-
Jaiotza
Varsovian (Polonian) jaio zen. Maria Salomea Sklodowska bezala izendatu zuten. -
Ezkontza
Marie Curiek Pierre Curie Frazian ezagutu zuen, karrera zientifikoa ikasten ari zela. Hauek interes handia zuten zientziarekiko, eta horrek asko batu zituen haien ikasketetan zehar. Bera, urte batzuk beranduago, ezkondu egin ziren. -
Polonioaren aurkikuntza
Uranioa urte askoz aztertu ondoren Marie Curiek eta bere senarrak, Pierre Curiek, elementu berri bat aurkitu zuten, polonioa. Marie-ren herrialdearen ondorioz horrela deitu zioten. -
Erradioaktibitatea
Urte honetan, Marie Curiek bere senarrarekin batera, bigarren elementu bat aurkitu zuen eta erradioa bezala izendatu. -
Nobel saria
Marie Curie Nobel Saria irabazi zuen lehen emakumea izan zen. 1903an, Suediako Zientzien Errege Akademian Pierre Curie, Marie Curie eta Henri Becquer Fisikako Nobelarekin sarituak izan ziren. -
Senarraren heriotza
Pierre Curie Dauphine kalean zebilen euripean, zaldiek tiratutako ibilgailu batek jo zuenean. Pierre ibigailuaren gurpilen azpira erori zen. Garezurra hautsi zuen eta hil egin zen. -
Bigarren Nobel Saria
Marie Curiek kimikako Nobel Saria irabazi zuen, erradioa eta polonioa izeneko bi elementu berri aurkitzeagatik.
Marie Curie izan zen bi Nobel Sari irabazi zituen lehen pertsona. -
Lehen Mundu Gerra
Lehen Mundu Gerran, Marie Curiek erradiografia mugikorreko ekipoak erabiltzea proposatu zuen, garai hartan "Petites Curies" bezala ezagutzen zirenak. Zauritutako soldaduak tratatzeko erabiltzen ziren. Erradioaren isurketa-hodia, erradioak igorritako gas koloregabe eta erradioaktiboa, gero radon gisa identifikatua da gaur egun X izpidun makinek erabitzen dutena. -
Osasun arazoak
1930eko hamarkadan aurkitu zen erradioa manipulatzen zuten langileek osasun-baldintza larriak zituztela, eta, horien artean, ultzerak, anemia eta hezurretako minbizia zeudela. Erradioaren erabileran kalte horiek aurkitu eta gutxira gelditu zuten. Aurkikuntza handia izan zen, jakin baitakigu erradioak arazo larriak eragin ditzakeela osasunean, eta heriotza ere eragin dezakeela. -
Heriotza
Marie Curie Sancellemoz erietxean hil zen , Passytik gertu, anemia zorrotz baten ondorioz, ziurrenik bere lanetan erakutsi zuen erradiazioak eraginda.