-
440
DEMOKRITOREN EREDU ATOMIKOA
Materia atomoz osatuta dago. Atomo hitzak zatiezina esan nahi du. Atomoak forma eta tamaina desberdinetakoak izan daitezke. Ideia hauek ezin dira teoritzat hartu oinarri zientifiko gabekoak direlako. -
JOHN DALTON-EN EREDU ATOMIKOA
Teoria atomikoaren sortzailea da. Teoria honetan materia atomoz osatuta dagoela postulatu zuen. Atomoak zatiezinak eta suntsiezinak dira. Atomoak esfera formakoak dira. Elementu kimiko baten atomo guztiak berdinak dira eta beste elementu kimiko baten atomoetatik desberdinak dira, tamainagatik eta propietate kimikoengatik. -
THOMSON-EN EREDU ATOMIKOA
"Plum pudding madel" argitaratu zuen. Atomoa partikula esferikoa da eta puddingarena bezalako egitura du. Alde batetik karga positiboa duen masa dago eta beste alde batetik karga negatiboa duten korpuskuluak, elektroiak, sartuta daude masa positibo horretan mahaspasak puddingean bezala. -
RUTHERFORD-EN EREDU ATOMIKOA
Thomsonen eredua hobetu zuen. Atomoaren erdigunean, nukleoan, karga positiboa duen masa dago baina elektroiak askoz txikiagoak dira eta oso urrun daude nukleotik, beraz atomoa ia hutsik dago. Elektroiak biraka dabiltza nukleoaren inguruan. -
BOHR-EN EREDU ATOMIKOA
Rutherforden eredua hobetu zuen. Elektroiak biraka dabiltza nukleoaren inguruan bakarrik orbita zirkular jakin batzuetan, eta ez tartean egon daitezken orbitetan. Kuantizazio kontzeptuaren sortzailea da. Orbita hauetan egonda elektroiek mugitzean ez dute igortzen energiarik. Beraz elektroiak orbitaren energia txikienetatik hasita mailaka kokatuta daude. -
SCHRODINGER-EN EREDU ATOMIKOA
Orbital atomiko kontzeptuaren sortzailea da. Elektroiak aldi berean partikulak eta uhinak dira. Hidrogeno atomoaren elektroiari uhinen tratamendu matematikoa aplikatu zion eta uhin-ekuazioa lortu zuen. Ekuazio honen emaitzak ber bi eta integratu ondoren elektroia egoteko aukera-zonaldeak grafikoetan irudikatu ahal dira.