-
10,000 BCE
Paleolitoa
Paleolitoa (grezieratik παλαιός, paleos, zahar eta λίθος, lithos, harri edo Harri Aro Zaharra) giza teknologia garatzen hasi zen Harri Aroko lehen garaia da. Oso aldi luzea da: gizakiak sortutako lehen kulturarekin hasi (K.a. 3.000.000) eta k. a.10.000. urte arte hartzen du. Denbora luze horretan gizaki mota ezberdinak sortu eta galdu egin ziren, gaur egun ezagutzen dugun "Homo sapiens" gizakiarenganaino iritsi arte. Mesolito garaia arte hedatzen da. -
6000 BCE
Neolitoa
Neolitoa (grezieratik νέος, néos, berri eta λίθος lithos, harri edo Harri Aro Berria) Harri Aroko azken aroa da, Mesolitoaren (edo Epipaleolitoaren) eta Brontze Aroaren artekoa. Aldi hartan errotik aldatu zen gizakiaren bizibidea, harrapari huts izatetik ekoizle izatera. Horren ondorioz, gizakiak bizileku finkoak hartu zituen, eta lehen hiriak sortu ziren. -
4000 BCE
Metal aroa
Metal Aroa Eurasiako historiaurreko aro teknologiko bat da, Kalkolito edo Kobre Aroa, Brontze Aroa eta Burdin Aroa barne hartzen dituena, hurrenik hurren. Metalurgia asmatu zutenean hasi zen, eta idazkera asmatzean Historiaurrea bukatuta Historiako aldian sartzearekin batera amaitu zen. Metal Aroa izan duten lurralde guztietan aro hori ez zen batera hasi, ez eta batera bukatu ere: Metal Aroa Anatolian eta Zagros mendietan hasi zen lehenik, K.a. VI. milurtekoan; -
400
Antzinaroa
Antzinaroa, Europako historian, Historiaurretik Erdi Arora bitartean Mediterraneo inguruan garatutako zibilizazioen garaia da. Idazkerak ematen dio hasiera garai honi, K.a. IV. milurtekoan Egipton eta Mesopotamian sortu baitzen. Eskuarki, Antzinaroaren amaieratzat jotzen da Erromatar Mendebaldeko Inperioko azken enperadorearen erorketa (K. o. 476. urtea). Dena den, hainbat historialarik data hori aurrera edo atzera mugitzen dute (K. o. 300-600 artean). -
1400
Erdi aroa
Erdi Aroa Europako historiako aro bat da, Antzinaroaren ondorengoa eta Aro Modernoaren aurrekoa. Gutxi gorabehera V. mendetik XV. menderainoko tartea hartzen du, zehazkiago abiapuntutzat 476 urtea hartu ohi da, Mendebaldeko Erromatar Inperioaren desagerpenarekin, eta amaieratzat -
Aro modernoa
Aro Modernoa edo Aro Berria Historian XV. mendearen bukaeran hasi eta Frantziako Iraultza arte luzatu zen garaiari deritzo, Mendebaldeko historiaren hirugarrena, Erdi Aroa eta Aro Garaikidearen artean. -
Aro Garaikidea
Aro Garaikidea Frantziako Iraultzatik gaur egun arte doan epe historikoari ematen zaion izena da, Aro Modernoaren ondorengoa. Aro Garaikidean aldaketa nabarmenak eta sakonak gertatu ziren aurreko aro historikoen aldean. Frantziako Iraultzak gobernarien eta gobernatuen artean bestelako erlazioak ekarri zituen, ideologia modernoak sortuz, eta Industria Iraultzak ekoizleen eta erosleen artean bestelako erlazio sozio-ekonomikoak sorrarazi ditu, kapitalismo modernoari bide emanez.