Atenasko demokrazia Mariñe

  • 900 BCE

    Polisak

    Polisak
    K.a. 900. urtetik aurrera hainbat estatu txiki aske (polis) sortzen joan ziren, estatu-hiriak deituak. Bakoitzak bere lege, aginte modu, sistema ekonomiko eta gizarte-antolaketa zituen. Hiri nagusiak Esparta, Korinto eta Atenas izan ziren. Hasiera batean, Atenasko hiri-estatua monarkia zen (mono + krator = bakarraren agintea, grezieraz), errege batek agintzen zuen.
  • 753 BCE

    Oligarkia

    Oligarkia
    K.a. 753. urtean, lur-jabe handiek boterea kendu zioten erregeari eta egitura oligarkikoa ezarri zuten. Oligarkiarekin (oligos + arkia = gutxi batzuen agintea), boterea esku gutxi batzuetan zegoen, pertsona edo familia jakinetan. Lurraldeko pertsona eraginkorrenak ziren eta euren artean antolatzen zuten agintea. Lege idatzirik ez zegoen, eta inork ezin zituen kritikatu.
  • 621 BCE

    Tirano

    Tirano
    K.a. 621. urtean, Drakon legegileak legeak idatziz ezarri zituen Atenasko biztanleek ezagut zitzaten. Hainbat lege oso zorrotzak ziren eta tiranoen (tyrannos = jauna) bidez, indarrez inposatu ziren.
  • 594 BCE

    Demokraziaren lehen pausoak

    Demokraziaren lehen pausoak
    K.a. 594. urtean, Solon merkatari aberatsa eta Atenasko estatu-gizona, erreforma politiko garrantzitsuak egiten hasi zen. Bule herritarren batzarra sortu zuen, hiriko gaiak jorratzeko arduradun ziren herritarrentzat. Partaideak zozketaz aukeratzen zirenez, ez zen berdintasunean oinarritutako egitura, baina demokraziaranzko lehen pausoak izan ziren.
  • 508 BCE

    Demokrzaia hastapenak

    Demokrzaia hastapenak
    K.a. 508. urtean, Klistenes aristokrata berritzaileak Atenasko egitura politikoan aldaketak egitea erabaki zuen. Solonen erreformetan oinarrituta, Klistenesek erabaki zuen herritar gehiagok parte hartu behar zutela bizitza politikoan eta baita Atenasko zuzendaritzari buruzko erabakietan ere. Lehen, aberatsek hartzen zuten parte, ez bestek. Gero, herritar guztiek zuten horretarako eskubidea; hau da, gizonezko libre guztiak hasi ziren hiriaren agintean parte hartzen.
  • 451 BCE

    Demokrazia maiarik gorenean

    Demokrazia maiarik gorenean
    K.a. 451. urtean, Perikles Atenasko estatu-gizon handiak estratega (armadako komandantea) kargu garrantzitsua lortu zuen. Hamabost aldiz jarraian hautatua izan ondoren, haren buruzagitza militarra ezarri zen Atenasko bizitza politikoan. Herri-batzarrean, ekklesian, zuen boterea erabiliz, Atenasko esperientzia demokratikoak goia jo zuen.
  • 411 BCE

    Atenasen beherakada

    Atenasen beherakada
    Atenasko esperientzia demokratikoak mende bakarra iraun zuen. Espartaren aurkako gerrak, besteak beste Atenasen beherakada garaiak izan zituen. Egoera horretan K.a. 411n Atenasen egitura oligarkikoa berrezarri zen.
  • 403 BCE

    Denokraziaren berreskuraketa

    Denokraziaren berreskuraketa
    K.a. 403n demokrazia berreskuratu zuten.
  • 346 BCE

    Filipo II

    Filipo II
    Mazedoniako errege Filipo II. ak Greziako lurralde guztiak eskuratu zituen K.a. 346. urtean.
  • 336 BCE

    Inperio handia

    Inperio handia
    Alexandro Handia haren semeak, K.a. 336. urtean, inperio handi bat sortu zuen
  • 323 BCE

    Erresumak

    Erresumak
    K.a. 323n hiltzean, Greziako lurraldea erresuma helenistiko txikietan zatitu zen.