Urdaneta marinela txikia

ANDRES DE URDANETA( 1508-1568)

By ludi
  • 1508

    VILLAFRANCA (ORDIZIA)

    VILLAFRANCA (ORDIZIA)
    Andres de Urdaneta Ordizian (Villafranca) jaio zen 1508an,kosmografoa, eliza katolIkoaren apaiza, esploratzailea eta nabigatzailea,
    Bere gurasoak, Juan Otxoa Urdaneta eta Gracia Zerain ,Goierriko burgesak ziren. Jasotako heziketarii buruz gutxi dakigu baina emaitzak ikusita oso ona izan zen. Ontziratu zuenean bere idazkera oso zaindua zen eta erreztasun handiarekin idazten zuen i euskaraz zein gaztelaniaz..
  • 1525

    LOAYSAREN ESPEDIZIOA

    LOAYSAREN ESPEDIZIOA
    Urdaneta 1525ean (17 urterekin) itsasoratu zen . Elkano zen espedizioaren arduraduna eta “Sancti Spiritus” itsasontzia, Molukak irlak menperatu nahian Gaztelak eta Portugalek zuten lehia zela eta Carlos Vak Loaysari bidali zion espedizio honetara. .Molukak irletara ailegatu baino lehenago, Loysa hil zen eta egun batzuk pasa eta gero, Elkano ere.Urdanetak Elkanoren testamenduan lekuko gisa sinatu zuen, berehala hartu zituen bere gain hainbat erantzukizun.l.
  • 1526

    MOLUKAK (INDONESIA)

    MOLUKAK (INDONESIA)
    7 ontziz osatutako espedizioa iritsi zen ontzi bakar batekin 1526ko urriaren 6an..

    Irla hauetan egon zen 9/10 urte, Urdanetak diplomazialari, estratega eta behatzaile dohainak erakutsi zituen. Hortxe eskuratu zituen 1565eko itzulerako bidaiarako erabakigarriak izango ziren bertako nabigazioaren eta klimaren inguruko ezaupideak, 1528an, Carlos V.ak Portugali saldu zizkion Molukengan zituen eskubideak; Han geratzen zirenek negoziatu egin zuten itzulera portugaldarrekin. .
  • Jun 26, 1536

    LISBOA

    LISBOA
    1536ko ekainaren 26an heldu zen Lisboara. Lisboa zapaldu bezain laster, portugaldarrek konfiskatu egin zizkioten zeramatzan agiri guztiak, eta beste memoria eta idazki batzuk: .
  • 1537

    VALLADOLID

    VALLADOLID
    Espainiako Enbajadorearen aginduz Portugaletik alde egin ondoren, buruz egindako bidaiaren kontakizun bat entregatu zuen Valladoliden 1537ko otsailaren 26an. Kontakizun honek ederki islatzen ditu Urdanetaren behaketa-dohainak, irlen ezagutza sakona eta haien etekinekiko interesa.
  • 1538

    PEDRO ALVARADO (1485- 1541)

    PEDRO ALVARADO (1485-  1541)
    Garai hartan Pedro Alvaradok eskatu zion Espainia Berritik abiatuko zen espedizio berri batean laguntzeko. Sevillan itsasoratu ziren 1538ko urriaren 16an, baina Mexikora iristerakoan, eten egin zen Alvaradoren eta Mendoza erregeordearen arteko harreman kaskarren ondorioz. Alvaradoren heriotzak Villalobosen esku utzi zuen espedizio hau, eta honek berriz huts egingo zuen itzulerako bidaiaren saiakeran .

    Urdaneta Mexikon geratu zen
  • Mar 20, 1553

    AGUSTINDARREN ORDENA

    AGUSTINDARREN ORDENA
    1553ko martxoaren 20an Urdaneta elite indigenen heziketan oso inplikatuta zeuden agustindarren ordenan sartu zen. Ez dakigu asko bere jarduera erlijiosoari buruz, baina badakigu ez zituela ur-jarduerak baztertu eta Arellanok 1559an Pensacolara egindako arrakastarik gabeko espedizioan hartu zuen parte eta harreman estuak izan zituen gerora konkistatzaile izango zen Pedro Menéndez de Avilésekin.
  • 1564

    LOPEZ DE LEGAZPI

    LOPEZ DE LEGAZPI
    Felipe II.ak bazekien Tordesillasko Itunaren arabera Filipinak Portugalen mugapean zeudela, baina bazekien ere Filipinetan ez zegoela portugaldarrik. Filipinak menperatzeko eta Txinarekin merkataritza-zubi bat finkatzeko, beharrezkoa zen, ordea, itzulerako bide bat aurkitzea Pazifikotik Espainia Berriraino.Espedizioa, Legazpik buru zuela, 1564ko azaroaren 21ean abiatu zen Espainia Berriko La Navidad portutik.eta 1565eko otsailaren 13an iritsi ziren.
  • Period: 1565 to

    ITZULERAKO BIDAIAREN ONDORIOAK

    Bidaia horren emaitza zuzenek 1815. urtean Manilatik azken galeoia itsasoratu zen arte iraun zuten; emaitza ez zuzena, berriz, beste honako hau da: bide hori mundu modernoaren itsas bide nagusienetako bat da egun.
  • 1568

    AMAIERA

    AMAIERA
    Espaina Berrira itzuli eta Audientziaren aurrean aitortu ondoren, Urdaneta Gaztelara joan zen Felipe II.ari kontuak emateko.
    Behin Gaztelan eta Indietako Kontseiluaren baimena eskuratu ondoren, Mexikoko San Agustín komentura itzuli eta 1568ko ekainaren 3an hil zen.
  • ITZULERAKO BIDAIA

    ITZULERAKO BIDAIA
    ITZULERAKO BIDAIA
    1565ean Filipinetatik Mexikora egindako itzulera gertaera garrantzitsua izan zen nabigazioaren historian. Ordura arte egindako bidaiarik luzeena zen. San Pedro ontzia Cebú-tik abiatu zen 1565eko ekainaren 1ean n Ozeano Barea zeharkatzeko prrest. Bost hilabete ondoren Acapulcoko portura iritsi ziren. Heroien mailako harrera izan zuten.