Frank de la jungla

Frank Cuesta

By aitzol6
  • Nor da Frank Cuesta?

    Nor da Frank Cuesta?
    Francisco Javier Cuesta Ramos (Leon, 1971ko urriaren 16a), "Frank Cuesta", "Frank de la Jungla" edo "Wild Frank" ezizenez ezagunagoa, Espainiako ex-tenislaria, animalien zaintzaile, telebista-aurkezlea, youtuber-ra eta streamer ohia da. Tenis-akademia batean sartzeko Thailandiara bidaiatu ondoren, Frank Cuesta budismora bihurtu zen, eta harreman bat hasi zuen Alis Aintu Smythe modelo, aktore eta abeslari ohiarekin, lau-seme alaba izanez.
  • Lehen pausoak telebistan

    Lehen pausoak telebistan
    Urte batzuk geroago, Thailandiako fauna exotikoan, albaitaritzan eta herpetologian zuen interesagatik, "Ayuda a los Reptiles" izeneko elkartea sortu zuen. 2010ean, "Callejeros Viajeros" programaren arduradunek berarekin topo egin zuten Thailandian, programaren entrega bat filmatzen ari zirenean, eta Cuestak programako kideek suge batekin izan zuten liskar bat konpondu zuen. 2010ean iritsi zen Cuesta-ren ospea eta errekonozimendua, Cuatro-n hasi zenean emititzen "Frank de la jungla" programa.
  • Bilakaera telebistan

    Bilakaera telebistan
    2011ko azaroaren 8an Ondas Saria jaso zuen, eta urte bereko abenduaren 1ean, Frank Cuestak bere programa-taldearekin batera jaso zuen saria. Urte bereko abenduaren 25ean Frank Cuesta eta bere taldea "La Selva en Casa" programa berria estreinatu zuten, oraingoan Espainian girotuta.
  • Istripu larria

    Istripu larria
    2012ko otsailaren 1ean helikoptero istripu bat izan zuen Mekong inguruan (Thailandia), ikerketa bat egiten ari zen bitartean. Bere bizitzako esperientziarik txarrena izan zen, hezur hautsiekin eta ubeldurekin.
  • Aldi baterako erretiroa

    Aldi baterako erretiroa
    2012ko abenduaren 21ean, Frank Cuestak "Frank de la Jungla" eta "La selva" programak uztea erabaki zuen, eta 2013ko urtarrilera arte esan zion agur entzuleei. Frank Cuestak berak bere erabakia aurreratu zuen Twitterren: "Bost egun nahikoa izan dira oihanean nire erabakia hartzeko. Gozatu Frank de la Junglaren azken lau atalak urtarrilean, ez baita gehiago izango."
  • Hasiera Youtube-n eta buelta telebistara

    Hasiera Youtube-n eta buelta telebistara
    Telebistatik irten ondoren, Frank Cuestak "Natural Frank" izeneko YouTubeko kanala aurkeztu zuen, non bere jarraitzaileei animaliei buruzko ezagutzak erakusten jarraitzen zuen. 2013ko irailean, telebistara itzuli zen "Natural Frank" izeneko programa berriarekin.
  • Kanal-aldaketa

    Kanal-aldaketa
    2014ko martxoan, Frank Cuesta Discovery Max telebista-kateak fitxatu zuen proiektu berriei ekiteko, eta, ondorioz, Mediaset España taldea utzi zuen, lau urte luze ondorioz. 15 2014ko maiatzean, "Wild Frank" programa estreinatu zen kate horretan.
  • Yuyee Alissa Intusmith kartzelatua

    Yuyee Alissa Intusmith kartzelatua
    2014ko ekainaren 12an, Yuyee Alissa Intusmith, bere emaztea, aurkitu zuten Don Mueang aireportuan, Bangkokeko iparraldean, Thailandian, bere gauzen artean bost miligramo kokaina zituela. 15 urteko kartzela-zigorra eta 60.000 dolarreko isuna ezarri zizkioten, fidantzarik gabe. Frank Cuestak berak gertatutakoa argitu zuen Facebooken.
  • Liskarrak interneten

    Liskarrak interneten
    2018ko abuztuan, Cuestak bideo bat argitaratu zuen YouTuben "Giorgio Gilipollasen txokoa" izenekoa, Jordi Wild youtuberrak Thailandiari buruz gaizki hitz egiten zuen bideo bat argitaratu ostean. Gaur egun, harreman ona dute Frank Cuestak eta Jordi Wildek, youtuberrak "Wild Project" podcast-ean gonbidatu gisa eraman badu ere.
  • Bilakaera Youtuben

    Bilakaera Youtuben
    2019ko azaroaren 9an, Youtubeko kanal berri bat sortu zuen. Kanal horretan, erreskatatzen dituen animalien bizitza erakusten zuen.
  • Frank-en minbiziaren kontrako borroka

    Frank-en minbiziaren kontrako borroka
    2020.urtean Frank Cuestak, elkarrizketa batean komunikatu zuten leuzemiaren kontra borrokatzen ari zela 17 urtetan zehar.
  • Erronka berriak

    Erronka berriak
    2021ean, Frankek Bangkoketik urrun samar dagoen santutegi bat ireki zuen, 37 hektareako tamaina duena. Santutegiaren helburua ez da babeslekuaren helburua; izan ere, Thailandian askatu ezin diren animaliei bizileku bat ematea du helburu, normalean munduko beste leku batzuetako autoktonoak izaten baitira.
  • Gaur egungoko polemikak

    Gaur egungoko polemikak
    2022ko abuztuan, Frankek bi bideo egin zituen YouTubeko bere kanalean, polemika handia sortu zutenak. Horietako batean Kataluniako azentuaz, independentismoaz eta Gabriel Rufian diputatuaz barre egiten zuen. Geroago argitaratutako beste bideo batean, berriz, Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentea piropatzen zuen abesti bat atera zuen, eta, ondorioz, matxistatzat jo zuten sektore batzuek.
  • Cuesta familia ospe gehiago lortzen ari da

    Cuesta familia ospe gehiago lortzen ari da
    Zape Cuesta, Franken seme nagusiena, futbol profesionalera saltoa eman du, Palencia CF klubaren eskutik.
  • Cuestak iragarri du santuario bat eratuko duela Espainian

    Cuestak iragarri du santuario bat eratuko duela Espainian
    Frank Cuestak bere YouTubeko kanalean iragarri duenez, animalien santutegi erraldoi bat eraiki nahi du Espainian, Thailandian martxan dagoenaz gain. Ekintzailearen esanetan, 1.000 hektareako lursail handi bat nahi du, era guztietako espezieak hartzeko eta berreskuratzeko espazio bat izateko, aske bizi daitezen.