-
BLUESA
Bluesaren jatorria aurkitu ahal izateko, 1619 urte inguruko Jamestowneko Virginiako hondartzetara bidaia egin zuten. Han lehorreratzen baitziren Afrikatik esklabuz beteta zetozen itsasontziak. Milaka eta milaka lagun eraman zituzten AEBetara hango kotoi soroetan lan egiteko. Pertsona horien musika erlijioso eta tradizionala garatu, eta blues musika jaio zen XIX. eta XX. mendeetan baina berez 1860 urtean asmatu zen. -
RAGTIMEA
Ragtime musika estiloak bere gailurra 1899 eta 1918 urteen bitartean izan zuen Ameriketako Estatu Batuetan baina 1890 ko hamarkadan sortu zen. Egia esanda, ragtimea izan zen AEBen lehen egiazko musika mota, jazza ekarriko zuena geroago. -
POPA
Pop musika XX. mendeko 50. hamarkadan AEB eta Erresuma Batuan sortutako musika mota da. Adin guztietako publikoarentzat egina, komertziala eta itsaskorra da. Berez, rocka baino leunagoa, melodiatsua eta errepikakorra da, eta hitzak normalean gai sinpleez mintzo dira, maitasunari buruz gehienetan. -
GOSPELA
Gospela kristau musika mota bat da, Estatu Batuetako eliza afroamerikarretan jatorria duena. Ahotsa da instrumentu nagusia, gehienetan harmoniari garrantzi handia emanez mezu kristaua izaten du. 1930 hamarkadan sortua izan zen. -
RHYTHM
Rhythm and bluesa, jatorrian jazzetik, bluesetik eta gospeletik eratorritako musika genero bat da, 1940 urtean sortua. Izena AEB-ko Billboard aldizkariko Jerry Wexlerrek sortu zuen. -
ROCKA
Rock musika musika estilo bat da. 1950eko hamarkadan sortu zen Ameriketako Estatu Batuetan (rock and roll) izendatua, eta 1960ko hamarkadatik aurrera hainbat estilotan garatu zen, bereziki Erresuma Batuan eta Ameriketako Estatu Batuetan. Bere sustraiak 1940eko hamarkadan eta 1950ekoan garatutako estiloak ditu. -
HARD ROCK-A
1960ko hamarkadan sortutako rockaren azpigeneroa da hard rock-a. Hitz bortitzak, gitarra elektriko distortsionatuak, baxu elektrikoak ,bateriak eta garagean grabatutakoa, ezaugarri nagusiak ditu. -
REGGAEA
Reaggae Jamaikar jatorriko musika generoa da, skaren hurrengoa. Reggaea, gaur egun ezagutzen dugunaren, 1960ko hamarkadan jaio zen. AEBetako R&Ba eta Jamaikako momentuaren arteko harremanak skaren sorrera ekarri zuen. -
FOLK - ROCK
Folk rocka folkaren eta rockaren elementuak uztartzen dituen musika mota da. Ameriketako Estatu Batuetan eta Britainia Handian sortu zen, 1960ko hamarkadaren erdialdean, folk musika tradizionalari rockaren instrumentazioa eta erritmoa gehitutakoan sortu zen. Folk rock musika askotan gitarra akustikoan zentratzen da. -
SOULA
Soul musika musika genero herrikoia da. Amerikako Estatu Batuetako komunitate afro-amerikarrak (beltzaranak) sortu zuen 1960ko hamarkada hasieran. Soul musika asko zabaldu zen AEBn, eragina izan baitzuten afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko mugimendu garaian. -
RAPA
Rapa, 1960ko hamarkadako bukaeran afroamerikar eta hispanoamerikar komunitateek Bronxen New York, AEB garatutako musika estilo bat da. Haren ezaugarrietako garrantzitzuenak, errimak izatea eta musika arina izatea da. -
HEAVY METAL
Heavy metala rock and rolletik sortua den musika mota bat da. Heavy metalaren ezaugarri nabarmenenak gitarraren soinua, erritmo indartsuak eta estilo klasikoak sinfonikoak dira.Izan ere, heavy metalaren azpigeneroek euren ezaugarri propioak dituzte, non askotan jatorrizko eratik aldentzen baitiren. -
NEW WAVEA
New wave-a 1970eko hamarkadaren amaierako hasi zen. Pop/rock estilotarako termino global bat da, punkarekin eta 1970eko hamarkadako rock genero batzuekin loturak dituena eta asko iruditzen dena. -
PUNKA
Punk musika 1970eko hamarkadan agertu zen musika estiloa da. Musika estiloa izateaz gain, establishmentaren kontra jotzea helburu duen kultur mugimendua ere bada. Jatorriak rock musikan, eta zehazkiago garage rock delakoan ditu, eta punk-rock deiturikoaren jatorria da. Ameriketako Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan sortu zen, 1970 urtean. -
DISKOA
Disko musika musika genero bat da. 1970eko hamarkadan AEBetako eta Kanadako diskoteketan jaio zen, bere urrezko garaia hamarkada horretako amaieraldean izan zuen 1975-1979 urteetan. -
ALTERNATIVE MUSIKA
Alternative musika 1980ko hamarkadaren hasieran sortu zen. Indie diskoetxeak hartzen zuten musika hau (talde txikiak) ,musika aparte sortzen zuten. -
GRUNGEA
Grunge musika alternative rockaren genero mota bat da. Arrakasta komertziala 1980etako amaieran eta 1990eko hasieran etorri zitzaion arrakasta hori, batik bat 1991 eta 1994 bitartean famatua bihurtu zen.