EREDU ATOMIKOAK HISTORIAK ZEHAR

  • Period: 460 BCE to 370 BCE

    Demokritoren eredu atomikoa

    Leuzipoaren ikaslea izan zen eta bere ideiekin ados zegoen. Materia atomoz osatuta dago. Atomo hitzak zatiezina esan nahi du. Atomoak forma eta tamaina desberdinetakoak izan daitezke. Ideia hauek ezin dira teoriatzat hartu oinarri zientifiko gabekoak direlako
  • Daltonen eredu atomikoa

    Daltonen eredu atomikoa
    Teoria atomikoaren sortzailea da. Teoria honetan materia atomoz osatuta dagoela postolatu zuen. Atomoak zatiezinak eta suntsiezinak dira. Atomoak esfera formakoak dira. Elementu kimiko baten atomo guztiak berdinak dira eta beste elementu kimiko baten atomoetatik desberdinak dira, tamanangatik eta propietate kimikoengatik.
  • Thomsonen eredu atomikoa

    Thomsonen eredu atomikoa
    Bere teoriaren arabera, atomoa partikula esferikoa da eta puddingarena bezalako egitura du. Alde batetik karga positiboa eta beste alde batetik karga negatioa duten korpuskuluak elektroiak, sartuta daude masa positibo horretan mahaspasak puddingean bezala.
  • Rutherforden eredu atomikoa

    Rutherforden eredu atomikoa
    Thomsonen eredua hobetu zuen. Atomoaren erdigunean, nukleoan, karga positiboa duen masa dago baina elektroiak askoz txikiagoak dira eta oso urrun daude nukleotik, beraz atomoa ia hutsik dago. Elektroiak biraka dabiltza nukleoaren inguruan,
  • Bohren eredu atomikoa

    Bohren eredu atomikoa
    Honek berriz, Rutherforden eredu atomiakoa hobetu zuen. Elektroiak biraka dabiltza nukleoaren inguruan bakarrik orbita zirkular jakin batzuetan, eta ez tartean egon daitezken orbitetan. Orbita hauetan egonda elektroiek mugitzean ez dute igortzen energiarik. Beraz elektroiak orbitaren energia txikienetatik hasita milaka kokatuta daude.
  • Schrodigen eredu atomikoa

    Schrodigen eredu atomikoa
    Orbital atomiko kontzeptuaren sortzailea da. Elektroiak aldi berean partikulak eta uhinak dira. Hidrogeno atomoaren elektroiari uhinen tratamendu matematikoa aplikatu zion eta uhin ekuazio lortu zuen. Ekuazio honen emaitzak ber bi eta integratu ondoren elektroia egoteko aukera-zonaldeak grafikoetan irudikatu ahal dira.