FRANTZIAKO IRAULTZATIK INDUSTRIA IRAULTZARA EUSKAL HERRIAN

  • Frantziako Iraultza

    Frantziako Iraultza
    XVIII mendean indartutako burgesiak botere politikoa eskuratzeko urratsak emango ditu. Burgesia, XVI mendez geroztik, Europa osoan sendotutako klase berria bazen ere, Frantziako egoera koiunturalak zein estrukturalak iraultza burgesari biziki lagundu zioten
  • Period: to

    Frantziako Konbentzioa eta Konbentzio Guda.

    Frantziako errege familia gillotinatu ostean, Frantziako Konbentzioak pertsonen arteko klase ezberdintasuna debekatu zuen; geroztik denak antzeko frantziar hiritarrak izango ziren.
  • Zamakoaren kontrako matxinada

    Zamakoaren kontrako matxinada
    Bilbon eta Bizkaian izan zuen eraginik handiena. Frantziako tropa iraultzaileen aurrean, euskal herritarrek izandako portaera utzia zigortzeko, Carlos IV-ak, bere balidoaren bidez, akordio bat egiten du Zamakolarekin. Akordio hura martxan jarriz gero, foralak (exentuak) ziren bizkaitar hiritarrak soldaduskara joan beharko zuten. Horren truke, Espainiako Erreinuetako Erregeak, Bilboko eliza aurreek Ibaizabal lbaian eraiki nahi zuten merkatari kai libre bat babestuko zuen.
  • Period: to

    Frantziako Inperioa eta Espainiako Erreinuen arteko guda

    Caros IV-ak abdikatu eta Fernando VII-ak akordiori uko egin ostean, Frantziako tropak sartu ziren Jose I erregearen atzetik. Gudan zehar tropa biek izugarrizko exakzioak (tropek bonoak uzten zituzten euren hornidurak eta soldatak halabeharrez eskuratzen zituztenean) egin zituzten.
  • Period: to

    Koroak berreskuratzea

    Fernando VII-ak Espainiako lurraldean eta Luis XVIII-ak Frantzia aldekoan euren koroak berreskuratzen dituzte. Fernando VII-ak zin egindako 1812ko konstituzioari muzin egin zion. Izan ere, Lege Zaharra ezarri zuen berriro.
  • Period: to

    Hiru urte iraultzaileak

    Riego Jeneralak 1812ko Konstituzioa aldarrikatu zuen, baita boterea eskuratu ere. Hiru urte hauetan, politika iraultzailea (liberala eta burgesa) inposatu zen, non, Frantzian bezala, Lege zaharra (foruak, soldaduska, aduanak...) eta elizak ondoriorik txarrenak pairatu baitzituzten.
  • Carlos X-k Frantziako boterea eskuratzen du, Luis XVIII zendu ostean

    Carlos X-k Frantziako boterea eskuratzen du, Luis XVIII zendu ostean
    Frantziako kontserbadorismoa moteltzen doa eta, konstituziorik eman ez arren, kontserbadoreek "Itun emanak" eta halako formulak erabiliko dituzte herriaren atsegintasuna jasotzeko
  • Frantziako uztaileko iraultza

    Frantziako uztaileko iraultza
    Joera liberatzaile eta aurrerakoia ditu iraultza honek eta, ondorioz, Luis Felipe I-k Frantziako koroa eskuratu zuen. Konstituzioa onartuta, goi burgesiak gobernu politikoa eskuratu zuen.
  • Period: to

    Fernando VII zendu ostean, Isabel II koroa eskuratzen du.

    Gizonezko Karlosek ez du Isabel onartzen "Lege salikoa" delakoan oinarriturik. Euskal Herria Karlosen alde kokatu zen, hiriburuak eta herri gutxi batzuk izan ezik.
  • Europa mailako iraultza

    Europa mailako iraultza
    Sozialismoak bere ideologia aurkezten du Europa osoan