atera
Amaitzeko, behin taldearen logoa digitalizatu ondoren, taldearen materiala ateratzen da salgai (kamisetak, banderak, tangak…) eta Buesa arenako pabilioian mural bat margotzen da.