-
40,000 BCE
Erronka bila sarean
Ilgora Emankorra izenez ezagutzen den Ekialde Hurbileko zona batean, aurreneko zibilizazio hiritar handiak sortu ziren: Mesopotamia eta Egipto. Ibai handiek (Tigris eta Eufrates) bustitzen dituzten lur-eremu horietan, nekazaritza-produktuen ekoizpena handitu zen. Hori dela eta, hiri handiak sortu ziren, eta artisautza eta merkataritza garatu ziren. Gizartea konplexuagoa egin zen, eta lehen estatu-formak agertu ziren. -
40,000 BCE
Zergatik sortu ziren lehen zibilizazioak ibai handien ertzetan?
Zenbait lekutan, gizakiak ibaietako urak kontrolatzen hasi ziren; Tigris eta Eufrates ibaiak Mesopotamian eta Nilo ibaia Egipton. Horri esker, nekazaritzarako lursail zabalagoak lortu zituzten, eta nekazaritzaren hazkundea gertatu zen.Merkataritza ere hazi zen.
Soroak neurtzeko eta merkataritza-trukeak idazteko beharrak bultzaturik, kalkulua, geometria eta idazkera garatu ziren.
Aldi berean garatu zen idazkera bi zibilizazioetan. Horrela hasi zen antzinaroa. -
30,000 BCE
Aurrreneko imperioak
K.a. III. milurtekoaren amaieran, Behe Mesopotamiako zenbait hirik gainerako hiriak mendean hartu zituzten: lehenik, Akad-eko erresuma sortu zen -
Period: 3500 BCE to 2000 BCE
Aurreneko hiri-estatuak
Mesopotamia
-Behe Mesopotamiako Sumer eskualdean.
-Hiri haiek estatu independente gisa eratu ziren.
-Hiri-estatu haiek botere-gunea zen hiri nagusi bat izaten zuten (Ur, Uruk, Eridu edo Lagash).
-Jauregi baten eta tenplu baten (zigurata) inguruan antolatzen zen hiriko espazioa.
-Lehen errege haiek botere politikoa eta militarra zuten.
-Zeregin horretan funtzionarioek eta apaizek laguntzen zioten. -
3300 BCE
Idazkera
-Mesopotamia
-Silaba baten balio fonetikoa zuten zeinuetan oinarritzen zen.
-2 000 zeinu inguru.
-Puntzoi baten bidez.
-Buztinezko oholtxo umel batean; ondoren, eguzkitan lehortzen zuten. -
3150 BCE
Idazkera (Egipto)
Egipto
-Egiptoarrek sortu zuten idazkera hieroglifikoa.
-Idazkera horretan, soinuak, hitzak eta ideiak irudien edo piktogramen bidez adierazten zituzten.
-Testu ofizialetan eta erlijio-testuetan erabiltzen zuten, eta harri gainean edo hormetan zizelkatzen eta margotzen zuten. -
3000 BCE
Hildakoei buruzko sinesmenak
Egiptoarren ustetan, gizakiak gorputzez eta arimaz (ka) eginda zeuden. Gorputza hiltzen zenean, ka hori Osirisen erreinura joaten zen, heriotza osteko bizitza batera. Hildakoen erreinuan onartua izateko, usteldu gabe egon behar zuen gorpuak. Hori lortzeko, hildakoa momifikatu behar zen, erritual sofistikatu bati jarraitu behar zitzaion, eta Osirisen Epaimahiaren aurrean aurkeztu behar zuen hildakoak, Anubisek gidatuta. -
3000 BCE
Egipto batasuna
-Egipto ibai handi batek zeharkatzen duen basamortu handi bat da. Ibai hori Nilo ibaia da, eta Tanganyika aintzirako jaiotzen da.
-Egipton bi eskualde bereizten dira: Egipto Beherea, Niloren deltan dagoen haran zabala, eta Egipto Garaia.
-Egiptoko lurralde osoan sakabanatuta bizi ziren tribuak Niloren ertzetan kontzentratu ziren. Aurrerago, K.a. 3000. urtean, Narmer erregeak Egipto Beherea eta Garaia elkartu zituen, eta bere burua bi erresumetako faraoi koroatu zuen. -
2600 BCE
Minostar kultura
Uharte hartan, jauregi eder ugariko hiri bat gailendu zen, batik bat: Knosos. -
Period: 2500 BCE to 2350 BCE
Merit
Merit da Habiben arreba zaharrena, eta, duela urte batzuk, bere familiarekin artisau (ehuleak, bitxigileak, buztingileak…) eta merkatari asko dagoen hiri batera joan zen bizitzera. Artisau-auzo bateko etxe txiki batean bizi da; bertan, zeramika-ontziak egiteko lantegi txiki bat du Snefruk, Meriten senarrak. Emakumeak lihozko oihal batez janzten dira, eta gizonek trapu bat lotzen dute gerrian. Hiriko jauregi handietan, lur-jabe aberatsek etxeko esklaboak dituzte. -
2335 BCE
Aurreneko imperioak
Mesopotamia
- Behe Mesopotamiako zenbait hirik gainerako hiriak mendean hartu zituzten: lehenik, Akad-eko erresuma sortu zen. -
Period: 2110 BCE to 1800 BCE
Aurreneko imperioak
Mesopotamia
-Ur-eko erresumaren hiriburuak 200 000 biztanle baina gehiago izan zituen.
-Aurrerago, Goi Mesopotamiako Babilonia hiriak lurralde osoa konkistatu zuen, eta inperio bat sortu. -
2100 BCE
NEKAZARI IZATEAREN ZAILTASUNAK
Harrek jan dute nire uztaren erdia eta hipopotamoek beste erdia. Faraoiaren eskriba uztatik dagokiona jasotzera etortzen denean, zerga eskatzen du. Eskribaren langileek makilak izaten dituzte, eta zera esaten dute: «emaguzu gurea dena». Nahi dutena lortzen ez badute, ankerki jipoitzen dute nekazaria. -
2000 BCE
Apaiza
Apaizek oso higiene-arau zorrotzak bete behar dituzte, jainko-jainkosak ez haserrearazteko: bi egunean behin, gorputz osoko ilea moztu behar dute jainkoak zerbitzatzeko. Egunez, bi alditan garbitu behar dira, eta, gauez, beste bi alditan. Ez dituzte jaten ez babak ez arrainak; baina haientzat espresuki egiten den ogi sakratu bat jaten dute. Egunero idi-haragi ugari jaten dute, eta ardoa edaten dute laguntzeko. -
1750 BCE
HAMMURABIREN KODEA
Hammurabi Babiloniako errege izan zen garaian ezagutzen den lehen lege-kodea egin zen.
-Beste gizon bati, frogarik izan gabe, hilketa bat leporatzen baldin badio, heriotza-zigorra izango du.
-Lapurtzen baldin badu, heriotza-zigorra izango du.
-Aita jotzen baldin badu, eskua moztuko zaio.
-Beste gizon baten semeari begia ateratzen baldin badio, begia aterako zaio.
-Justiziarekin gairen bat duen hiritarrak (…) kode honetako testua irakurraraziko du.
-Orduan jakingo du dagokion sententzia. -
Period: 1600 BCE to 1200 BCE
Mizenastar kultura
Pelotonesko Akeoek.
Errege-erreginak jauregi gotortutan bizi ziren, Mizenas eta Tirinto hirietan, besteak beste.
Zibilizazio hura herri dorioek inbaditu zutenean desagertu zen. -
1400 BCE
Habib
Habib gazte egiptoar bat da, eta Niloren ertzean jaio eta hazi zen nekazari-familia batean. Familia herrixka batean bizi da, eta ibaitik gertu dagoen lursail bat lantzen du. Habiben familia nekazaritzaz bizi da: gizonek lurra goldatzen dute, hazia ereiten dute, uzta biltzen dute eta dikeak eta ubideak eraikitzen dituzte. -
Period: 1332 BCE to 1323 BCE
Hipogeoa
Hilobiak arpilatzeetatik eta lapurretetatik babesteko, hipogeoak eraiki zituzten. Hilobi-ganbera handiak ziren, lurpean eraikitzen zituzten, eta pintura askoz apaintzen zituzten. Multzo interesgarriena Tebasetik (Luxor) gertu dagoen Erregeen harana da. Nabarmentzekoa da Tutankamonen hilobia; izan ere, ukitu gabe aurkitu zuten -
1300 BCE
Aurreneko imperioak
Asiriarrek are handiagoa zen inperio bat sortu zuten zona horretan. Inperio horrek Mediterraneotik Persiar golkora arteko lurrak hartzen zituen, eta Ninive hiria zuen hiriburu -
1279 BCE
MemoArt:Pintura eta eskultura
Egiptoko pinturek eta eskulturek ezaugarri aldaezin batzuk:
Irudi planoak irudikatzen dituzte, perspektibarik eta sakontasunik gabe. Pertsonaia nagusiak besteak baino handiagoak dira.
Izaera sinbolikoa duten erlijio-eszenak irudikatzen dituzte, bai eta xehetasun handiz egindako eguneroko bizitzako eszenak ere.
Gizakien irudiak:
Gorputzeko atal batzuk albora begira agertzen dira, eta beste batzuk aurrera begira. -
1200 BCE
Kultura zelta eta zeltiberiarra
Zeltek ez zuten idazkerarik. Zeltiberiarrek, bai, eta iberiarren alfabetoa erabiltzen zuten horretarako. Zelten jainko-jainkosekin eta hileta-errituekin lotutako erlijio-sinesmenak zituzten; esaterako, errauste-nekropoliak.
Haien arte-adierazpenak urriak ziren, baina forjaketan eta urregintzan nabarmendu ziren. Eskulturan, harrian landutako piezak nabarmentzen dira (verracoak). -
1100 BCE
HIMNOA NILOREN JAINKOARI
Soroak ureztatzen dituen Egipto Garaiko esnea. Egarri den orori bizia ematen dion Raren sorkuntza. Ihintza zerutik jaisten denean, basamortua asetzen duena.
Arrainen jaun, hegazti migratzaileak hegoaldera joanarazten dituena, bat bera ere berandutu gabe.
Garagarra eta espelta sortzen dituena. Tenpluetara festa eramaten duena. Ez dagoenean, mundu guztia pobretzen da. Jainko-jainkosei egindako eskaintzak urritzen dira, eta milioika gizonek sufritzen dute. -
Period: 1000 BCE to 500 BCE
Migrazio udalak
-
Period: 1000 BCE to 500 BCE
Tartesoko erresuma mitikoa
Greziarrek eta erromatarrek Tarteso izeneko erresuma bat aipatu zuten haien testuetan. Penintsularen hegoaldean kokatuta zegoela esan zuten, eta oso leku oparoa zela. Herri horren jarduera nagusiak nekazaritza eta metalen erauzketa eta merkataritza ziren.
Aspaldi-aspalditik, historialariek eta arkeologoek Tartesoko erresumari buruzko idatzizko probak eta aztarna materialak lortu nahi izan dituzte. -
Period: 1000 BCE to 500 BCE
Zer jatorri zuten iberiar herriek eta herri zeltek?
Europako ekialdetik etorritako herrien eta Ekialdeko Mediterraneoko zibilizazioen eraginez, bi herri-multzo handi eratu ziren. Greziar eta erromatar historialariek herri zeltak eta iberiar herriak esan zieten herri horiei. -
575 BCE
Greziar enpolion sortu zuten
Ampurias hiri greko eta erromatarra izan zen, Iberiar penintsularen ipar-ekialdean kokatua, Gerundense eskualdean, Ampurdan gainean. K.a. 575. urtean fundatu zuten Foceako kolonoek, mendebaldeko Mediterraneoko enklabe komertzial gisa. -
575 BCE
Emporion
Ampurias hiri greko eta erromatarra izan zen, Iberiar penintsularen ipar-ekialdean kokatua, Gerundense eskualdean, Ampurdan gainean. K.a. 575. urtean fundatu zuten Foceako kolonoek, mendebaldeko Mediterraneoko enklabe komertzial gisa. -
Period: 495 BCE to 429 BCE
Perikles
Pericles jurista, magistratu, jeneral, politiko eta Atenasko hizlari garrantzitsua izan zen hiriko urrezko aroan. -
Period: 492 BCE to 449 BCE
Gerra medikoak
-
477 BCE
Delosko liga
Persiarrek berriro eraso egin ziezaieketela eta, badaezpada ere militarki antolatzeko, Delosko Liga sortu zuten: zenbait hiriren elkartea, Atenas buru zuela. Polis bakoitzak ontziak eta dirua jartzen zituen, ontzidi bat izateko, eta Atenas zergak biltzeaz arduratzen zen, eta Delos uhartean gordetzen zituen (Delosko altxorra). -
Period: 431 BCE to 404 BCE
Pelotonesko gerrak
Esparta ez zegoen batere ados Atenasek hegemonia izatearekin, eta, bera buru jarrita, zenbait hiriren koalizioa bultzatu zuen, Atenasi aurre egiteko: Peloponesoko Liga.
Peloponesoko Gerrak hasi ziren horrela. Amaiera latza izan zuen Atenasentzat: erabat suntsituta geratu zen, eta haren aliatuak ere bai. Gerrek pobrezia gorrian utzi zuten Grezia guztia. Gainera, Atenasko demokraziaren eta Espartako oligarkiaren arteko gatazkak gerrak sortu zituen polisen artean. -
400 BCE
Hirien eta nekazaritzaren garapena
Berezko idazkera bat garatu zuten aurreneko zibilizazio hiritar handiak K.a. IV. milurtekoaren inguruan sortu ziren, Tigris eta Eufrates ibaien (Mesopotamia) eta Nilo ibaiaren (Egipto) ertzetan. Ibaietako urak kontrolatzen ikasteak nekazaritzako produktuen ekoizpena handitzea eragin zuen. Hori dela eta, merkataritza-trukea erraztu zen, artisautza garatu eta lehen hiriak sortu ziren. -
Period: 356 BCE to 323 BCE
Alexandra Handia
Alexandro (K.a. 356 - 323) Filipo Mazedoniakoa erregearen semea zen. Aristoteles filosofoa izan zuen irakasle, Homeroren lanak miresten zituen, eta Akiles bezalakoa izan nahi zuen: Iliada poeman troiarren aurka borrokatu zen elezaharretako heroi handi haren antzeko, hain zuzen. -
Period: 334 BCE to 324 BCE
Granikoko gudua
Alexandrok inperio itzela konkistatu zuen. Asmo garbi bat zuen: greziar zibilizazioa hedatzea, eta greziarrak ekialdeko zibilizazioetara hurbiltzea. Dena den, ekialdeko kulturetara hurbiltzeko nahia ere bazuen Alexandrok, eta haien sinesmen eta ohiturak errespetatzeaz gain, haiekin bat egiten eta haietara egokitzen saiatu zen. Alexandroren inperioak gutxi iraun zuen, baina. Hura hil zenean, haren jeneralek lau erresumatan zatitu zuten inperioa, eta errege banak gobernatu zuten. -
333 BCE
Issosko gudua
Egiptorantz abiatu zen. Egipton Alexandria hiria eraiki zuen; gerora erresuma helenistikoetan aberatsena eta kulturagune nagusietakoa bihurtuko zena. Hantxe sortu zuten antzinateko liburutegirik garrantzitsuena.Egiptora iritsita, Amonen santutegira joan zen, eta apaizak, han, Amon jainkoaren semea balitz bezala hartu zuen. Erregeak galdetu zion ea Amonek unibertsoaren errege bihurtzeko patua zion gordea. Baietz erantzun zion apaizak, unibertsoko errege izatera iritsiko zela. -
331 BCE
Gaugamelako gudua
Alexandrok Persiako inperioa inbaditu eta hango hiri handiak konkistatu zituen (Susa eta Persepolis). Gaugamelako Guduan, behin betiko garaitu zuen Dario.
[Persiar] barbaroen jantzi tradizionalak jantzita agertu zen Alexandro jendaurrean. (...) Bertakoen itxura izan nahi zuen, eta jende hura mazedoniarren ohiturak hartzera bultzatu.
Nahaste horrek lagunduko omen zion, indarkeriak baino areago, handik alde egindakoan bere botereari egonkortasuna ematen. -
228 BCE
Kartanova
-
Period: 1000 to 500 BCE
Benetan izan al zen Tartesoko erresuma mitikoa?
reziarrek eta erromatarrek Tarteso izeneko erresuma bat aipatu zuten haien testuetan. Penintsularen hegoaldean kokatuta zegoela esan zuten, eta oso leku oparoa zela. Herri horren jarduera nagusiak nekazaritza eta metalen erauzketa eta merkataritza ziren.
Aspaldi-aspalditik, historialariek eta arkeologoek Tartesoko erresumari buruzko idatzizko probak eta aztarna materialak lortu nahi izan dituzte.