GUDA ZIBILA EUSKAL HERRIAN (gertaera garrantzitsuak). Irati Rodriguez.

By Iratiro
  • Period: to

    Espainiako Gerra Zibila

    Estatuan diktadura ezarri nahian eta beste hainbat liskar zirela medio (ezegonkortasun sozio-ekonomiko-politikoa, nazionalismoa, barne-liskarrak…), estatu kolpe militar baten saiakera eman zen Bigarren Errepublikako gobernuaren aurka, Emilio Mola, Francisco Franco eta beste hainbaten eskutik. Altxamendu hau hainbat tropa militar Afrikan zeudela gauzatu zen. Horrela, arazo pilaketek eta batez ere estatu kolpe porrotak eragin zuten Gerra Zibilaren eztanda.
  • Period: to

    Gipuzkoako Kanpaina

    Frankistek Errepublika boterepean zegoen Gipuzkoako iparraldea eskuratzea ekarri zuen kanpaina da, Irun hartuz eman zena. Izan ere, Molaren nahia penintsulako iparraldea eta Frantziaren arteko komunikazio bideak haustea zen. Irun hartzeak hainbat erbeste eta Donostiko erorketa eragin zuen irailaren 12-13 artean, Horrela, urriaren 12rako ia Gipuzkoa osoa frankisten okupaziopean zegoen.
  • Euskal Autonomia Estatutua

    1936ko urrian Euskal Autonomia Estatutua onartu zen, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa barne hartzen zituelarik eta Nafarroa kanpo geldituz. Batzordean PSOEko Indalecio Prieto eta EAJko Jose Antonio Agirre egon ziren. Hala ere, gerrak baldintzatuta, estatutuaren testua laburra eta zehaztugabea izan zen.
  • Lehen Eusko Jaurlaritza

    Lehen Eusko Jaurlaritza
    Euskal Autonomia Estatutua onartuta, 1936ko urriaren 7an lehendabiziko Eusko Jaurlaritza sortu zen, EAJko Jose Antonio Agirre lehendakari izendatu zutelarik. Honek, bere karguaren zina Gernikako Batzar Etxeko arbolapean egin zuen. Hori horrela, Espainiako Gerra Zibilan euskal lurraldearen defentsaren alde, Euzko Gudarostearen buruzagitza hartu zuen.
  • Period: to

    Sollube eta Bizkargiko mendiguneen eta inguruko haranen okupazioa maiatzan

    Fronte gipuzkoarraren erorketarekin bat, maiatzan zehar Sollube eta Bizkargi mendigunean eta Peña Lemona bide inguruan eman ziren erasoak erabakigarriak izan ziren. Garaipena beti egon zen tropa frankisten alde. Borroka horiek kanpaina osoko faserik gogorrena osatu zuten: Euskal tropa onenak suntsitu zituzten eta euskal agintea Bilbo defendatzeko aukera gabe utzi zuten.
  • Period: to

    Bizkaiko erasoaldia

    Francok bideratu zuen martxoaren 31tik aurrera. Iparraldeko erasoaldi katearen lehena izan zen, Madril hartzeko ahaleginek porrot egin ondoren. Francok Molaren agindupean eta Solchagaren zuzendaritzapean, bere artilleria, aire-indar guztia eta infanteria indarrak Bizkaia gainean bildu zituen, honen barne Condor Legioa eta Italiako Brigada zeudelarik. Baina Bizkaiko kanpainak iraun zuen hiru hilabeteetan euskal armadak artileria eta hegazkigintza gabezia izan zuen.
  • Period: to

    Bizkaia-Araba kanpoko lerroaren haustura

    Martxoak 31 eta apirilak 6 bitartean eman zen matxinada, Ubidea eta Otxandio gainetik aurreikusi zuten moduan, azkenean ez ziren Gipuzkoatik sartu. Gertaera honek Durangoko bonbardaketa hartu zuen ere, identifikatutako 237 hildako utziz.
  • Period: to

    Elorrioko erasoa eta Gipuzkoako frontearen hausketa Elgeta eta Kanpanzarretik

    Armaioko haranetik eta Memeya eta Udala peñetatik egindako maniobra inguratzailea. Apirilaren 20-23 bitartean Nafarroako I. Brigada Elorrion sartu zen, Kanpanzar-Elgeta zonaldea inguratzea lortu eta Elgueta-Elorrio sektorea erori zen. Apirilaren 24tik 30era Bizkaia-Gipuzkoa arteko lerro osoa erori zen. Horrela, Gernikako bonbardaketak zentzu militarra hartu zuen, Euskal Batailoiak Gipuzkoako fronteetatik erretiratzeko komunikazio bidea zelako. Agirrek euskal tropen agintea hartu zuen ondorioz.
  • Gernikako bonbardaketa

    Gernikako bonbardaketa
    Francok, Kondor Legio alemaniar eta Italiako aire-indarrekin batera aire-erasoa burutu zuen Gernikan, ohiko asteleheneko azoka gauzatzen zen egunean, biztanelak babesgabe zeudelarik. Armen fabrika eta Errenteriako zubia suntsitzea izan ohi zen helburua, baina egun jakina da euskal kultura eta tradizioaren haustea bilatzen zela, izan ere, Gernika eta bere arbola ezaguna Euskal Herriko "hiriburu espirituala" zen. Horrela, erasoaren xedea hura haustea eta Euskadik amore ematea zen.
  • Emilio Molaren heriotza

    Emilio Molaren heriotza
    Emilio Mola, Gerra Zibilean Espainia iparraldean eta batez ere Euskal Herrian hainbat operazio militar zuzendu zituen brigada-jenerala 1937ko ekainaren 3an hil zen hegazkin istripu batean. Horrela, bere ordezkaritzapena Davila jeneralak jaso zuen, ekainaren 11an Bizkaia hartuz.
  • Bizkaiko eta Bilboko porrota

    Bizkaiko eta Bilboko porrota
    Frankistek Bizkaiara gerra egiteko modu berri bat eraman zuten, gerra zibila gerra moderno baten bilakatuz: Artilleria oso bizia bonbardaketa iraunkorrekin, abiazio ugarirekin eta infanteriarekin konbinatuta. Bizkaia hiru hilabetetan okupatu zuten (Mola, hiltzean Dávila generalak ordezkatu). Tropa erasotzaileen progresioa motela baina oso gogorra izan zen. Bizkaian ordurarte eman ziren borrokarik gogorrenak izan ziren.
  • Period: to

    Frankisten Bizkaiko okupazioa

    Ekainaren 17an, Eusko Jaurlaritzak Bilbo ebakuatzea erabaki zuen. Francoren tropak Bilbon sartu ziren 1937ko ekainaren 19ko arratsaldean. Ekainaren 22tik uztailaren 2ra bitartean, Francoren armadak Bizkaiaren okupazioa osatu zuen, eta erresistentziarik gabe konkistatu zituen Nerbioi ibaiaren ezkerraldeko industrialdeko eta meatzaritzako herri guztiak eta barrualderago zeudenak, enkarterrietan, Burgos eta Santander probintzietaraino. Euskal Herrian gerra bukatu eta Frankok garaipena lortu zuen.
  • Santoñako Hitzarmena

    100000 euskaldun baino gehiago, Gobernu Autonomoa barne, Santanderren babestu ziren, Gobernu euskaldunaren eta gainerako indar politiko errepublikarren arteko harremanak tirabiratsuak izanik. Laredon eta Santoñan bildu ziren abuztuaren 26an eta tropa italiarren aurre amore eman zuten, Juan Ajuriagerra (EAJ) eta Roatta jeneral militar italiarraren itunaren arabera. Errendiziozko itun hau gerraren amaiera izan zen euskal nazionalistentzat, nazionalismoaren berezitasunaren emaitza zen.
  • Bilboko burdin hesiaren haustura

    Bilboko burdin hesiaren haustura
    Erasoa ipar-mendebaldetik, Bizkargi-Fica-ko frontetik hasi zen, lerro osoko punturik ahulena. Indarkeriaz eraso zuten,burdin harresian sua kontzentratu eta 30 bataloi eraman zituzten. Hesia ekainaren 12an hautsi zuten. 14an V. Brigada Nafartarra Bilbo inguratzen duen mendi batean agertu zen; 15 , 16 eta 17an V. VI, eta I brigadek eta Flechas Negras-ek Bilboko itsasadarraren eskuinalde osoa eta hiribilduaren gainerako mendiak hartu eta hegoaldetik ere agertu ziren (espero ez zuten tokitik).