Antzinako aginteak eta agintariak

By oztoppo
  • 883 BCE

    Ashurnasirpal II

    Ashurnasirpal II
    Mesopotamiako Asirian lau hiri nagusi zeuden: Asur, Khorsabad, Nimnud eta Ninive.
    Lau horietako bat Tigris ibaiaren ertzean zegoen, gaur egungo Iraken. Errege batek hiriburu berria hantxe eraikitzea erabaki zuen, hiri hura garrantzi handirik gabeko gune administratibo txiki bat zenean.
  • 100 BCE

    Julio Zesar

    Julio Zesar
    Ponpeiok Pompaelo (Iruñea) hiria sortu zuen herrixka zahar baten gainean. Ponpeio erromatar jeneralak, Kraso eta beste hirugarren batekin, lehen triunbiratua eratu zuen. Triunbiratuko hirugarren kide hura senatuko eskaileretan erail zuten gero. Baina, aurrez, hirugarren kide horrek sekulako garaipena lortu zuen Alesian, Galia osoko armada batuaren aurka. Gainera, galiarren buruzagia preso hartu, eta Erromara eraman zuen, jendaurrean erakusteko. Gero, lepoa moztu zion.
  • 69 BCE

    Kleopatra

    Kleopatra
    Erromatar Inperioak 500 bat urte iraun zuen, K.a. 27. urtean hasita. Lehen enperadorearen aurretik agindu zuena sarritan agertzen da Asterix eta Obelix komikietan. Politiko eta militar erromatar hark garaipen handiak lortu zituen, eta Egiptora ere iritsi zen. Han bertako faraoia kendu eta haren arreba jarri zuen agintean.
  • 57 BCE

    Qin Shi Huang

    Qin Shi Huang
    Txinako Xi’an hiriko ondarerik ezagunena buztin gogortuz egindako armadaren irudiak dira. Enperadoreak, hil ondoren ere bere agindupeko tropak izaten jarraituko zuela pentsatuz, tamaina errealeko 6.000 zaldi eta gerlariren irudiekin lurperatu nahi izan zuen. Irudiek neurri naturala dute eta bakoitza desberdina da: biboteak, orrazkerak, gazteak, zaharrak, hainbat etniatako ezaugarriak... Beste lekuetan gertatu bezala, dinastia erori ondoren, nekazariek hilobiak arpilatu egin zituzten.
  • 52 BCE

    Vercingetorix

    Vercingetorix
    Ponpeiok Pompaelo (Iruñea) hiria sortu zuen herrixka zahar baten gainean. Ponpeio erromatar jeneralak, Kraso eta beste hirugarren batekin, lehen triunbiratua eratu zuen. Triunbiratuko hirugarren kide hura senatuko eskaileretan erail zuten
    gero. Baina, aurrez, hirugarren kide horrek sekulako garaipena lortu zuen Alesian, Galia osoko armada batuaren aurka. Gainera, galiarren buruzagia preso hartu eta Erromara eraman zuen, jendaurrean erakusteko. Gero, lepoa moztu zion.