Frantziako iraultzatik industria iraultzara Euskal Herrian

  • Frantziako iraultza burutzen da

    Frantziako iraultza burutzen da
    XVIII mendean indartutako burgesiak botere politikoa eskuratzeko urratsak emango ditu. Frantziako egoera koiunturalak zein estrukturalak iraultza burgesari biziki lagundu zioten. 1789an Alemania eta Austriako tropak Parisen sartzekotan zeudenean, Luis XVI-ak herria armatzeko baimena eman zuen. Lege Zaharraren mugak argi zeuden eta bai Ilustrazioak, bai liberalismoak, bai demokraziak zuzenean aurre egiten zieten eliza ofizialari, erregeari eta feudalismoari.
  • Period: to

    Frantziako Konbentzioa eta Konbentzio Guda

    Frantziako errege familia gillotinatu ostean, Frantziako Konbentzioak klase ezberdintasuna debekatu zuen. Iparraldean, Konbentzioak eliz katolikoari ez ohiko arautegia inposatu zion, herri eta probintzietako foruak eta usadioak kentzeaz gain. Halaber, nekazaritzan oso eragin ezkorra izan zuen. Frantziar ejertzitoak Hego Euskal Herrian sartu ziren 1793an. 1794ko Basileako Bakearen ondorioz, tropak Frantziara itzuli ziren. Trukean, Frantziako Errepublikak Haiti eskuratu zuen.
  • Zamakolaren kontrako matxinada

    Zamakolaren kontrako matxinada
    Carlos IV-ak akordio bat egiten du Zamakolarekin. Akordio hura martxan jarriz gero, foralak ziren bizkaitarrak soldaduskara joan beharko zuten. Horren truke, Espainiako Erregeak Bilboko eliza aurreek eraiki nahi zuten merkatari kai libre bat babestuko zuen. Bere aldetik, Bilboko udalak eta Kontsulatuak ez zuten bere monopolioa galdu nahi. Matxinadak Bilbori monopolioa berretsi zion eta erregeak bizkaitarrei soldaduska egin beharrari salbuespena eman zien.
  • Period: to

    Frantziako Inperioa eta Espainiako Erreinuen arteko guda

    Carlos IV-ak abdikatu eta Fernando VII-ak koroari uko egin ostean, Frantziako tropak sartu ziren Jose I erregearen atzetik. Gudan zehar tropa biek izugarrizko exakzioak egin zituzten. Foruak zirela medio, Euskal lurretan gertatzen ziren gudak bertako erakundeek ordaindu behar zituzten. Zor honek izugarrizko krisi ekonomikoa eragin zuen eta, ondorioz, herri sailen desamortizazioari ekin zioten. Une honek euskal nekazari jendartearen murrizte prozesuari hasiera ematen dio.
  • Period: to

    Fernando VII-ak eta Luis XVIII-ak euren koroak berreskuratzen dituzte

    Fernando VII-ak zin egindako 1812 konstituzioari muzin egin zion. Izan ere, Lege Zaharra ezarri zuen berriro. Hala eta guztiz ere, aurrera eraman zuen desamortizazio prozesua. Finean, desamortizazioaren bidez Fernando VII-ak guda gastuak estali nahi zituen. Urte hauetan ere, Vienako Kongresua burutu zen, non Europako indar kontserbatzaileek Lege Zaharrak iraunarazteko Ituna sinatu baitzuten. Espainiako Erresuma bere koloniak galtzen hasten da.
  • Period: to

    Hiru urte iraultzaileak

    Riego Jeneralak 1812ko Konstituzioa aldarrikatu zuen, baita boterea eskuratu ere. Hiru urte hauetan, politika iraultzailea inposatu zen, non Lege zaharra eta elizak ondoriorik txarrenak pairatu baitzituzten. 1823an Frantziako erregeak nazioarteko ejertzito kontserbadorea abiarazi zuen Madrilgo gobernu iraultzailearen kontra eta, Europak lagunduta, Fernando VII-ak botere absolutua berreskuratu zuen. Hiru urte hauetako jeneralek porrot egin zuten estatu modernoa eraikitzerakoan.
  • Carlos X, Europako iraultza burgesa eta Espainiako krisia

    Carlos X, Europako iraultza burgesa eta Espainiako krisia
    Carlos X-k Frantziako boterea eskuratzen du, Luis XVIII zendu ostean. Frantziako kontserbadorismoa moteltzen doa eta kontserbadoreek "Itun emanak" erabiliko dituzte herriaren atsegintasuna jasotzeko. Europako burgesiak botere politikoa eskuratu nahi du eta hamaika matxinada eta iraultza antolatu zituen estatu garaikidea eskuratu asmoz. Bere aldetik, Espainiako Erreinuetan Fernando VII-ak krisi ekonomikoa sakondu eta gudari erraztasun guztiak eman zizkion.
  • Frantziako uztaileko iraultza

    Frantziako uztaileko iraultza
    Iraultzaren ondorioz, Luis Felipe I-k Frantziako koroa eskuratu zuen, eta goi burgesiak gobernu politikoa. Hurrengo hamarkadetan, Europa osoan zehar iraultza liberalak zein absolutismoaren garaipenak elkarren segidan agertuko zaizkigu. Estatu garaikideak sortzen ari dira eta nazionalismoa garaile da Europa osoan eta AEB-etan. Dena den, iraultza liberalak ez du jende gehienaren aldaketa gura asetzen. Langile klaseak bere antolamendu propioari ekin zion.
  • Period: to

    Lehenengo Guda Karlista

    Fernando VII zendu ostean, Isabel II-ak koroa eskuratzen du. Karlosek ez du Isabel onartzen "Lege salikoa" delakoan oinarriturik, eta Euskal Herria Karlosen alde kokatzen da. Espainiako liberalek irabazita, Espainia zentralizatzeko jarduera ezarri zuten. Horretarako, foruak kendu, mugak Bidasoara eraman eta ohiko usadioak debekatu egin zituzten. Guda honek izugarrizko eragina izan zuen Euskal Herrian eta Lege Zaharrean oinarritutako sistemaren gainbehera ekarri zuen.
  • Europa mailako iraultza

    Europa mailako iraultza
    Sozialismoak bere ideologia aurkezten du Europa osoan. 1847ko uzta txarretik abiaturik, Suitzan hasi eta Europa osotik zehar pasa zen iraultza aurrerakoia dugu hauxe: Italia, Prusia, Austria, Hungaria, Napoles, Errusia, etab. Parisen soilik, burgesiak ezarritako Eugène Cavaignac Guda Ministroak 10.000 langile hil zituen ekainaren 25 eta 26an. Horrez gain, Frantzian Napoleon III, Napoleon Enperadorearen biloba, Errepublikaren presidente konstituzional bozkatzen dute.
  • Pariseko Komuna eta III Errepublika

    Pariseko Komuna eta III Errepublika
    Kapitalismo industrialaren garapenean langile eta burgesiaren arteko lehia sendotzen da. Frantzia eta Prusiaren arteko guda izan zen txinparta. Urte honetan, Pariseko Komuna izenarekin ezagutzen dugun iraultza sozialista burutzen da. Parisen soilik 20.000 langile hil zituzten. Honen ondorioz, Frantzian III Errepublika ezartzen dute. Sozialismoak eta anarkismoak egundoko errepresioa jaso bazuten ere, langile, nekazari, ikasle eta militarren artean arrakasta handia lortu zuten.
  • Period: to

    Urte gatazkatsu eta aldakorrak

    Saboiako Amadeo, Errepublika, II Karlistada eta Alfontso XII-aren garaipena elkarren segidan agertuko zaizkigu. Euskal Herriari dagokionez, II Karlistadaren ostean aurreko mundu nekazaria desagertzen hasiko da, mundu nazionalista garaikide batean urtzeko. Geroztik, euskaldunak ere soldaduskara joango ziren. Halaber, Bizkaiko burdin meategiak desamortizatu ostean, Administrazio Zentralak Bizkaiko burgesia nagusiari zein jauntxo batzuei eman zizkien euren ustiapenaz aberastu zitezen.
  • PSOEren lehenengo taldea eta sozialismoa

    PSOEren lehenengo taldea eta sozialismoa
    Euskal Herrian Fakundo Perezaguak PSOE-ren lehenengo taldea sortzen du Bilbon. 1890-92ko meategietako grebak izan ziren eta sozialismoak arrakasta handia lortu zuen langile talde honetan.
  • PNV alderdiaren sorrera

    PNV alderdiaren sorrera
    Sabino Aranak PNV alderdi jeltzalea sortzen du Bilboko Larrazabal baserrian.