-
Jun 15, 1300
Bilbo hiriaren sormena
- urtean Diego Lopez Harokoak hiribildu titulua eman zion Bilbori. Orduan, hiru kale bakarrik zituen: Goienkale, Artekale eta Dendarikale.
-
1400
Zazpikaleak
XV. mendean Zazpikale ospetsuak agertu ziren: Goienkale, Artekale eta Dendarikaleri, Belostikale, Harategi Zahar, Barrenkale eta Barrenkale Barrena gehitu zitzaizkien. -
1500
Bilbo komertziala
XVI. mendean Bilbo portuko merkataritzan hasi zen, ikatz eta burdinaren industrietan. -
Bilboko zabalgunea
XVIII. mendean Bilbok Abandoko herria bereganatu zuen eta horrela, itsasadarreko beste aldean ere hedatzen eta zabaltzen hasi zen. -
Industriaizazioa
XIX. mendean Bilboko Labegaraiak sortu ziren Ezkerraldean eta ondorioz, industrializazioa hasi eta Bilboko biztanleria nabarmen hazi zen. Burtsa, Alhondiga eta Arriaga Antzokia ere eraiki ziren garai honetan. -
Period: to
Gaur egungo Bilbo
1990az geroztik, Bilbok hiri industrialetik zerbitzu hirira aldaketa hasi zuen. -
Metro Bilbao
- urtean etorkizunerako hirirako oso garrantzitsua izango zen faktorea agertu zen Bilbon: metroa.
-
Guggenheim Museoa
1997an Frank Gheryren proiektua amaitutzat eman zen. Guggenheim Museoak hiriaren irudia betirako aldatu zuen eta inspirazio bat izan zen Bilbon egingo ziren hurrengo proiektuentzako. -
Euskalduna Jauregia
1999an inauguratu zen kongresu eta ikuskizun garrantzitsuak jasotzeko eraikina. -
Tranbia
2002an Euskotren Tranbia agertu zen Bilbon hiriaren garraiobide sistema hobetzeko. -
Bilbao Arena
2010etik Bilbao Basketen etxeko partiduetarako pabilioia. Europa mailan sariak jaso ditu eta edozein ikuskizun jasotzeko ere prest dago. 10.000 eserleku ditu. -
San Mames Barria
Athletic Cluben estadio ikusgarria da 2013tik. Europa mailan ere sariak jaso ditu eta futbol zelai bat baino gehiago da. Kontzertuak hartu ditu, rugby finalak eta 2021ko Eurocopako egoitzetako bat izango da. 53.300 ikusleentzako lekua dago. -
Bilbao Intermodal
Autobusen termina internazional berria 2019ko azaroan jarri zen martxan eta aurreko Termibus ordezkatzen du. Renfe trenak, Metroak, Tranbiak eta autobus zerbitzuek lotura egiten dute puntu honetan eta aireportura joateko linea printzipala da.