Asmakizunak-2

By alabao
  • Bizikleta

    Bizikleta
    Bizikleta gizakiaren indarraz, bi gurpilen gainean eta pedalei eraginez dabilen ibilgailua da. XIX. mendean sortua eta hainbat aldaerez garatua, garraiobide merketzat erabili zen XX. mendean, herrialde pobre eta klase sozial apaletan bereziki, askotan autoa nagusitzen zen bitartean. Ariketa fisikoa eskatzen duen gailua izanik, osasuntsua izateaz gainera, txirrindularitza izenez biltzen diren kirolak ere sortu dira bizikleta oinarritzat harturik. a maileguak.
  • Saxofoia

    Saxofoia
    Saxofoia haize instrumentua da, eta batez ere Jazz eta blues arloetan erabiltzen da.
    Adolphe Sax musika-tresnagile belgikarrak patentatu zuen 1846an. Metalezko instrumenturik zaharrenetako bat da. Instrumentu hau jatorriz militarra da, asko erabiltzen baitzen armadako joaldi desberdinak egiteko.
    Metalezkoa da eta batetik hodi mehe bat du, forma errektangularreko buelta oso bat ematen duena, eta azkenean enbutu baten modura zabaltzen da, kanpaia deitzen dena osatuz.
  • Rubiken kuboa

    Rubiken kuboa
    Rubiken kuboa buruhauste-jolas mekanikoa da. 3x3x3ko Rubiken kuboa guztira 26 kubo txikiz (eta ardatzaz) osaturik dago eta onartzen dituen mugimenduen bidez bere egitura alda daiteke. Jokoaren helburua kuboaren hasierako egitura (alde bakoitza kolore bakarrekoa) berreskuratzea da.
  • Automobila

    Automobila
    Karl Friedrich Benz-ek Mannheim-en 1886an sortzen duen barne-errekuntzako lehen motorra Karl Benz Patent-Motorwagen eredua da. Handik gutxira, Gottlieb Daimler eta Wilhelm Maybach bezalako aitzindariek beren ereduak aurkeztu zituzten.