EREDU ATOMIKOAREN DENBORA LERROA

  • 460 BCE

    Demócrito (eta Lucepio)

    Demócrito (eta Lucepio)
    Demócrito-k materia bakar bat zegoela zioen. Materia hori zatitzekotan atomoa lortzen zen, zatirik txikiena eta zatiezina. Atomoak zatiezinak, ikusezinak eta homogeneoak zirela zioen.
  • J. Dalton

    J. Dalton
    Erreakzio kimikoaren lege klasikoak eta Daltonen legea edo proportzio anizkoien legea aurkitu zituen.
    Bere eredu atomikoak horrela zioen:
    Elementuak atomoz, partikula aldaezin eta zatiezinez, osaturik daude.
    Elementu bereko atomo guztiak berdinak dira.
    Elementu desberdinen atomoek masa eta propietate desberdinak dituzte.
    Konposatuak elementu desberdinen atomoen bilketaz eratzen dira.
  • J. J. Thomson

    J. J. Thomson
    Izpi katodikoak partikula negatiboz osatuta zeudela aurkitu zuen, horren eraginez elektroiak aurkitu zituen.
    Bere eredu atomikoak horrela zioen:
    Atomoa dentsitate uniformekoa zen eta karga positiboa zuen masa esferikoa zen, multzo osoa neutroa eta egonkorra zela zioen.
  • Ernest Rutherford

    Ernest Rutherford
    Hiru aurkikuntza egin zituen:
    (1) Nukleotik urrun pasatzen diren partikulak ez dira desbideratzen.
    (2) Nukleotik hurbil pasatzen diren partikulak desbideratzen dira, nukleoaren eraginez.
    (3) Nukleoarekin aurrez aurre talka egiten duten partikulek errebotatu egiten dute, bortizki, zeinu bereko kargak baitira.
    Bere eredu atomikoak horrela zioen:
    Masarik gehiena nukleoan dago. Elektroiak nukleoaren inguruan daude orbita zirkularretan. Atomoa neutroa da. e- = P
  • Niels Bohr

    Niels Bohr
    Bere eredu atomikoa:
    Atomoaren barnean, elektroiaren energia kuantizaturik dago.
    Elektroiak orbita zirkularrak egiten ditu nukleoaren inguruan. Orbita horietako bakoitza egoera egonkor edo energi maila baimendu bati dagokio, n (n=1,2,3...).
    Elektroiak energi maila baimenduetan elektroiaren momentu angeluarra balioaren multiplo osoa da.
    Elektroia energi maila batetik bestera pasatzen denean soilik xurgatzen edo igortzen da energia.
    Taula periodikoan ordenatu zituen elementuak.
  • Gaur egungo eredu atomikoa

    Gaur egungo eredu atomikoa
    Eredu mekaniko-kuantikoa da. Bohr-renaren antzekoa da.
    Eredu honek elektroiek atomoaren barnean duten portaera deskribatzen dute: alde batetik elektroien izaera ondulatorioa eta, beste aldetik, horien ibilbideak.
    Elektroiak ORBITALetan "daude": Energia bateko elektroi bat aurkitzeko probabilitatea oso handia deneko atomoaren eskualdea da orbitala baina inoiz ez gaude ziur non dauden.
    Moellerren diagramari esker dakigu non sartuko den elektroia eta konfigurazio elektronikoa ematen du.