-
Hedy Lamarr jaio zen
Hedy Lamarr Vienan jaio zen 1914ko azaroaren 9an, Vienako familia judu batean. -
Ingenieritza ikasten hasi
16 urterekin ingenieritza ikasten hasi zen. -
Lehen senarra
Fritz Mandl izan zen bere lehen senarra. Fritz Italiako faxistei eta Alemaniako naziei armak saltzen zizkien. Hitlerren, eta bereziki Mussoliniren lagun ona omen zen. Senarraren ondoan bizitako urteak esklabotza-urteak izan ziren. -
Ikasteari utzi zuen
Bertan behera utzi zituen ikasketak eta Max Reinhardt zuzendari eta maisuaren eskutik antzerki munduan sartzeko. -
Lehen filma
Bere lehen filma egin zuen: Ecstasy, Gustav Machatý zinemagile txekiarrarena. Filma hau izan zen film komertzial batean emakume bat biluzik agertu zen lehen aldia. -
Estatu batuetara ihes
1937an Parisera joan zen, senarrarengandik ihes, eta geroago Londresera joan zen. Han Louis B. Mayer esagutu zuen, Metro Goldwyn Mayer estudioetako burua. Zituen bitxiak saldu, eta ateratako diruarekin Atlantikoa zeharkatu eta ameriketara joan zen, Mayerren ontzi berean. Estatu Batuetara heldu zenean, zazpi urteko kontratua zeukan. -
Komunikazio sistema sekretua
Hedy Lamarrek komunikazio-sistema sekretu bat diseinatu eta patentatu zuen George Antheil konpositorearen laguntzaz. Frekuentzien kommutazioan oinarritutako asmakizunari esker, torpedoak irrati bidez gidatu zitezkeen, etsaiek antzeman gabe. -
Lehen aldiz erabilia
1962an erabili zen lehenengoz Lamarren sistema, Kubako misilen krisian. -
Bigarren aldiz erabilia
Vietnameko Gerran ere erabili zuten, baina batez ere 1980ko hamarkadatik aurrera eta ingeniaritza zibilaren alorrean atera zioten etekina ideiari. -
Hedy lamarr hil zen
Hedy Lamarr Casselbery, Floridan hil zen 2000ko urtarrilaren 19an, gaixotasun kardiobaskular bategatik hil zen.