Denbora lerroa

By enarota
  • Period: 3000 BCE to 476 BCE

    Aintzinaroa

  • 624 BCE

    Tales Miletokoa

    Tales Miletokoa
    Tales edo Tales Miletokoa, Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Matematiko eta astronomo izatearekin batera, natura zientziaren eta filosofia naturalaren sortzailea izan zen, Aristotelesen arabera.
  • 580 BCE

    Pitagoras

    Pitagoras
    Pitagoras Samoskoa Antzinako Greziako matematikari eta filosofo bat izan zen. Matematikan, Pitagorasen teoremarengatik da ezaguna eta zenbakien bitartez dena azal daitekeela pentsatzen omen zuen.
  • 535 BCE

    Heraklito

    Heraklito
    Heraklito Efesokoa antzinako Greziako filosofoa zen, Efeso hirikoa. Heraklitoren obraren kontserbatzen diren pasarteak Artemisaren Efesoko tenpluan utzitako diskurtso baten atalak dira. Bere idazkian orfismoa eta Hesiodoren eraginak nabaritzen dira.
  • 515 BCE

    Parmenides

    Parmenides
    Parmenides edo Parmenides Eleakoa Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Eskola eleatikoko sortzaile eta filosofo garrantzitsuena kontsideratu ohi da. Parmenidesek Eleako gobernuan parte hartu omen zuen.
  • 490 BCE

    Protagoras

    Protagoras
    Protagoras Abderakoa, grezieraz Antzinako Greziako lehenengo sofista izan zen, eta zenbaiten ustez garrantzitsuena1. Erretorikan eta bertutean aditua, Platonek Protagoras elkarrizketan bertutearen lehen irakasle profesionala izateari egotzi dio. Bere ospea eta eragina oso nabaria izan zen Periklesen Atenasen.
  • 470 BCE

    Sokrates

    Sokrates
    Sokrates Grezia Klasikoko filosofo bat izan zen. Mendebaldeko tradizio filosofikoaren ikonorik garrantzitsuenetarikoa da, Platonen irakaslea izan zen eta harengan eragin handia izan zuen.
  • 427 BCE

    Platon

    Platon
    Platon Grezia Klasikoaren filosofo garrantzitsu bat izan zen. Sokratesen ikasle eta Aristotelesen maisu izan zen. Sokratesengandik jaso zuen eragina nabaria izan zen.
  • 384 BCE

    Aristoteles

    Aristoteles
    Aristoteles Grezia klasikoko filosofo eta polimata izan zen. Platonek irakatsia, Lizeoaren, filosofiaren eskola peripatetikoaren eta tradizio aristotelikoaren sortzailea izan zen. Bere idazkiek gai asko jorratzen dituzte, besteak beste, fisika, biologia, zoologia, metafisika, logika, etika, estetika, poesia, antzerkia, musika, erretorika, psikologia, hizkuntzalaritza, ekonomia, politika, meteorologia, geologia eta gobernua.
  • 341 BCE

    Epikuro

    Epikuro
    Epikuro Antzinako Greziako filosofoa izan zen. Epikurok obra asko idatzi zituen, baina gehienak galdu egin dira. Hark idatzitako hiru gutun eta aforismo batzuk baizik ez dira geratu.
  • 4 BCE

    Seneka

    Seneka
    Luzio Anneo Seneka halaber Seneka Gaztea edo, besterik gabe, Seneka deiturikoa, batik bat moralari buruz aritu zen filosofo estoiko nabari bat izan zen. Erromatar Inperioko politika pertsonaia garrantzitsua ere izan zen.
  • 354

    Agustin Hiponakoa

    Agustin Hiponakoa
    San Agustin Hiponakoa edo Aurelio Augustino filosofo eta teologo bat izan zen. Mendebaldeko kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa, Eliza Katolikoaren santu eta doktore, kristau dotrina neoplatonismoarekin uztartu eta erlijioz kanpoko bestelako ekarpen filosofikoak ere egin zituen.
  • Period: 476 to 1492

    Erdi Aroa

  • 1225

    Tomas Akinokoa

     Tomas Akinokoa
    Tomas Akinokoa filosofoa, teologoa, latinezko idazlea eta domingotar fraidea izan zen. Erromatar Eliza Katolikoko doktore eta santua da Super Physicam Aristotelis, 1595 Aristotelesen filosofian oinarri harturik, Tomas Akinokoak eskolastikaren kristau pentsamendura egokitu zuen hura. Haren pentsamenduak, beraz, kristautasunaren dogmetan, Erdi Aroko tradizio kristauan eta Aristotelesen filosofian ditu erroak.
  • 1280

    Gilen Ockham

    Gilen Ockham edo Gilen Ockhamgoa , garaikideen artean Venerabilis Inceptor, Doctor invincibilis eta Princeps nominalium ere deitua, fraide frantziskotarra eta filosofo eskolastiko ingelesa izan zen,
  • 1478

    Tomas Moro

    Tomas Moro
    Tomas Moro katolikoek eta anglikanoek San Tomas Moro ingeles pentsalari, teologo, politiko, humanista eta idazle izateaz gain, poeta, itzultzaile, Henrike VIII.aren lord kantziler, lege-irakasle, negozio zibilen epaile eta abokatu ere izan zen.
  • Period: 1492 to

    Aro Modernoa

  • 1561

    Francis Bacon

    Francis Bacon
    Francis Bacon britainiar filosofo, abokatu, idazle eta estatu-politikaria izan zen. Enpirismo filosofiko zein zientifikoaren aitatzat hartzen da.
  • Hobbes

    Hobbes
    Thomas Hobbes filosofo ingelesa, filosofia modernoaren sortzaileetako bat izan zen. Bere lanik ezagunena Leviathan da: bertan teoria kontratualistaren oinarriak ezarri zituen; oinarri horiek izugarrizko garrantzia izan zuten mendebaldeko filosofia politikoaren garapenean. Filosofia ez ezik, etika, historia, teologia, geometria eta fisika jorratu zituen, besteak beste.
  • René Descartes

    René Descartes
    René Descartes filosofoa, matematikaria eta zientzialaria izan zen. Bai filosofian, bai matematikan, aitzindaritzat dugu gaur egun.
  • Spinoza

    Spinoza
    Baruch Spinoza, baita Benedictus de Spinoza edo Bento de Espinosa ere jatorri sefardi hispano-portugaldarreko filosofo neerlandarra izan zen. Kartesianismoa gisa ezagutzen den korrontearen ondorengo kritikoa da, eta XVII. mendeko filosofiaren arrazionalista handietako bat da, René Descartes frantsesarekin eta Gottfried Leibniz alemanarekin batera; gainera, gutun trukaketa bat izan zuen azkenarekin.
  • Locke

    Locke
    John Locke (Wrington, 1632ko abuztuaren 29a – Essex, 1704ko urriaren 28a) filosofo eta teoriko liberal ingelesa zen. Liberalismoaren aitzindaritzat hartzen da gaur egun.
  • Leibniz

    Leibniz
    Gottfried Wilhelm Leibniz, edo Gottfried Wilhelm von Leibniz salemaniar filosofo, matematikari, logikari, teologo, jurista, liburuzain eta politikaria izan zen.
  • Berkeley

    Berkeley
    George Berkeley (Thomastown, 1685ko martxoaren 12a - Oxford, Erresuma Batua 1753ko urtarrilaren 14a) Irlandako filosofo eta apezpikua izan zen, idealismo subjektiboa deituriko korronte filosofikoaren aitzindaritzat hartua izan da.
  • Montesquieu

    Montesquieu
    Charles Louis Secondat, La Bredako jauna eta Montesquieu baroia Ilustrazio garaiko kronista eta pentsalari politikoa izan zen. Ilustrazioaren mugimenduko filosofo eta saiakeragile garrantzitsuenetakoa. Ospetsua da berak egituratu zuelako botereen banaketaren teoria, gaur egungo gobernu modernoetan oinarrizkotzat jotzen dena eta mundu osoko konstituzio ugaritan ezarria.
  • Hume

    Hume
    David Hume eskoziar filosofo, historialari, ekonomialari eta saiakeragilea izan zen. Gaur egun Mendebaldeko filosofiako eta Eskoziako Ilustrazioko figura garrantzitsuenetako bat da.
  • Rousseau

    Rousseau
    Jean-Jacques Rousseau suitzar idazle, musikagile eta filosofoa izan zen, frantsesez idazten zuena. Ilustrazioko pentsalari nagusietako bat izan zen. Lanik ezagunenak Gizarte-Hitzarmena, Aitorpenak eta Emilio, edo Hezkuntzaren gainean ditu
  • Kant

    Kant
    Immanuel Kant (Königsberg, 1724ko apirilaren 22a – ib., 1804ko otsailaren 12a) historiako filosofo nabarmenetakoa da.
  • Jean Paul

    Jean Paul
    Johann Paul Friedrich Richter, ezagunagoa Jean Paul ezizenez (Wunsiedel, Bavaria, Alemania, 1763ko martxoaren 21a - Bayreuth, Bavaria, Alemania, 1825eko azaroaren 14a), alemaniar eleberrigilea izan zen.
  • Hegel

    Hegel
    Georg Wilhelm Friedrich Hegel (Stuttgart, 1770eko abuztuaren 27 - 1831ko azaroaren 14) filosofo alemaniarra izan zen. Alemaniar idealismoaren figura garrantzitsuenetako bat[1] eta filosofia modernoaren sortzaileetako bat da, eta bere eragina epistemologiara, logikara, metafisikara, estetikara, historiaren filosofiara, erlijioaren filosofiara eta filosofiaren historiara hedatzen da.
  • Period: to

    Aro garaikidea

  • Marx

    Marx
    Karl Heinrich Marx[1] (Treveris, Prusiako Erresuma, 1818ko maiatzaren 5a - Londres, 1883ko martxoaren 14a) alemaniar filosofo eta politika zein ekonomiaren pentsalaria izan zen, bereziki ezaguna komunismoaren aitzindaria izateagatik.
  • Levi Strauss

    Levi Strauss
    Levi Strauss, jaiotzez, (Buttenheim, Bavaria, (Alemania), 1829ko otsailaren 26a – San Francisco, Kalifornia, AEB, 1902ko irailaren 26a) munduko jantzi ekoizle handienetakoa den Levi Strauss & Co. enpresaren sortzailea izan zen.
  • Nietzesche

    Nietzesche
    Friedrich Wilhelm Nietzsche (Röcken, Prusia, 1844ko urriaren 15a - Weimar, 1900eko abuztuaren 25a) filosofo eta filologo alemana izan zen, eta XIX. mendeko pentsalari modernoetako bat. Haren filosofiak eragin handia izan zuen XX. mendeko oso ideologia ezberdinetan. Oso filosofo aztertua eta eztabaidatua izan da, eta haren pentsamenduari askotariko interpretazioak egin zaizkio. Nietzscheren lanik nabarmenenak Honela mintzatu zen Zaratustra eta Moralaren genealogia dira
  • Freud

    Freud
    Sigmund Freud (ˈziːkmʊnt ˈfʁɔʏt ahoskatua; Sigismund Schlomo Freud jaioa; Freiberg in Mähren, Moravia, Austriar Inperioa, 1856ko maiatzaren 6a – Londres, 1939ko irailaren 23a) austriar mediku neurologoa, psikoanalisiaren sortzailea izan zen, psikopatologia tratatzeko metodo klinikoa, elkarrizketa bidez gaixoaren eta psikoanalistaren artean.
  • Husserl

    Husserl
    Edmund Gustav Albrecht Husserl (Proßnitz, Moravia, 1859ko apirilaren 8a - Friburgo, 1938ko apirilaren 27a) alemaniar filosofoa izan zen.
  • Russell

    Russell
    Bertrand Russell (Trellech, Monmouthshire, 1872ko maiatzaren 18a - Penrhyndeudraeth, Gwynedd, 1970eko otsailaren 2a) galestar filosofo, aktibista, idazle eta matematikaria izan zen.
  • Wittgenstein

    Wittgenstein
    Ludwig Josef Johann Wittgenstein (Viena, 1889ko apirilaren 26a - Cambridge, Ingalaterra, 1951ko apirilaren 29a) filosofo austriarra izan zen, hizkuntza, batez ere epistemologiarekin loturik, bereziki aztertu zuena.
  • Heidegger

    Heidegger
    Martin Heidegger (Meßkirch, Alemania, 1889ko irailaren 26a - Todtnauberg, Alemania, 1976ko maiatzaren 26a) filosofoa izan zen. Fenomenologiarekin eta existentzialismoarekin lotu izan da. Haren libururik ospetsuena, Sein und Zeit («izatea eta denbora»), filosofiaren arloan XX. mendeko garrantzizkoenetakotzat jotzen da.
  • Karl popper

    Karl popper
    Karl Raimund Popper filosofo eta irakasle austriarra izan zen, britainiar nazionalizatua, falsazionismoa eta bere faltsukeriaren teoriengatik eta mugaketaren irizpideagatik ospetsua. XX. mendeko zientziaren filosofo garrantzitsuenetakotzat hartzen da.
  • Sartre

    Sartre
    Jean-Paul Charles Aymard Sartre (Paris, Frantzia, 1905eko ekainaren 21 – 1980ko apirilaren 15) frantsesezko idazlea eta filosofoa izan zen, existentzialismoaren adar marxistaren erakusgarria, eta XX. mendeko intelektual politikoki konprometituaren irudi nagusietakoa. Halaber, existentzialismoaren ordezkari ospetsuena izan zen, Martin Heideggerrekin eta Albert Camusekin batera.
  • Hanna Arendt

    Hanna Arendt
    Hannah Arendt hiena boterearen gaineko azterketetara bideratu zuen, eta bereziki politika, autoritatea eta totalitarismoa ikertu zituen. Arendtek gehien aztertu zituen ideien artean politikaren natura eta bizitza politikoaren inguruko auziak daude. Askatasuna eta berdintasuna, elkarren lehiakide beharrean, guztiz osagarriak direla aipatzen zuen; askatasuna, Arendten ustez, "berdinen" artean bultzatutako ekintza politikoaren emaitza da.
  • Simone de Beauvoir

    Simone de Beauvoir
    Simone de Beauvoir, izen osoz Simone Lucie Ernestine Marie Bertrand de Beauvoir (Paris, 1908ko urtarrilaren 9a -1986ko apirilaren 14a) idazle, filosofo eta feminista frantziarra izan zen. Gai politiko, sozial eta filosofikoei buruzko eleberriak, entseguak, biografiak eta monografiak idatzi zituen eta haren pentsamendua existentzialismoaren barnean kokatu ohi da, haren lan batzuk, Bigarren sexua adibidez, feminismoaren sorreraren bultzagarritzat hartzen direlarik.
  • Foucault

    Foucault
    Michel Foucault (Poitiers, Frantzia, 1926ko urriaren 15a - Paris, Frantzia, 1984ko ekainaren 26a) irudi oso garrantzitsua izan zen XX. mendeko pentsamendu frantseserako. Estrukturalismoaren eta postestrukturalismoaren artean kokatzen da. Hil zenerako, Frantzian pertsonarik azkarrenetarikotzat hartua zuten, nahiz eta oso gaztea izan. Berak arkeologotzat zuen bere burua.
  • Habermas

    Habermas
    Jürgen Habermas —alemanez ˈjʏʁɡən ˈhaːbɐmaːs ahoskatua— (Düsseldorf, Alemania, 1929ko ekainaren 18a) soziologoa eta filosofoa da, teoria kritikoa eta pragmatismoa bultzatu zuena. Haren lanak, epistemologian oinarrituak, eragin handikoak izan ziren XX. mendean.