-
Period: to
Kultur-etxeko ekitaldiak
ABC elkarteak kultur-etxea sortutakoan bertan hainbat ekintza eraman ziren aurrera. Orkestrak, antzerkiak, zinema... -
Goizeko Izarra Dantza Taldea
Busturiako lehen dantza taldea. Ostera sortuko zen Irrintzi Alai Dantza taldearen aurrekaria. Herriko euskalzaletasuna pizteko lehen ekimena izan zen. 1958.urtera arte iraun zuen. -
Period: to
Gizarte-etxea
1960.urtetik aurrera herriaren topaleku izan zen. Bertan ikuskizunak eta kontzertuak ematen ziren arren, gutxi iraun zuten ekintza horiek, laster bertako gazteek Busturiako jaien antolakuntzaz jabetu zirelako. Kontzertu eta ikuskizun horiek jaialdietan prestatzen hasi ziren. -
Irrintzi Alai Dantza Taldea
Goizeko Izarra desagertuta ere, dantzetarako zaletasuna herrian bizirik iraun zuen. Ekimen garrantzitsua izan zen beraz Irrintzi Alairen sorrera, gaur egun elizateko dantza taldea izaten jarraitzen duelako. Oso aktiboki parte hartzen du herriko kulturgintzan. -
Busturiako jaien antolakuntza
Gizarte-etxearen sorrerarekin, herriko gazteek gero eta pisu handiagoa lortu zuten herrian. Hortik gutxira jaiak antolatzeko eskumena lortu zuten, kutsu euskalzalea erantziz.