-
Mendelen herentziaren legeak
Gregor Johann Mendelek herentzia sinpleari buruz egindako lanen argitalpenarekin, gai izan zen herentzia sinplearen legeak formulatzeko. Organismo gurasoek euren ondorengoei herentzia genetikoa nola transmititzen dieten azaltzeko oinarrizko arauen multzoa dira. -
Azido nukleikoen aurkikuntza
Meischerrek azido nukleikoak aurkitu zituen. Leukozitoekin eta izokin-espermatozoideekin lan eginez; karbono, hidrogeno, oxigeno, nitrogeno eta fosforo-ehuneko handi bat lortu zuen. Substantzia horri nukleina deitu zitzaion hasiera batean, nukleoan zegoelako. -
Azido desoxirribonukleikoaren (DNA) aurkikuntza
Azido desoxirribonukleikoaren (DNA) aurkikuntza, belaunaldiz belaunaldi herentzia fisikoa eta fisiologikoa nola transmititzen den azaltzen duena. -
DNAren osaeraren identifikazioa
Phoebus Levenek DNA base nitrogenatu batez, azukre batez eta fosfato batez osatutako nukleotido bat dela identifikatu zuen.... Bere ikasle Phoebus A. Levenek bost karbono atomoko bi azukre aurkitu zituen. Erribosa ziren, legamiaren azido nukleikoan eta desoxirribosan, Miescherren nukleinan. -
Griffithen esperimentua
Frederick Griffith britainiar mikrobiologoak 1928an egindakoa, bakterioek informazio genetikoa transferitu zezaketela agerian jarri zuen lehenengoz, eta transformazio genetikoaren lehenengo zantzuak ere eman zituen. Horretarako Streptococcus pneumoniae-ren anduiak erabili zituen. Bakterioaren birulentzia aldatzen zen andui batean (R) eta sestean (S). -
Azido nukleikoen aurkikuntza
Albrecht Kossel maisuarekin, Miescherren nukleina azido desoxirribonukleikoa (zitosina (C), timina (T), adenina(A) eta guanina(G)) DNA eta fosfato talde batez osatuta zela frogatu zuten -
Chargaffen araua
Chargaffen arauak, azido desoxirribonukleikoaren (DNA) helize bikoitza osatzen duten nukleotidoen erlazio kuantitatiboan oinarritzen da, eta ezartzen du adenina kantitatea (A) timina kantitatearen berdina dela eta guanina (G) kantitatea zitosina kantitatearen (C) berdina dela, hau da, (A+G = C+T). -
DNA informazio genetikoaren eramailea
1944an, Oswald Averyk, Griffithek egindako esperimentuan oinarrituta, Colin Macleod eta Maclyn McCartyren laguntzarekin egindako ikerketari esker, DNA material genetikoa delako lehen ebidentzia esperimentala lortu zen: DNAk R motako bakterioak S motako bakterio bilakatzen zituen.
Beraz, DNA da informazio biologikoaren eramailea eta ez proteinak. -
Hershey eta Chaseren esperimentuak
1952an, Alfred Hershey eta Martha Chase DNA da informazio biologikoaren eramailea, ez proteinak, ondorio horiek egiaztatu zituzten. Horretarako T2 bakteriofagoa erabili zuten (bakterioak infektatzen dituen birus bat) eta DNA eta proteinak isotopo erradioaktiboekin markatuz ikusi zuten nola, DNA erradiaktiboki markatzean soilik bakterioen barnea zein fago berrai infektatzen zirela.
Ondorioz, DNA da informazio genetikoa duena eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen dena. -
Rosalind Franklin-en 51. argazkia
Rosalind Franklin-ek X izpien difrakzioaren bidez 51.argazki lortu zuen 1952an. Argazkian bereizten ziren DNA bi katek osatzen dutela eta horrela frogatu zen, baina meritua Watson eta Crick-ek irabazi zuten. -
DNAren 3D moduloa Watson eta Cricken arabera
Chargaffen arauari jarraituz eta Rosalind Franklinek egindako argazkiari esker, James Watsonek eta Francis Crickek DNAren helize bikoitzeko egitura ezarri zuten. Ospe guztia bereganatu zuten Rosalind alde batera utzita. -
Meselson eta Stahlen esperimentua
1957an, Matthew Meselson eta Franklin Stahlen ikerlariek frogatu zuten DNAren erreplikazioa erdi kontserbakorra zela. Horretarako Escherichia coli kultibatu zuten N14/N15 isotopoak erabilita.
N15-arekin sintetizatutako DNAk pisu handiagoa du nitrogenoaren forma egonkorrarekin (14N) sintetizatuak baino, eta, beraz, zentrifugazioz erraz banandu daitezke biak. DNA hibrido berria zenez hipotesi kontserbakorra okerra zela ondorioztatu zuten eta erdi kontserbakorra baieztatu zuten. -
Beadle eta Tatumen nobel sariak
1940ko hamarkadan, George Beadlek eta Edward Tatumek egiaztatu zuten, Neuroespora crassa gene bakar bat aldatzeak entzimek gaizki funtzionatzea eragiten duela. Gene bat, entzima bat hipotesia.
Hortaz, bi ikerlariek Nobel saria irabazi zuten hipotesia egiaztatzeagatik. -
Arthur Kornberg eta Severo Ochoaren Nobel saria
Kornberg eta Ochoak, azido erribonukleikoaren eta azido desoxirribonukleikoaren (DNA) sintesi biologikoaren mekanismoari buruz egindako aurkikuntzengatik, ADNak ere bere polimerasa sintetizatzen zela frogatu zuten.
Ondorioz, Fisiologia eta Medikuntzako Nobel Saria eskuratu zuten. -
Kode genetikoaren determinazioa
Marshall Nirenbergek gidatu zuen kode genetikoa aurkitzeaz arduratzen zen taldea. Nukleotidoen 3 base dituen sekuentzia batean oinarritzen da, eta horiek zehazten dute 20 aminoazidoetako bakoitza. -
Watson eta Cricken nobel sariak
1962an Maurice Wilkins eta Francis Crick-ekin DNAren helize bikoitzeko egituraren aurkikuntzagatik medikuntzako Nobel saria jaso zuten. Aurkikuntza hori zientzia modernoaren une garrantzitsuenetakotzat jotzen da. Gaur egun ere zientziaren arloan bizirik dirau eztabaidak, ea aurkikuntzaren meritua norena den. -
Dolly ardia
Dolly ardia zelula heldu batetik klonatutako lehen ugaztuna izan zen. Bere sortzaileak Edinburgoko Roslin Institutuko zientzialariak izan ziren, Ian Wilmut eta Keith Campbell. Bere jaiotza zazpi hilabete geroago iragarri zen, 1997ko otsailaren 22an. -
Krosoma 22ren kodeketa
Lehenengo giza kromosoma kodetzen da osorik. -
Giza genomaren sekuentzia osoa amaitzen da
DNAren, organismo ororen jarduerak garatzeko eta zuzentzeko beharrezkoak diren jarraibide genetikoak dituen konposatu kimikoa, sekuentzia guztia amaitzen da. -
Minbiziaren genoma sekuentzia osatzen da
2008an lehenengo aldia izan zen non minbiziaren genoma sekuentzia kodetu zen, leuzemia mieloide akutu baten ondorioz hildako emakume baten genoma zehatza.