Friso kronologikoa

By Auritz
  • 650 BCE

    Burdin Aroko Axtrokiko katiluak

    Eskoriatzako Bolibar auzoan (Gipuzkoa) topatu zituzten. Zeremonia erlijioso eta errituetarako erabiltzen omen zituzten.
  • 300 BCE

    Brontzezko fibula (La Hoya)

    Brontzezko fibulak oso erabiliak ziren arropa biltzeko edo lotzeko, ez baitzegoen botoirik. Batzuk ikusgarriak ziren, maila sozialaren erakusgarri izaten ziren.
  • 100 BCE

    Burdin Aroko Malmasingo kastroa

    Arrigorriagan (Bizkaia) dago; mendi guztiz estrategikoa da. Etsaiengandik babesteko harresiz inguratuta zegoen.
  • 74 BCE

    Pompeius (Ponpeio)

    Iruñea (Pamplona, gaztelaniaz) Ponpeio erromatar jeneralak sortu zuen.
  • 10 BCE

    Urkulu mendiko triunfus edo garaipen-dorrea

    Garaipen-dorreak ziren triunfus delakoak.Urkulu mendikoa Ponpeio jeneralak eraiki zuen.
  • 100

    Garuma (arrain-saltsa) eramateko anfora

    Getarian (Lapurdi) arrantzatik bizi zen industria asko zegoen.
    Erromara bidaltzeko garuma egiten zuten
  • 125

    Oteitzako (Nafarroa) milia-harria edo miliarioa

    Erromatarrek milia-harriak jartzen zituzten menderatutako lurretako galtzadetan, distantziak markatzeko.
  • 441

    Bagaudak

    Euskal lurraldeetan ere bagaudak (nekazari taldeak) jauntxo handien eta Erromatar Inperioaren aurka altxatu ziren.