1

Galdakaoko historia XVIII mendeaz geroztik

  • XVIII. MENDEA

    XVIII. MENDEA
    Mende honetan etorkizuneko Galdakao izango denaren oinarriak egituratzen doaz. Une honetan, Galdakao landa-gune txiki bat da, mende honetan gertatzen diren matxinadek zuzenean eragingo diotena: 1718ko Matxinada eta Konbentzio Gerra. Galdakaon, bere ekonomia landa-eremukoa baino ez den arren, alde batetik, burdinola eta errotek osatzen duten industria hasiberria aipatu behar da.
  • Period: to

    Galdakao Konbentzio Gerran

    1793ko Konbentzio Gerra bere arrastoa Galdakaon uzten duen gertaera belikoetako bat da. 1795ean Basileako bakea sinatu ondoren, ondorio larriak ikusi ziren, hala nola banaketa soziala eta ideologikoa, ekonomikoekin batera.
  • XIX. MENDEA

    XIX. MENDEA
    Mende honetako lehen urteak benetan konplikatuak dira klase buruzagien artean dagoen inkoherentzia errebelatzen diguten bi gertaera garrantzitsuren ondorioz. Batetik, Frantziako Konbentzioaren aurkako Gerrak foraltasunari egiten dizkion kritika ezagunez gain, udalen defizit ekonomiko handia uzten duelako.
  • Period: to

    Zamakolada

    Zamakolada 1804. urteko uztailean Bizkaian, Bilbon eta Ibaizabal ibaiaren bokale aldeko herrietan bereziki, gertatu zen herri-altxamendua izan zen, foruen aldekoa eta soldadutzaren aurkakoa.
  • Period: to

    Galdakao Gerra Napoleonikoan

    Frantziako tropak sartzen hasi ziren, eta, horren ondorioz, udalerriek beste ordainketa batzuk egin zituzten, tropa frantsesen hornidura- eta ostatu-gastuak ordaintzeko.
    Frantsesek elikadura-beharrak asetzeaz gain, kalte handiak eragiten zituzten udalerrian. Hori horrela, Probintziako Kontseiluari eskatu zitzaion Gurutzeko denda-leihoa ixteko, horrela udalerriko bizilagunak frantsesek koakzionatu ez zitzaten.
  • Period: to

    Galdakao I. Gerra Karlistan

    Protagonismo berezia hartzen du Galdakaoko elizateak. Hemen indar karlistek biltegia, kuartela, fabrika eta ospitalea izan zituzten, batez ere desagertutako Urgoiti Jauregian kokatuak, euren kokapen estrategikoa zela eta, Zornotza eta Arratiarako derrigorrezko pasabidea baitzen.
  • Period: to

    La Dinamitaren sorrera

    XIX. mendearen azken herenean, Bizkaian aldaketa ekonomiko iraultzailea gertatu zen, industrializazio-prozesuak eraginda, eta, aldi berean, gizarte tradizionalaren egituran aldaketak eragin zituen. Galdakaon, zalantzarik gabe, La Dinamita fabrikaren ezarpena izan zen protagonista 1872an, eta, eta etorkizun hurbilean biztanleria- eta ekonomia-booma izan zuen, hiri moderno eta dinamiko bihurtuz.
  • XX. mendea

    XX. mendea
    XX. mendearen hasieran Udalaren egoera ekonomikoak hobera egin zuela zirudien, aurreko mendearekin alderatuta. Ziurrenik, egoera positibo horren ondorioa aurreko garaietako udal zor bereizgarrien murrizketa izan zen. Orain, gaur egungo Galdakao izango denaren oinarriak sortu dira.
    Udalerriko fabrika handiak (Pradera, Dinamita eta Josefina) herria sakonki eraldatzen lagunduko dute, bai alderdi demografikoan, bai hirigintzan.
  • Period: to

    Txirrindulari taldearen sorrera

    "Sociedad Ciclista Galdacanesa" sortzen da, Galdakaoko lehen Txirrindulari Elkartea izango dena. 6 eta 8 txirrindulari artean zituen, eta bizikletak 18 kilo pisatzen zuten.
  • Period: to

    Usansoloko gertakariak

    "Usansoloko gertakari" ezagunak gertatzen dira. Usansoloko udaberriko jaietan, sozialisten eta nazionalisten arteko liskar bat izan zen, eta tiroketa gurutzatu bat gertatu zen. Tiroketa horren ondorioz, bi pertsona hil ziren: Iñaki San Miguel haurra, herriko Batzokiko balkoian zegoena, eta Esperanza Zapata sozialista, hainbat zauriturekin batera.
  • Period: to

    Galdakaoko bonbardaketa

    Espainiako Gerra Zibilaren testuinguruan, tropa frankistek Galdakao bonbardatu zuten, 24 hildako utzi zituen.
  • Period: to

    Galdakao Frankoren menpe

    Nafarroako 1. Brigadak okupatu zuen Galdakao
  • XXI. mendea

    XXI. mendea
    Gaur egun, 30.000 biztanle inguru ditu, 1993. urtean udalak onetsitako Hiri-Antolaketarako Egitamu Orokorrean dauden aurreikuspenei erantzunez. Izan ere, produkzio sektore desberdinak, zerbitzu eta aisialdikoak, bizileku mota desberdinekin konbinatzen saiatu da, herri atsegin eta prosperoa lortzeko asmoaz.
  • Period: to

    EH Bilduk alkatetza lortu

    Berrogei urteren ostean, EH Bilduk alkatetza lortzen du Galdakaon. Iñigo Hernando da gaur egungo alkatea