Hqdefault

Aintzinaroko agintariak eta aginte moduak

  • 570 BCE

    Polikrates Tiranoa / Diktadura

    Polikrates   Tiranoa / Diktadura
    Anakreonte poeta lirikoa agintari baten gortean bizi izan zen. Era berean, Pitagoras matematikaria jaio zen uharte berean izan zen agintari gure pertsonaia ezkutua.
  • 356 BCE

    Alejandro handia Erregea / Monarkia

    Alejandro handia   Erregea / Monarkia
    Mesopotamiako Hamurabi erregeak lehen lege-bilduma idatzi zuen, Pariseko museoan erakusgai dagoen basaltozko zutarria. Hamurabiren ondoren, 1.400 urte inguru, Greziako Mazedonia lurraldetik zetorren armadak, Hamurabiren inperioaren hiriburua konkistatu zuen buruzagi ospetsu baten gidaritzapean. Urte gutxi geroago, konkistatzaile greziarra hiriburu hartan bertan hil zen.
    K.a 356-323.
  • 138 BCE

    Luzio Kornelio Sila Kontsula eta diktadore / Errepublikako Tirania

    Luzio Kornelio Sila Kontsula eta diktadore / Errepublikako Tirania
    Pertsonaia honek Dardanoseko Hitzarmena sinatu zuen K.a. 86. urtean, Lehen Gerra Mitridatikoari amaiera emanez. Era berean, Italiara itzultzean, Erromako lehen gerra zibila piztu zen. Erromako monarkiaren ondorengo aginte-moduan bi kargu garrantzitsu izan zituen.
  • 69 BCE

    Kleopatra Faraoia / Teokrazia

    Kleopatra   Faraoia / Teokrazia
    Erromatar Inperioak 500 bat urte iraun zuen, K.a. 27. urtean hasita. Lehen enperadorearen aurretik agindu zuena sarritan agertzen da Asterix eta Obelix komikietan. Politiko eta militar erromatar hark garaipen handiak lortu zituen, eta Egiptora ere iritsi zen. Han bertako faraoia kendu eta haren arreba jarri zuen agintean.
  • 60 BCE

    Boudicca Erregina / Monarkia

    Boudicca Erregina / Monarkia
    Gaur egungo Britainia Handian bizi ziren tribu zeltek aurre egin zieten erromatarren inbasioei. Gogor borrokatu ziren inbaditzaileen aurka, eta, une batez, Londinium (gaurko Londres) hiria ere bereganatu zuten. Kaio Suetonio Paulino gobernadore erromatarrak birrindu zituen K.a. 61. urtean. Zelten erreginak bere buruaz beste egin zuen, porrota jasan ezinik.
  • 57 BCE

    Quin Shi Huang Enperadorea / Monarkia-Inperioa

    Quin Shi Huang Enperadorea / Monarkia-Inperioa
    Txinako Xi’an hiriko ondarerik ezagunena buztin gogortuz egindako armadaren irudiak dira. Enperadoreak, hil ondoren ere bere agindupeko tropak izaten jarraituko zuela pentsatuz, tamaina errealeko 6.000 zaldi eta gerlariren irudiekin lurperatu nahi izan zuen. Irudiek neurri naturala dute eta bakoitza desberdina da: biboteak, orrazkerak, gazteak, zaharrak, hainbat etniatako ezaugarriak... Beste lekuetan gertatu bezala, dinastia erori ondoren, nekazariek hilobiak arpilatu egin zituzten.
  • 52 BCE

    Versingetorix buruzagia / Leñu antolaketa

    Versingetorix buruzagia / Leñu antolaketa
    Ponpeiok Pompaelo (Iruñea) hiria sortu zuen herrixka zahar baten gainean. Ponpeio erromatar jeneralak, Kraso eta beste hirugarren batekin, lehen triunbiratua eratu zuen. Triunbiratuko hirugarren kide hura senatuko eskaileretan erail zuten
    gero. Baina, aurrez, hirugarren kide horrek sekulako garaipena lortu zuen Alesian, Galia osoko armada batuaren aurka. Gainera, galiarren buruzagia preso hartu eta Erromara eraman zuen, jendaurrean erakusteko. Gero, lepoa moztu zion.