-
1035
Antso I.-ren heriotza
Antso Handia hiltzen denean Gaztelako erresuma sortzen da eta bere seme Fernando gobernatzen hazten da. -
1036
XI. mendea
Gaztela txikia zen, baina bertako egitura militarrak boterea zuen.
Bestalde, Kordobako kalifen ahalmena ahuldu ondoren, Gaztelako koroaren eraginpean geratu ziren batzuk (Zaragoza, Toledo, Sevilla eta Badajoz). -
1085
Alfontso VI
- urtean Toledo hartzen du eta errege musulmanek Ipar Afrikako almorabideei laguntza eskatu ondoren almorabideak irabazi zuten, eta batasuna ezarri zuten berriro ere Iberiar penintsulako lurralde musulmanetan. Geroago Errioxaz eta Burebaz jabetzen da.
-
1126
Alfontso VII
XII. mendearen hasieran, hitzarmenak egin behar izan zituen Gaztelako koroak Leongo eta Nafarroako erresumekin, islamdarrei aurre egiteko. Bere burua Hispaniako enperadore egin zuen Alfontso VII.aren garaian (1126-1157), almorabideak banatu eta ahuldu egin ziren, eta Tajo ibairaino hedatu zen Gaztelako Erresuma. -
1147
Erreinu musulmanen bateratzea
Alfontso VII.ak eta Aragoiko erregeak bitan banatu zuten kristauek musulmanei hartu beharreko lurrak: Gaztelako aldea eta Aragoiko aldea. Hala ere, almohadeak Iberiar penintsulan sartu (1147) eta erreinu musulmanak berriro batera zitezen lortu zuten. -
1157
Inperioaren banaketa
Alfontso VII.a hil ondoren, bi semeren artean banatu zen inperioa: Antso III.ak Gaztela hartu zuen, eta Fernando II.ak Leon eta Galizia. Areagotu egin ziren orduan Lara eta Castro familia nobleen arteko gatazkak, eta almohadeek indartu ahal izan zituzten beren lurraldeak. -
1177
Hitzarmena eta Nafarroako erasoa
Alfontso VIII.aren garaian, beste hitzarmen bat egin zuten Gaztelako eta Aragoiko koroen artean, musulmanei hartutako lurrak banatzeko eta Nafarroako Erresumaren aurkako erasoari ekin zion Gaztelak. -
1189
Bizkaiko jaunak
Urte honetan Bizkaiko jaunak haren eraginpean geratu ziren, eta 1200. urte aldera hartu zituen Araba, Gipuzkoa, Lapurdi eta Bearno. Nafarroako Erresuma guztiz murriztuta eta itsasorako irteerarik gabe geratu zen. -
1212
Gaztelako koroa
Urte honetan amaitu zen almohadeen nagusigoa, Navas de Tolosako guduan, eta hurrengo urteetan batu ziren Leon eta Gaztelako koroak (Fernando III.a, 1230), Gaztelako Koroa sortzeko.