Historiaurrea

  • Period: 120,000 BCE to 35,000 BCE

    Erdi paleolitoa

    -Fruituak eta beste landare batzuk.
    -Klima hoztu zenez, haitzuloetan bizi.
    -Eguraldiak hobera, beste toki batzuetara ehiza-toki.
    -Moustier kultura bi tresna mota karraskagailuak eta geziak.
  • Period: 35,000 BCE to 8000 BCE

    Goi-paleolitoa

  • Period: 8000 BCE to 5000 BCE

    Mesolitoa

  • Period: 5000 BCE to 2000 BCE

    Neolitoa

  • Period: 3000 BCE to 2100 BCE

    Zibilizazio minoikoa

    Zibilizazio minoikoa Brontze Aroko kultura aurre-helenistiko bat da. Minos eta Minotauroaren kondairarekin 1900an lotu zuelako du. Kretako lehenengo jauregi handiak Knossosen, Feston, Malian eta Zakron eraiki zirenean, iritsi zuen zibilizazio minoikoak goraldia (K.a. 1900). Aginpidezko gune horiek are luxu handiagoz berreraiki zituzten K.a. 1700 urtean, Egeo inguru hartan nagusi zen zibilizazio indartsu eta antolatu haren agerpide gisa.
  • Period: 3000 BCE to 30 BCE

    Antzinako Grezia

    Antzinako Grezia[1] greziar hizkuntza eta kulturako herrien zibilizazioa izan zen, K.a. XIII. eta IX. mendeen artean hasi eta Antzinaroa bukatu arte iraun zuena (K.o. 600 urtea). Mendebaldeko zibilizazioaren jatorrizko kulturatzat hartzen da, itzelezko eragina izan baitzuen Erromatar Inperioan, bai eta Pizkundean eta ondorengo beste aroetan ere. Gaur egungo Grezian eta Asia Txikian hasi zen, eta gero Mediterraneo osora zabaldu, Iberiar penintsulatik Itsaso Beltzeraino.
  • 2380 BCE

    Mesopotamia: Lugalzagesi

    Mesopotamia: Lugalzagesi
    Lugalzagesik, Umma herriko printzeak, Ur, Uruk, Larsa eta Lagash herrien boterea hartu
  • Period: 2000 BCE to 1 CE

    Metal Aroa

  • Period: 1400 BCE to 1150 BCE

    Zibilizazio mizenikoa

    Mizenastar zibilizazioa Brontze Aroaren amaierako zibilizazio aurreheleniko bat da. Peloponesoko Mizenas hiritik hartzen du izena, Atenas, Pilos, Tebas eta Tirinto ere kokaleku garrantzitsuak zirelarik. Mizenikoek konkista erabili zuten. Denbora bitarte hartan, beraz, loaldi luze batetik esnatuta bezala, zibilizazio minoikokoak bezala, jauregien inguruan sortu ziren.
  • Period: 1150 BCE to 800 BCE

    Garai iluna

    Aro Iluna Greziako historiaren garaia da. Urte horietaz oso informazio gutxi dago eta iturriak eskasak dira. Orain arte aurkitutako aztarna guztien arabera kultura greziarraren dekadentzia eta atzeraldiko garaia da. Urte horietan ere, poliki-poliki, brontzea burdinaz ordezkatua izan zen. Aro Ilunaren kontzeptua ere Erdi Aroaren lehenengo urteak definitzeko erabili izan da. Izan ere, beste iritzien arabera, itzalketa hori ez zen eman, kultura desberdin baten garapena baizik.
  • Period: 800 BCE to 490 BCE

    Grezia arkaikoa

    Zibilizazio mizenikoa desagertu ostean, antzinako Greziaren bizimoduaren adierazgarri gisa herrixkek baino ez zuten iraun. Baina K.a. 900. urtetik aurrera, estatu txikiak sortzen hasi ziren; polis izena eman zitzaienak. Independenteak ziren eta eskubide, betebehar eta interes komunak defendatzen zituzten legeen bidez gobernatzen ziren herritarrak. Garai honetan sortu ziren Hoplitak, hiri-estatuaren defendatzeko soldadu bihurtutako herritarrak.
  • Period: 490 BCE to 334 BCE

    Grezia klasikoa

    Grezia klasikoa edo Greziako Aro Klasikoa K.a. VI., V. eta IV. mendeak barnehartzen dituen aroa da, Greziako historian. Aroko abiapuntu zehatz gisa, Kulturan oparotasun handiko aroa izan zen. Filosofian, artean, literaturan zein politikan aurrerapen handiak izan ziren. Horrela, aro honetan garatutako kulturak eragin zabala eta iraunkorra izan du Mendebaldeko Zibilizazioan eta gaurdaino heldu da.
  • Period: 334 BCE to 30 BCE

    Grezia helenistikoa

    Garai helenistikoa, helenismoa edo garai alexandrinoa Antzinako historiaren aro bat izan zen eta Grezia, Mazedonia, Trazia, Mediterraneo ekialdeko irletan, Asia mendebaldean eta Egipton garatu ziren estatuei aplikatzen zaie. Aro honen muga kronologikoa bi gertaera politiko esanguratsuk zehazten dute: alde batetik, Kleopatra VII.aren eta bere maitale Marko Antonioren suizidio Aktiumgo gudako porrotaren ostean.