Descarga

ANTZINAROA

  • 6000 BCE

    Mesopotamia: hasiera

    Mesopotamia: hasiera
    Duela 8.000 urte inguru, giza taldeak ibaien ertzetako lurrak lantzen hasi ziren. Apiriletik ekainera bitartean, mendietako elurra urtzen zenean, ibai horiek uhaldiak izaten zituzten, eta nahiko irregularrak izateaz gain uzta bertan behera geratzeko arriskua zekarten. Arazo horri irtenbidea emateko, garai hartako biztanleek dike eta ubideen bidez uhaldiak kontrolatzen ikasi zuten; era horretara ibai ertzetatik urrunago zeuden lurrak ureztatzeko erabili ahal izan zuten ura.
  • 6000 BCE

    Mesopotamia: bizi modua

    Mesopotamia: bizi modua
    Mesopotamiako biztanleen ogibide nagusia nekazaritza zen.
    Animaliak hazten zituzten, ardiak eta behiak batez ere, eta esneak eta esnekiek nahiz haragiak, artileak eta larruak garrantzi handia zuten ekonomian.
    Ehiza, landutako lurrak, animalia-taldeak eta pertsonak babesteko, batik bat, egiten zen ehiza baina jantziak eta tresnak egiteko eta larrua eta hezurrak lortzeko ere.