-
883 BCE
Ashurnasirpal || Monarkia
Asurnasirpal II.a K.a. 883tik K.a. 859ra Asiriako erregea izan zen. Ezaguna da kupidagabeko konkista militarrengatik eta Asiriar Inperioa sendotu izanagatik. Haren ekintza ospetsu eta dokumentatuenetako bat, Kalhu hiria sortzea izan zen, gaur egungo Nimrud (Irak), erresumako hiriburu bihurtu zuena. -
356 BCE
Dido Juliano Monarkia
Greziar eta erromatar iturrietan, Dido edo Elisa Tirokoa, Kartagoko sortzaile eta lehen erregina bezala agertzen da, gaur egungo Tunisian. Bere ospea, nagusiki, Virgilio olerkari erromatarraren Eneidaren barnean dagoen kontakizunari zor zaio.
Tiro Matan I.aren alaba zen, eta bi anaia zituen: Pigmalion , Tiroko tronua oinordetu zuena, eta Ana txikia. -
100 BCE
Julio Zesar Errepublika
Ponpeioren kontra Gerra Zibilean borrokatu ostean, Erromako buru nagusi eta bakar bihurtu zen. Bizitza osorako diktadore izendatuta, Erromako gizartea eta gobernatzeko era zaharberritzen hasi zen. -
69 BCE
Kleopatra Teokrazia
Kleopatra VII.a Egiptoko azken erregina izan zen. Kristo aurreko 69. urtean jaio zen, Alexandrian, eta Kristo aurreko 30. urtean hil zen,. bere buruari bizitza kendu zion -
57 BCE
Qin Shin Huang Inperioa
Txuang Hsian Qineko azken erregearen semea zen eta Txao Txeng zuen jaiotza-izena. Hamahiru urte zituela egin zuten Qineko errege, eta K.a. 221ean Qin Shi Huang Ti («Txinako lehen enperadore») aldarrikatu zuen bere burua. -
52 BCE
Vercingetorix Leinu antolaketa
Vercingetorix —werkiŋgˈetoriks ahoskatua zelteraz— (gutxi gorabehera K.a. 82 - K.a. 46) auvernotarren buruzagia izan zen (Auvernian bizi izan zen tribua). Julio Zesar erromatarraren aurkako azken gerran arrakastarik gabe galiarren burua izateagatik ezaguna da.