-
650 BCE
Burdin Aroko Axtrokiko katiluak
Eskoriatzako Bolibar auzoan (Gipuzkoa) topatu zituzten. Zeremonia erlijioso eta errituetarako erabiltzen omen zituzten. -
300 BCE
Brontzezko fibula (La Hoya)
Brontzezko fibulak oso erabiliak ziren arropa biltzeko edo lotzeko, ez baitzegoen botoirik. Batzuk ikusgarriak ziren, maila sozialaren erakusgarri izaten ziren. -
10 BCE
Urkulu mendiko triunfus edo garaipen-dorrea
Garaipen-dorreak ziren triunfus delakoak. Urkulu mendikoa Ponpeio jeneralak
eraiki zuen. -
125
Oteitzako (Nafarroa) milia-harria edo miliarioa
Erromatarrek milia-harriak jartzen zituzten menderatutako lurretako galtzadetan, distantziak markatzeko.