Logotipoa

Euskal Udalekuak

By Maika
  • Lehen udalekuak

    Gipuzkoako ikastolen arduradunek eta irakasle batzuek "Udalekuak" izenpeko kolonia bat antolatu zuten Barriako monasterioan. Bertan Gipuzkoa, Bizkaia, Gazteiz eta Iruñeatik etorritako haurrez gain, Brusela, Aljeria eta Parisetik etorritako euskal errefuxiatu zenbaiten seme-alabak ere bazeuden.
  • Bigarren udaleku bat

    Umeen kopuru handiagatik, Ozaeta herrian beste etxe bat prestatu zen 9 urtetik gorako umeentzako. Honen izena "Itsasmendi" zen eta hirurogeiren bat neska-mutiko bildu zituen.
  • "Euskal Udalekuen" sorrera

    1967-1968 ikasturtean, Ozaetako udalekuen arduradun eta begirale taldea desegin egin zen. Batzuk Barriako udalekuko arduradun eta begirale batzuekin 1968ko udan Mutrikuko Saturraranen "Euskal Udalekuak" sortu zuten. Uda horretan 120ren bat mutiko eta 80ren bat neska bildu ziren bertan.
  • Period: to

    Saturraraneko Euskal Udalekuak

    4 urtez egon zen zabalik Saturraraneko udalekua. Bertatik Bereiko seminariora joan ziren. Talde bat ere sortu zen, begirale eta guraso batzuen artean, eta hauek zuzendu zuten ordutik aurrera udalekuak.
  • Lehen ikastaroa

    Udaberrian, udaleku desberdinetako bedirale eta arduradunk batu ziren Saturraranen hiruzpalau eguneko ikastaro bat egiteko. Bertan beharrezkoak ziren pedagogia, metodologia, ekintzak... aztertu eta landu zituzte.
  • Bereiako lehen udaldia

    20 eguneko bi txanda antolatu ziren Bereian lehen aldiz, eta Saturraranen ere aldi berean. Luzeegiak zirelakoan, laburtu egin zituzten txandak 1979an.
  • Toki aldaketak

    Saturraran ixtean, Abaigarren erosi zuren etxe bat. Urte berean Antzineko etxea utzi eta Urdirotzekoa erosi zuten.
  • Bernedon

    Urte honetan Bernedon ere zabaldu zen beste udaleku bat.
  • Goñiko udalekuak

    Bereiko etxea salmentan jarri zen, eta hurrengo urtean Goñin etxe bat erosi zuten. 1980an jarri zen martxan "Dorrekoa Euskal Udalekuak" Goñin.
  • Laugarren txanda

    Urte honetan hasi ziren laugarren txanda eskaintzen Bernedon.
  • Gaur egun

    Gaur egungo Euskal Udalekuetan, 1.300 haur baino gehiago biltzen dira urtero, eta toki desberdinak eskaintzen dituzte, Abaigar, Antzin, Beire, Bernedo eta Goñi