Oioi

AL-ANDALUSEN SORRERA

  • 711

    Musulmanei laguntza eskaera.

    Musulmanei laguntza eskaera.
    1. urtean, laguntza eskaerari erantzunez, musulmanen armada bat sartu zen Iberiar penintsulan. Urte horretan bertan, Tarik ibn Zijad eta Musa ibn Nusair buru zituztela, Errodrigo erregea garaitu zuten eta Hispaniako lurraldearen konkista azkarrari ekin zioten.
  • Period: 711 to 756

    MENDEKO EMIRERRIA

    Konkistatik VIII. mendera arte, Al-Andaluseko lurraldea omeiatarren inperioko probintzia edo emirerri bat bezala antolatu zen. Etapa horretan, emir bat zen Damaskoren mendeko emirerriaren burua, eta diwan batek lagunduta gobernatzen zuen.
  • Jul 19, 711

    Guadaleteko Guda.

    Guadaleteko Guda.
    Iberiar penintsulan gertatu zen 711ko uztailaren 19tik 26ra bitartean (iturri batzuek 7128 inguru aipatzen duten arren), Guadalete ibaitik gertu (Betika), eta ondorioak erabakigarriak izan ziren penintsularen etorkizunerako.
  • 732

    Poitirseko Guda

    Poitirseko Guda
    Poitiersko gudua edo Toursko gudua Poitiersetik gertu jazotako bataila bat izan zen, egungo Moussais-la-Bataille herrian; bertan, batetik, Karlos Martelek zuzenduriko franko-burgundiarren eta akitaniarren armada konbinatu bat eta, bestetik, Abdul Rahman Al Ghafiqik zuzenduriko omeiar armada bat elkarren kontra gudukatu ziren, eta europarrek garaipena lortu zuten.
  • Period: 756 to 929

    EMIRERRI INDEPENDENTZIA

    1. urtean, abbastar dinastiak Damaskon gora egin zuenean, omeiar familiako kide batek Al-Andalusen babes hartu zuen, eta Bagdadeko Kalifa Herriarekiko independentea zen emirerri bat sortu zuen. Emir hura, Abd ar Rahman I.a, dinastia bikain bateko lehen kidea izan zen.
    Lurraldea administratzeko, diwanaren laguntzaz gain, probintzia edo koratan antolatu zuen lurraldea, eta gobernari (wali) bana jarri zuen haien buru.
  • Period: 929 to 961

    Abd ar Raham III.aren kalifaldia

    Espedizio horien artetik, ospetsuenak Abd ar Rahman III. aren kalifaldikoak (929-961) eta Almanzorrenak (Hisham II.a kalifaren lehen ministroa, 976. eta 1002. urteen artean gobernatu zuen) izan ziren.
  • Period: 929 to 1031

    KALIFA HERRIA

    929an, Abd ar Rahman III.ak Bagdadekin zuen lotura hautsi zuen eta bere burua kalifa izendatu zuen. Hura izan zen Kordobako kalifa herriaren hasiera, eta Al-Andalusen garai gailena izan zen politika, ekonomia eta kultura arloetan. Kalifaren hiriburua, Kordoba, Mendebaldeko Europako hiririk garrantzitsuena izan zen.