Sabino

Sabino Aranaren bizitza

  • Jaiotza

    Jaiotza
    Sabino Arana 1865eko urtarrilaren 26an jaio zen, Sabin Etxean, garaian Abandoko elizatea zena, gaur egun Bilbo. Haren jaiotetxea gaur egun EAJ alderdiaren eraikin nagusia da.
  • Erbesteratzea iparraldera

    Erbesteratzea iparraldera
    Bigarren Karlistaldian (1872-1876) Sabino Aranaren aita buru belarri inplikatu zen, karlisten lerroan beti ere. Ondorioz, zailtasunak izan zituen Abandora itzultzeko (hau liberalen esku baitzegoen), eta iparraldean erbesteratu behar izan zuen. 1873an Arana Goiri familia osoa bertara joan zen, eta haren aitarekin elkartu zen Sabino Arana.
  • Tisia eta errebelazioa

    Tisia eta errebelazioa
    Iparraldeko erbestetik Bilbora itzuli zen Sabino Arana eta haren familia osoa. 1882 urtearen bueltan Tisia diagnostikatu zioten, eta bi urte etxean atsedenaldian pasatu zituen. Bi urte horietan anaiarekin solasaldi eta eztabaida sutsuak izan zituen politikaz, eta urte horietan bere pentsamendu politikoa osatzen eta finkatzen joan zen.
  • Period: to

    Ikaskuntza eta ideien garapena

    Anaiarekin izandako eztabaiden ondoren, eta bere ideiak finkatzen hasita, ikasketa prozesuan barneratu zen Sabino Arana. Hala, euskara eta euskal historiari buruz sakontzen aritu zen urte horietan. Garai horretan, hainbat urte Bartzelonan pasa izan zituen.
  • Bizkaia bere independentziaren alde

    Bizkaia bere independentziaren alde
    1892an Bizkaia bere independentziaren alde liburuxka argitaratu zuen, eta bertan bere pentsamenduaren oinarriak agertzen dira; independentismoa, abertzaletasuna, euskal arraza, katolizismoa eta euskara garbia. Liburu honek hainbat foruzale elkartetan zabalkundea izan zuen, eta mugimendu nazionalista egikaritzen hasi zen.
  • Larrazabaleko hitzaldia

    Larrazabaleko hitzaldia
    Sabino Aranaren lehen agerpen publiko gisa konsideratzen da. Bertan bere anaia Luisek eta bere ikasketa eta hausnarketa prozesuetatik sortutako pentsamendua ezagutarazi zuen.
  • Batzokia eta ikurrina

    Batzokia eta ikurrina
    1894an lehen batzokia izango zen elkartea sortu zuten Arana-Goiri anaiek Bilbon. Baita ere, hasiera batean bizkaiarako bandera izango zen ikurrina, ondoren Euzkadi osoarentzat proposamena izango zena.
  • EAJren sorrera

    EAJren sorrera
    Garaiko mugimendu politikoek bezala, hastapeneko euskal nazionalista horiek haien alderdi politikoa sortu zuten. Hala, 1895eko uztailaren 31an, San Inazio egunean, Bizkaiko lehen Buru Batzarra aukeratu zuten, EAJ alderdiaren lehen zuzendaritza izango zena.
  • Period: to

    Jazarpena eta hedapen politikoa

    Aktibitate handiko urteak izan ziren Sabino Aranarentzat. Bina espetxealdi (1895etik 1896ra lehena eta 1902an bigarrena) jasan zituen Sabino Aranak. Tartean alderdi politikoa egituratu zuen, eta 1899ko hauteskundeetan emaitza esanguratsuak lortu zituzten abertzaleek.
  • Heriotza

    Heriotza
    Espetxealdiek Sabino Aranaren egoera fisikoa modu esanguratsuan kaltetu zuten. Hala, gaixotasun luze baten ondoren, 1903an hil zen.