Asmakizunak-2

By Anrom
  • Bizikleta

    Bizikleta
    Bizikleta gizakiaren indarraz, bi gurpilen gainean eta pedalei eraginez dabilen ibilgailua da. XIX. mendean sortua eta hainbat aldaerez garatua.Ariketa fisikoa eskatzen duen gailua izanik, osasuntsua izateaz gainera, txirrindularitza izenez biltzen diren kirolak ere sortu dira bizikleta oinarritzat harturik.
  • Saxofoia

    Saxofoia
    Saxofoia haize instrumentua da, eta batez ere Jazz eta blues arloetan erabiltzen da.Adolphe Sax musika-tresnagile belgikarrak patentatu zuen 1846an. Metalezko instrumenturik zaharrenetako bat da. Instrumentu hau jatorriz militarra da, asko erabiltzen baitzen armadako joaldi desberdinak egiteko.
  • Idazteko makina

    Idazteko makina
    Idazmakina letra-moldeak euskarri batean, normalean paperean, inprimatzen dituen gailu mekaniko edo elektromekanikoa da. Idazmakinak giltza bat du letra bakoitzeko, eta hura sakatzean letra euskarrian markatuta geratzen da. 1860ko hamarkadan asmatua izan ondoren, idazmakina ezinbesteko tresna bihurtu zen edozein testu idazteko.
  • Automobila

    Automobila
    Automobila, autoa edo beribila gurpildun motorrezko ibilgailua da, bidaiariak garraiatzeko erabiltzen dena eta bere motor propioa duena. Definizio gehienetan esan ohi da automobilak nagusiki errepideetan higitzeko direla.
  • Rubikeko kuboa

    Rubikeko kuboa
    Rubiken kuboa buruhauste-jolas mekanikoa da. 3x3x3ko Rubiken kuboa guztira 26 kubo txikiz (eta ardatzaz) osaturik dago eta onartzen dituen mugimenduen bidez bere egitura alda daiteke. Jokoaren helburua kuboaren hasierako egitura (alde bakoitza kolore bakarrekoa) berreskuratzea da.