Grezia

  • Period: 5000 BCE to

    Bizimodua

    Greziako biztanle gehienen bizibidea nekazaritza zen. Zerealak, mahatsondoak, olibondoak, barazkiak, lekaleak eta fruta-arbolak landatzen zituzten, batez ere. Horretaz gain, txerriak, ahuntzak, ardiak, behiak eta zaldiak hazten zituzten
  • Period: 4000 BCE to 2500 BCE

    Antolamendu politikoa

    Herriak sortu eta hasierako urteetan, herritar aberatsen talde txiki batek, oligarkiak, gobernatzen zuen; hitz horrek horixe adierazten du hain zuzen: “gutxi batzuen gobernua”. Beren buruaz “aristoak”, “onenak” zirela esaten zuten, eta hortik dator, hain zuzen, aristokrazia izena.
  • Period: 4000 BCE to 2500 BCE

    Mizenestar kultura

    garatu zen lurralde kontinentalaren hegoaldean (Peloponeso), akeoak heldu eta batera. Izena Mizenas, bere herri nagusitik hartu du. Mizenarrek, Kretak K.a. 1500 urte inguruan pairatu zuen suntsiketa orokorra aprobetxatu egin zuten, Mediterraneoan eta hiru mendetan zehar, hegemonia kultural eta komertziala inposatzeko.
  • Period: 3000 BCE to 1450 BCE

    Minostar kultura

    Minostar kultura orain dela 5000 bat urte sortu zen. K.a. 3000. urte inguruan, Kretako biztanleek kobrea erabiltzen hasi ziren, eta itsasontziak eraikitzen zituzten; horiekin, inguruko herriekin merkataritza-harremanak ezarri zituzten. K.a. 2000. urte inguruan, kretatzarrek edo minostarrek, Egiptoko beste lurralde batzuekin harremanak ezarri zituzten. Idazten bazekiten eta nekazaritza, abeltzaintza eta merkataritza zituzten bizibide.
  • Period: to 2500 BCE

    Kultura

    Jainkoek eta heroiek parte hartzen zuten narrazio edo mito ugari asmatu zituzten, eta horietako asko antzezten zituzten tragedietan. Komediak ere izaten ziren antzokietan, baina horiek, garai hartako gizartea kritikatzen zuten edota amaiera zoriontsuko drama familiarrak adierazten zituzten