ANTZINIAROA

  • 5500 BCE

    euskal herriko lehen herrixkak

    Badakigu garai hartan zer tribu zeuden gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean, baina ez dugu garai hartako ebidentzia arkeologiko handirik. Erromatarren aurreko herrixka ikertuenak Araban daude. Une gorena K.a. 400etik 200era bitartean izan zuten, eta zeltiberiarren eragin handia izan zuten.
  • 4000 BCE

    Idazkera

    Idazkera
    -idazkera kuineformea
    -buztinezko oholtxo gainean
    -puntzoi batekin
    -silabak
  • 4000 BCE

    mesopotamia hasiera: idazkera

    Mesopotamian idazten hasi ziren.
  • 3500 BCE

    Sumer-

    Sumer-
    • nekasarien kultura garrantzitsua
  • 3500 BCE

    hiri estatuak

    K.a. IV. milurtekotik aurrera, Ilgora Emankorra izenez ezagutzen den aurreneko zibilizazio hiritar handiak sortu ziren: Mesopotamia eta Egipto.
    Ibai handiek (Tigris eta Eufrates) bustitzen dituzten lur-eremu horietan, nekazaritza-produktuen ekoizpena handitu zen. Hiri handiak sortu ziren, eta artisautza eta merkataritza garatu ziren.
    Zibilizazio horietan sortu zen idazkerak antzinako herrien ezagutzan asko laguntzen digu. Idazkeraren asmakuntzarekin batera, historiaren ibilbidea abiatu zen.
  • 3150 BCE

    jeroglifikoak

    Egipton jeroglifikoak idazten hasi ziren.
  • 3000 BCE

    egiptoaren batasuna

    K.a. V. milurtekoan, Egiptoko lurralde osoan sakabanatuta bizi ziren .Aurrerago, K.a. 3000. urtean, Egipto Beherea eta Garaia elkartu zituen.
  • Period: 3000 BCE to 330 BCE

    Egipto

  • 2600 BCE

    minostaurio kultura

    Kreta uhartean minostar kultura sortu zen. Kultura hark K.a. 2600. urtean jo zuen goiena. Uharte hartan, jauregi eder ugariko hiri bat gailendu zen, batik bat: Knosos.
  • 2335 BCE

    akad

    akad
    -lehenengo imperioa
  • 2335 BCE

    akad-eko erresumaren sorrera

    K.a. III. milurtekoaren amaieran, Behe Mesopotamiako zenbait hirik gainerako hiriak mendean hartu zituzten: lehenik, Akad-eko erresuma sortu zen, eta, gero, Ur-eko erresuma.
  • 2110 BCE

    ur-eko eresuma

    ur-eko eresuma
    200.000 biztanle
  • 2100 BCE

    nekazariak

    Nekazariak sortu zirenetik hona arazo batzuk izan dituzte.
  • 1800 BCE

    babiloniaren sorrera

    Aurrerago, Goi Mesopotamiako Babilonia hiriak lurralde osoa konkistatu zuen, eta inperio bat sortu
  • 1800 BCE

    babilionia

    babilionia
    -lurralde osoa konkistatu
    -imperio sortu
  • 1750 BCE

    HAMMURABIREN KODEA

    Hammurabi Babiloniako errege izan zen garaian, ezagutzen den lehen lege kodea egin zen.
  • 1300 BCE

    Asiriar

    Asiriar
    -mediterraneotik persiar golkora arteko lurrak
    -ninive hiriburua
  • 1300 BCE

    asirar imperioaren sorrera

    Asiriarrek are handiagoa zen inperio bat sortu zuten zona horretan. Inperio horrek Mediterraneotik Persiar golkora arteko lurrak hartzen zituen, eta Ninive hiria zuen hiriburu.
  • 1200 BCE

    misestar kultura

    ·Kreta uhartean minostar kultura sortu zen. Kultura hark K.a. 2600. urtean jo zuen goiena. Uharte hartan, jauregi eder ugariko hiri bat gailendu zen, batik bat: Knosos. ·Peloponeson, mizenastar kultura sortu zuten akeoek, geroago: K.a. 1600etik 1200era bitartean.
  • 800 BCE

    Greziaren konkista

    Kostalde itzela eta uharte ugari zituen Greziak, eta, horregatik, greziarrak nabigatzaile trebeak bihurtu ziren. Itsasoa greziarren komunikazio- eta merkataritza-bide nagusia izan zen betidanik, eta itsasoarekiko lotura estu horrek erraztu egin zuen emigrazioa. Baina, zergatik utzi zuten greziar askok beren jaiolekua? Bada, funtsean, K.a. VIII. mendetik aurrera polisetako biztanleria hazi egin zelako, eta lantzeko lurrik gabe geratu zirelako.
  • 800 BCE

    heraldo vs mazedonia

    Mazedoniak Heraldo konkistatu zuen.
  • 500 BCE

    demokrasiaren sorrera

    Hammurabi Babiloniako errege izan zen garaian, ezagutzen den lehen lege-kodea egin zen.
  • 500 BCE

    atenas vs prezia

    K.a. V. mendean, atenastarrak persiarren aurka aritu ziren, polisa konkistatu nahi zietelako. Atenasek Persia garaitu zuen.
    Persiarrek berriro eraso egin ziezaieketela eta, badaezpada ere militarki antolatzeko, Delosko Liga (K.a. 477) sortu zuten: zenbait hiriren elkartea, Atenas buru zuela. Polis bakoitzak ontziak eta dirua jartzen zituen, ontzidi bat izateko, eta Atenas zergak biltzeaz arduratzen zen, eta Delos uhartean gordetzen zituen (Delosko altxorra).
  • 431 BCE

    peloponesoren guda

    Esparta ez zegoen ados Atenasek hegemonia izatearekin, eta, bera buru jarrita, zenbait hiriren koalizioa bultzatu zuen, Atenasi aurre egiteko: Peloponesoko Liga.
    Peloponesoko Gerrak hasi ziren horrela. Amaiera latza izan zuen Atenasentzat: erabat suntsituta geratu zen, eta haren aliatuak ere bai.
    Gerrek pobrezia utzi zuten. Bi hirien arteko gerrak sortu zituen. Hiri asko, tartean Atenas, tiranoen eskutan erori ziren.
    Guden, finean, antzinako Greziako polis haien handitasunaren amaia izan ziren.
  • 400 BCE

    la hoya herrixkaren garapen handiena

    Dirudienez, La Hoya herrixka (Guardia, Araba), beroien tribukoena, Euskadiko iparraldetik iritsitako familiek sortu zuten; izan ere, menditik jaitsiko ziren lur emankorren bila. Herrixka horretan aurkitutako aztarnei esker ondorioztatu da dendak eta biltegiak zeudela, elikagaiak kontserbatzeko zeramika askorekin. Horrek adierazten digu merkataritza-jarduera oso garrantzitsua izan zela eta trukean oinarritzen zela.
  • 356 BCE

    alejandro magno

    Alexandrok 20 urte zituela hil zen aita, eta Helade gehiena konkistatu berri zuen erresuma bat jaso zuen oinordetzan. Alexandrok monarkia bidezko gobernu-modua ezarri zuen Grezian.
  • 334 BCE

    asia txikiaren konkista

    Alexandrok bere armadarekin Helesponto zeharkatu zuen, Europatik Asiara igarotzeko. Troiaraino joan zen, 60 gerraontzi hartuta. Alexandro izan zen lehorrera jaisten aurrena, eta Asia jainko-jainkosek emandako ondaretzat hartzen zuela esan zuen. Gero, Akilesen hilobira eta Troiako Gerrako beste heroienera joan, eta sakrifizioak egin zituen haien omenez.
  • 334 BCE

    alejandro magnoaren konkista

    Asia Txikiko greziarrak Dario III.a presiar erregearen mende zeudenez, persiarren inperioari aurre eginda, kanpaina militar bati ekin zion. Hamar urteren buruan, antzinateko inperiorik handiena konkistatzera iritsi zen.
  • 333 BCE

    Alejandro Magno epitora heldu

    Dario III.ak Egipton Alexandria hiria eraiki zuen; gerora erresuma helenistikoetan aberatsena eta kulturagune nagusietakoa bihurtuko zena. Hantxe sortu zuten antzinateko liburutegirik garrantzitsuen
    Egiptora iritsita, Amonen santutegira joan zen, eta apaizak, han, Amon jainkoaren semea balitz bezala hartu zuen. Erregeak galdetu zion ea Amonek unibertsoaren errege bihurtzeko patua zion gordea. Baietz erantzun zion apaizak, unibertsoko errege izatera iritsiko zela.
  • 300 BCE

    homeroen poemak

    Homeroren poemek (K.a. VIII. mendea) historia komun bat eman zieten, beren arbasoen balentrien eta jatorriaren berri ematen baitzieten: Iliada poemak greziarren eta troiarren arteko gerra kontatzen du (Troiako heroi Parisek Espartako erregearen emazte Helena bahitu ostean sortua). Odisea poemak Itakako errege Ulisesen abenturak ditu kontagai (Troiako gerratik itzultzeko bidaian gertatuak, hain zuzen).
  • 231 BCE

    persiaren konkista

    Alexandrok Persiako inperioa inbaditu eta hango hiri handiak konkistatu zituen (Susa eta Persepolis). Gaugamelako Guduan, behin betiko garaitu zuen Dario. Plutarkok dioenez:
    Persiar barbaroen jantzi tradizionalak jantzita agertu zen Alexandro jendaurrean. Bertakoen itxura izan nahi zuen, eta jende hura mazedoniarren ohiturak hartzera bultzatu. Nahaste horrek lagunduko omen zion, indarkeriak baino areago, handik alde egindakoan bere botereari egonkortasuna ematen.
  • 223 BCE

    alejandro magno hil

    Oso gazte hil zen, 33 urterekin, paludismoak jota. Haren balentriek mito bihurtu zuten, elezaharretako heroi klasikoen pareko. Eta, horregatik, Handia goitizena eman zitzaion.
  • 43 BCE

    axlorreko harria

    axlorreko harria inguruko 45000 urte ditu. gainazal lau batean, kolpe txikia emanez gurutzatzen diren bi marra grabatu zituzten
  • 37 BCE

    altxerreko pintuak

    altxerri altzuloan (aia) ehunetik gora animalia daude irudikatuta, bisonteak gehienbat, baina baita elur-oreinak, ahuntzak, azeriak, arrainak, zaldiak, uroak eta oreinak ere. Gainera, bi irudi antropomorfo ageri dira, eta hori ez da ohikoa Euskadiko labar‑artean. Grabatuek pinturek baino hobeto iraun dute, haitzuloan hezetasun handia baitago. Berriki egindako ikerketen arabera, pintura batzuek 39 000 urte izango zituzten (Europako zaharrenak).
  • 19 BCE

    euskal lurraldea erromataren mendean

    Euskal lurraldeak, hasieran, Hispania Ziteriorren barruan sartu zituzten erromatarrek. Erromatarrek hiriak sortu zituzten kostaldean, eta portuak eraiki (Forua Gernikako itsasadarrean eta Oiasso, Bidasoa). Barrualdean ere hiriak eraiki zituzten, gehienak Arabako probintzian. Esate baterako, Veleia. Galtzadak ere eraiki zituzten, hala nola Arabako probintziaren erditik zihoana, Pompaelo eta Flaviobriga lotzeko.
  • 14 BCE

    santimamiñe eta ekaingo pinturak

    Santimamiñe haitzuloa 1916. urtean aurkitu zuten. Euskadin induskatutako Historiaurreko lehen haitzuloetako bat izan zen. Haitzuloan irudikatutako animalia gehienak ikatzez eginak daudenez, beltza da kolore nagusia. Animalia gutxi batzuk horman ebakita daude. Ekain haitzuloan (Deba), duela 14 000 urte inguruko pinturak daude, eta nabarmentzekoa da animalia-mota asko daudela irudikatuta, zaldiak batez ere. Kolore erabilienak gorria eta beltza dira.
  • 1 BCE

    olassoren gune gorena

    Porturik garrantzitsuena Oiasso zen, Bidasoa ibaiaren bokalean, Hispaniaren eta Galiaren arteko mugan. Handik gertu, gainera, zilar- eta kobre-meategiak zeuden Aiako Harrian.