Eredu atomikoak historian zehar

  • 460 BCE

    Demokritoren eredu atomikoa

    Demokritoren eredu atomikoa
    Historiako atomoaren lehen agerpena izan zen.Ez zen eredu fisiko bat, teoria filosofiko bat baizik. Democritoren teoria filosofikoaren arabera atomoak zatiezinak, ikusiezinak, betirako eta homogeneok ziren, eta bi atomoen artean huts zegoen. Atomo ezberdinen artean zeuden desberdintasun bakarrak tamaina eta forma ziren. Materia atomoen loturen bitartez sortzen zen, eta materiaren ezaugarriak zein atomo mota lotzen ziren arabera ematen ziren.
  • John Dalton

    John Dalton
    Daltonek uste ez bezala, atomoa zati daitekela frogatu ostean, zientzialariak eredu atomikoak diseinatu zituzten. Proposaturiko ereduak egiaztatzeko esperimentuak egin zituzten; emaitzak aztertzean ikusi zuten eredu atomikoak ez zirela egokiak eta, beraz, aldatu behar izan zituzten.
  • Joseph John Thomson

    Joseph John Thomson
    uste zuen atomoen masa elektroiena baino askoz ere handiagoa denez, karga positiboak askoz ere espazio zabalogoa hartuko zuen. Beraz, Thomsonen ustez, atomoak karga positibodun masa handi baten antzeko zerbait izan behar zuen, eta hartan txertatuta, elektroiak egongo ziren. Elektroien karga negatiboak karga positiboa konpentsatuko zuen, eta horren ondorioz, atomoa neutroa izango zen.
  • Ernest Rutherford

    Ernest Rutherford
    Elektroiak nukleoaren inguruan biraka dabiltza, nukleotik edozein distantziara dauden orbitak deskribatuz (distantzia handira, atomoaren tamainarekin alderatuta). Zati horri azal elektroniko deritzo. Nukleoak karga elektriko positiboa du eta bertan biltzen da atomoaren masa guztia. Bertan daude, beraz, neutroiak eta protoiak.
  • Niels Bohr

    Niels Bohr
    zientzilariak zenbait ikerketa egin zituen eta haietatik ondorioztatu zuen azaleko elektroiak nukleoaren inguruan orbita zirkular jakin batzuetan soilik biratzen direla. Horrela, atomoan, elektroiak geruzatan antolatzen dira eta geruza bakoitzean energia kantitate jakin bat dute; horregatik, geruzei energia-mailak deritze (n letrarekin adierazten dira). Beraz, elektroiak energia-maila jakin batzuetan baino ez dira biratzen. Ezaugarri horri kuantizatuta egotea deritzo.
  • Arnold Sommerfeld

    Arnold Sommerfeld
    Azpimailak s, p, d eta f letrez adierazten dira eta azpimaila bakoitzak elektroi-kopuru jakin bat har zezakeen gehienez: s azpimailak 2 elektroi, p azpimailak 6 elektroi, d azpimailak 10 elektroi, f azpimailak 14 elektroi. Beraien energia segida honetan handitzen da: s ->p -> d -> f.
  • Erwin Schrödinger

    Erwin Schrödinger
    Eredu hau egon aurretik, Bohr-en eredua zegoen. Eredu honen arabera, elektroiak energia-maila jakinetan soilik ibil daitezke biraka. Schrödingerrek eredu hau aztertu egin zuen, eta konturatu zen ez zela guztiz zehatza. Bohr-en ereduaren ideia zehatzak hartzen beste eredu bat sortu zuen, eredu mekaniko-kuantikoa. Eredu honen arabera, elektroiak probabilitate handiagoko edo txikiagoko lekuetan daude nukleoaren inguruan, baina ezin da erabat ziur jakin non dauden.