TURISMOAREN DENBORA LINEA (XX)

By Aiorabe
  • Period: to

    Turismoaren BOOMaren urteak

    Turismoaren boomaren urteak dira, besteak beste arrazoi hauek bultzatuta: II. Mundu Gerraren ondorengo suspertze ekonomikoa, garraiobideen hobekuntza, nazioarteko bake-egoera erlatiboa eta
    lan-kondizioen hobekuntza.
  • Espainia turismoan

    Espainia turismoan
    1960an, sei milioi bisitari etorri ziren Espainiara. Espainiako kostaldeak (Balear Uharteak,Costa del Sol eta Kanaria uharteak) fama asko hartu zuten.
  • Lehenengo Disney parkea

    Lehenengo Disney parkea
    Mundu osoan ezaguna, lehenengo Disney parkea Orlandon ireki zen.
  • Petroleoaren krisia

    Petroleoaren krisia
    Petrolioaren prezioek eragin zuten 1973ko krisi ekonomikoak atzeraldia ekarri zuen mundu osora hamarkada horretako lehenengo urteetan.
  • Concorde hegazkina

    Concorde hegazkina
    Concorde hegazkina merkaturatu zen, zeinari esker hiru ordutan egin baitzitekeen Paristik New Yorkerako bidea. Dena dela, arrakasta teknologikoa izan zen batik bat, ez komertziala.
  • Period: to

    Kostu txikiko hegazkin konpainien sorrera

    Mundu osora zabaldu ziren merkatua hankaz gora jarri zuten kostu txikiko hegazkin-konpainiak. Europan Ryanair eta EasyJet ezagunenak.
  • Amadeusen sorrera

    Amadeusen sorrera
    Amadeus jaio zen, gaur egun bidaia-agentzien artean (Sabrerekin batera) gehien erabiltzen den bi sistema teknologikoetako bat. Munduko berehalako informazioa ematen dute hainbat zerbitzu turistiko emateko, hala nola hotelen eta hegaldien erreserbak.
  • Berlingo harresiaren eroria

    Berlingo harresiaren eroria
    Berlingo harresiak Alemania bitan banatu zuen 28 urtez. Une historikoa, nazio bat biltzen duena eta herrialdearen ekialdeko eta mendebaldeko herritarren eta bisitarien arteko zirkulazio askearen muga guztiak altxatzen dituena.
  • Sobietar Batasunaren amaiera

    Sobietar Batasunaren amaiera
    Sobietar Batasuna desegiten ari da. Eraldaketa horrek, besteak beste, Ipar Polorako lehen hegaldi komertzialak errazten ditu. Ordura arte, SESBeko gobernuak debekatu egiten zuen atzerriko hegazkinak eremu horretara igarotzea, eraisteko mehatxupean.
  • GPSa

    GPSa
    GPSa (Global Positioning System) erabat operatibo deklaratzen da. Sistemak edozein bidaiariren kokapen zehatza ahalbidetzen du konexio satelitalen bidez.
  • Euroaren sarrera

    Euroaren sarrera
    1. urtean euro txanpona erabilgarri jarri zen.
  • Lehenengo luxuzko 7 izarreko hotela

    Lehenengo luxuzko 7 izarreko hotela
    Zazpi izar dituen hotel bakarra eta munduko garestienetako, luxuzkoenetako eta garaienetako bat: Burj Al Arab, Dubaien (Arabiar Emirerriak).