-
30,000 BCE
Paleolitoa
Ehizan eta bilketan oinarritzen zen Paleolitoko ekonomia, horixe baitzen gizakiek elikagaiak lortzeko zuten bidea. Talde bakoitzean hamar-berrogeita hamar pertsona artean bizi omen ziren, taldeko kide gehienak elkarren senideak, baina ez guztiak.
Ehizatutako animalien larruarekin arropak egiteko, lehenbizi, ile guztia kendu behar izaten zioten, horretarako larrua tenkatu eta ile guztia karrakagailu batez kentzen zioten; ondoren, landu eta arropak egin zitezkeen harekin. -
7000 BCE
Neolitoa
Gizakia abeltzaintzan eta nekazaritzan hasi zen, beraz, Neolitoan elikaduraren kontrola lortu zuen gizakiak.Neolitoko nekazari-abeltzain gizartea Paleolitoko ehiztari-biltzaile gizartea baino konplexuagoa eta hierarkizatuagoa, mailakatuagoa zen
. Neolitoko nekazari-abeltzain gizartea Paleolitoko ehiztari-biltzaile gizartea baino konplexuagoa eta hierarkizatuagoa, mailakatuagoa zen. Neolito Aroko berrikuntzekin janzteko modua ere aldatu egin zen. -
2500 BCE
Metal aroa
Metalen erabilerak benetako iraultza ekarri zuen. Hasieran brontzea erabili zen, metal horrekin apaingarriak eta armak egiten zituzten, batez ere, lanabesak eta egiteko bigunegia baitzen.Baliteke gure artean Neolito-Metal Aroetan tribu, leinu edo antzeko taldetan antolatuta egotea. Leinuak edo tribuak giza talde antolatuak ziren, eta gehienetan bertako kideek familia loturak izaten zituzten.Metal Aroan larrua eskuragai zegoen jantziak egiteko. -
29 BCE
Erromatarren garaia
Nekazaritzan mahastiak, zerealak eta olibondoak lantzen ziren bereziki. Patrizioen eskuetan zeuden lursail handiak izaten ziren gehienetan, esklaboen esku-lanaz baliatuta. Hirietatik gertu zeuden eremuetan frutak eta barazkiak ere lantzen ziren, hirietako merkatuak hornituz.
Merkataritza, batez ere elikagaiena, oso garrantzitsua zen, bereziki hirietan .Lanbide libreetan aritzen zen jendea ere ugari zen: medikuak, irakasleak, bankariak, eta, zer esanik ez, merkatariak.