-
Period: 1600 BCE to 1100 BCE
Mizenastar kultura
Akearrak izan ziren kultura mizenastarrak garatu zutenak. Kultura hura
Peloponesoko penintsulan garatu zen K. a. 1600 – 1100 artean, gutxi gora
behera. -
Period: 1100 BCE to 776 BCE
Aro Iluna
Mizenastar zibilizazioa krisialdi sakon batean sartu zen K. a. urtearen
inguruan, Aro Iluna deitutako aldiari hasiera emanez. -
Period: 776 BCE to 490 BCE
Aro Arkaikoa
Greziako lurraldearen ezaugarriak zirela eta (lurralde idor eta menditsua),
nekazaritza baliabideak mugatuak ziren. -
Period: 431 BCE to 404 BCE
Aro Klasikoa
K.a. 490ean eta K. a. 480-479ean greziar hiriek (Atenasek, Espartak…)
Pertsiar Inperioaren kontra borrokatu behar izan zuten.Atenasek eta bere hiri aliatuek demokrazia ezarri zuten. Hau da,
herritarren parte hartzea gobernuan. Herritar guztiek Herri Batzarrean
hitz egin eta bozkatu zezaketen, legeak onartzeko eta hiriko
magistratuak (agintariak) aukeratzeko.Atenasek eta Espartak Grezia kontrolatzeko zuten lehiak bi hirien, arteko gerra
ekarri zuen: Peloponesoko Gerra. -
Period: 431 BCE to 404 BCE
Peloponesoko Gerra
Atenasek eta Espartak Grezia kontrolatzeko zuten lehiak bi hirien, arteko gerra
ekarri zuen: Peloponesoko Gerra. -
Period: 336 BCE to 323 BCE
Alejandro Handia
Filipo II.a Mazedoniako (Greziako iparraldeko erresuma) erregea zen. Filipo
II.ak Greziako hiriak bere boterepean jarri zituen K. a. 338an. Bere heriotzaren
ondoren, K. a. 336an, bere seme Alejandro errege bihurtu zen: Alejandro
Handia.
Alejandro Handiak armada indartsua sortu zuen eta lurralde zabalak konkistatu
zituen: Pertsia, Mesopotamia, Egipto… Horren eraginez, greziar kulturaren
eragina lurralde horietara guztietara iritsi zen. -
Period: 490 to 323
Gerra Mediarrak
K.a. 490ean eta K. a. 480-479ean greziar hiriek (Atenasek, Espartak…)
Pertsiar Inperioaren kontra borrokatu behar izan zuten. -
Period: 490 to 323
Atenasko demokrazia
Atenasek eta bere hiri aliatuek demokrazia ezarri zuten. Hau da,
herritarren parte hartzea gobernuan. Herritar guztiek Herri Batzarrean
hitz egin eta bozkatu zezaketen, legeak onartzeko eta hiriko
magistratuak (agintariak) aukeratzeko.