-
1. pasua
Martxoaren 1ean, hezkuntza-batzordeak irakasle-klaustroak erabakitako bi kiderekin eta irakasle ez diren hezkuntza-batzordeko beste bi kiderekin (ikasleek ez dute parte hartuko erabaki horretan) hautapen-prozesua bideratuko du. -
2.pasua
Martxoaren 15ean zuzendariak irakasle-klaustroari adieraziko dio bi asteko prozesua zabaltzen dela, zuzendari kargurako hautagaiak aurkezteko. -
3.pasua
Apirilaren lehen bi asteetan, hezkuntza-batzordeak zuzendari kargurako aurkeztutako irakasleen balorazioa egingo du. -
4.pasua
Zuzendari izateko hautagairik ez balego, apirilaren bigarren hamabostaldian, zuzendaritza taldeak hautaketa bideratu eta egindako aukeraketa hezkuntza-batzordean azalduko du. -
5.pasua
Maiatzaren lehen astean, hezkuntza-batzordeak zuzendari berria izendatuko du.