-
Period: 1600 BCE to 1100 BCE
Akear zibilizazioa
Akearrak ziren gaur egun Grezia moduan ezagutzen genuena. Antzinako Grezia ez zen erresuma handi bat, baizik eta herri multzo batzuk. Mizenas zen garai horretako herririk handiena. Hizkuntza, kultura eta bizimodua partekatzen zuten. -
Period: 1100 BCE to 776 BCE
Aro iluna
Aro iluna deitzen da oso informazio gutxi daukagulako urte horiei buruz. Aro horretan polisak sortu ziren. Bi atal nagusi zeuden:
-Akropolisa: harrezi batez inguratutako gotorlekua zen eta herriko lekurik altuenean eraikita zegoen. Hor barruan herriko eraikin garrantzitsuenak zeuden.
-Agora: herriko plaza. Herritarrak hor biltzen ziren politikari buruzko gauzak hitzegiteko. Emakumeak, esklaboak eta atzerritarrak ez ziren herritarrak, biztanleak baizik.
Handik aurrera greziarrak deitzen ziren. -
Period: 776 BCE to 490 BCE
Aro arkaikoa
Grezia oso txikia bihurtu zen hainbat jenderako. Orduan, beste leku batzuetara joan ziren. Hiri berri hauei coloniak deitzen zitzaien. Hala ere, haien kultura, hizkuntza eta bizimodua ez zuten galdu. -
Period: 490 BCE to 323 BCE
Aro klasikoa
Aro klasikoa gerra mediarrekin hasi zen eta Alejandro handiaren erreinatuarekin amaitu zen. -
Period: 490 BCE to 479 BCE
Gerra mediarrak
Persiaren eta Greziarren arteko gudak. Horretako famatuena Maratoiko gerra izan zen. -
Period: 461 BCE to 426 BCE
Atenasko demokrazia
Periklesek demokrazia izeneko politika ezarri zuen. Modu honetan, herritarrak herriko agoran biltzen ziren politikari buruz bozkatzeko. -
Period: 431 BCE to 404 BCE
Peloponesoko gerra
Greziarren arteko gerra izan zen, hau da, Atenas eta Esparta. Bi herriak Greziako botere oso nahi zuten. Atenasek demokrazia zabaltzea nahi zuen. Esparta, ordea, diarkia ezartu nahi zuen. Espartak irabazi zuen, eta demokrazia desagertu zen. 27 urte iraun zituen. -
Period: 336 BCE to 323 BCE
Alejandro handia
Alejandroren aita gaur egungo Mazedoniako erregea zen. Grezia osoa konkistatu zuen. Alejandro handia Greziaren inguruan zeuden herrialdeak konkistatu zituen: Persia, Mesopotamia, Egipto...Hil zenean bere generalen artean inperioa bantu zuten. Horrela, Erresuma Helenistikoak sortu ziren.