EREDU ATOMIKOAK ETA PARTIKULA AZPIATOMIKOAK

  • 400 BCE

    DEMOKRITO

    DEMOKRITO
    DEMOKRITOREN EREDU ATOMIKOA
    1-Materia guztia atomoz egina dago.
    2-Atomoak zatiezinak eta suntsiezinak dira.
    3-Elementu jakin baten atomo guztiak berdinak dira.
    4-Elementu desberdinetako atomoak masan eta propietateetan aldakorrak dira.
    5-Konposatuak bi atomo-mota edo gehiago konbinatuz osatuta daude.
    6-Erreakzio kimikoa atomoen berrantolaketa da.
  • DALTON

    DALTON
    DALTONEN EREDU ATOMIKOA 1.- Materia atomo izeneko partikula txiki, neutro eta zatiezinez osatzen da
    2.- Elementu baten atomo guztiek masa eta propietate berdinak dituzte
    3.- Elementu ezberdinen atomoek masa eta propietate ezberdinak dituzte
    4.- Elementu ezberdinen atomoak kantitate finkoetan elkartzean konposatuak eratzen dira.
  • THOMSON

    THOMSON
    1-Atomoa karga positiboa duen esfera trinkoa da.
    2-Materia elektrikoki neutroa denez, elektroiak esferan txertatuta daude
    3-Atomoak elektroiak gal ditzake
  • RUTHERFORD

    RUTHERFORD
    1-Atomoaren masaren zatirik handiena eta karga positibo guztia atomoaren erdigunean daude: nukleoan (zona oso txikia).
    2-Nukleotik kanpo elektroiak daude nukleoaren inguruan biraka
    orbita zirkularretan
    3-Atomoa ez da trinkoa: zatirik handiena hutsa da.
  • BOHR

    BOHR
    1-Elektroiek nukleoaren inguruan erradio jakineko orbita zirkularretan biratzen dute. Orbitak geldikorrak dira (energia ez da ez igortzen ezta xurgatzen ere).
    2-Orbita bakoitzak elektroi kopuru jakin bat izan dezake barruan.
    Elektroiek energia jakin bat dute eta ezin dira edozein orbitatan kokatu (orbita baimenduak/ez baimenduak)
    3-Elektroi bat orbita baimendu batetik bestera pasako bada, bere energia modu kuantizatu batean aldatu beharko da (kuantizatuta = kantitate zehatza).