Antzinaroko agintariak eta aginte moduak

By Irati22
  • 883 BCE

    Ashurnasirpal

    Ashurnasirpal
    Asurnasirpal II.a K.a. 883tik K.a. 859ra Asiriako erregea izan zen. Ezaguna da kupidagabeko konkista militarrengatik eta Asiriar Inperioa sendotu izanagatik. Haren ekintza ospetsu eta dokumentatuenetako bat, Kalhu hiria sortzea izan zen, gaur egungo Nimrud (Irak), erresumako hiriburu bihurtu zuena.
  • 356 BCE

    Dido

    Dido
    Dido, batzuetan Elissa edo Elyssa , Tiroko errege Mattan I.aren alaba zen. Bere neba errukigabe eta autokratikotik, Pigmalionengandik, ihes egiten duen emakume argi eta ekintzaile bat bezala deskribatua da, bere senarraren heriotzaren arduraduna bera izan zela jakin ondoren. Bere jakinduria eta lidergoaren bidez, Kartago hiria (gaur egungo Tunisian) sortu eta oparo bihurtu zuen. Dido izenak, fenizieraz, heroi esan nahi du.
  • 100 BCE

    Julio Zesar

    Julio Zesar
    Galia menperatzean eta Britainia Handiko lehen inbasioarekin, Erroma Ozeano Atlantikoari begira jarri zuen eta garai guztietako militar handienetakotzat jotzen zuten. Errepublika Inperio bilakaeran ere parte hartze garrantzitsua eduki zuen. Hori guztia dela eta, hil ondoren, Senatuak ofizialki Erromako Jainko izendatu zuen.
  • 69 BCE

    Kleopatra

    Kleopatra
    Kleopatra Egiptoko erregina izan zen, Ptolomeo leinuko azkena.
    Bere anaia eta senar Ptolomeo XIII.arekin batera izan zen Egiptoko buru. Anaiaren aldekoak Kleopatra hiltzen saiatu ondoren, gerra zibila piztu zen. Julio Zesarrek Kleopatraren alde jo zuen, eta Ptolomeo garaitutakoan, Egiptoko gobernari bakarra bihurtu zuen Kleopatra. Zesarren hilketaren ostean, Marko Antoniorekin aliatu zen. Monarkia / Teokrazia
  • 57 BCE

    Qin Shi Huang

    Qin Shi Huang
    Txuang Hsian Qineko azken erregearen semea zen eta Txao Txeng zuen jaiotza-izena. Hamahiru urte zituela egin zuten Qineko errege, eta K.a. 221ean Qin Shi Huang Ti («Txinako lehen enperadore») aldarrikatu zuen bere burua. Administrazioa zentralizatu zuen, eta horretarako 36 barruti militarretan banatu zuen inperioa.
  • 52 BCE

    Vercingetorix

    Vercingetorix
    Vercingetorix auvernotarren buruzagia izan zen (Auvernian bizi izan zen tribua). Julio Zesar erromatarraren aurkako azken gerran arrakastarik gabe galiarren burua izateagatik ezaguna da. Galiar tribu eta buruzagiak Julio Zesarren inbasioaren aurka elkartu zituen eta haren aurkako erresistentziaren gidari izan zen, Alesiako setioan errenditzera behartua izan zen arte, K.a. 52. urtean.