Euskal Herriko historia

By h3l3na
  • Frantziako Iraultza

    Frantziako Iraultza
    Frantziako Iraultza gatazka sozial eta politiko bat izan zen.Antzinako Erregimena sistemaren aldekoak eta aurkariak kontra jarri zituen.Aro Garaikidearen hasiera da, Antzinako Erregimenaren haustura ekarri baitzuen. Pertsona bat, boto bat aldarrikatuz demokraziaren finkapenaren eskaera zabaldu zen Europa osoan zehar. Fase desberdinak izan zituen, baina 1789an Hirugarren Estatua Batzar Nazional izendatu zutenean hasi, eta 1799an Napoleon Bonaparteren estatu-kolpearekin amaitu zela esan dezakegu.
  • Zamakoaren kontrako matxinada

    Zamakoaren kontrako matxinada
    Frantziako tropa iraultzaileen aurrean, euskal herritarrek izandako portaera utzia zigortzeko, Carlos IV.-ak, bere balidoaren bidez, akordio bat egin zuen Zamalkoarekin.
    Hau martxan jarriz gero, bizkaitarrek haien foruak galduko zituzten.
    Matxinadari esker bizkaitarrek haien exentuak izaten jarraitu zuten: Bilbori bere monopolioa berretsi zion eta soldaduska egin beharrari salbuezpena eman zien Carlos IV.-ak
  • Frantziako Inperioa eta Espainiako Erreinuaren arteko guda

    Frantziako Inperioa eta Espainiako Erreinuaren arteko guda
    1808-13 urte bitartean eman zen. Espainolak Jose I erregearen kontra matxinatu ziren, 1812an kanporatuz. Sozialki eta ekonomikoki Espainiako Erreinua ahuldu zen. Euskal Herrian, gudak sortutako zorrak desamortizazioaren bidez irabazitakoarekin ordaindu zituzten. Prozesu hau nekazari txikientzako kaltegarria izan zen. Halaber, estatu mailan, 1812an Espainiako lehenengo konstituzioa idatzi zen eta Fernando VIIa errege bilakatu zen.
  • Fernando VII.-ak Espainiako koroa berreskuratu

    Fernando VII.-ak Espainiako koroa berreskuratu
    Espainiako lurraldean Fernando VII.ak eta Frantziakoan Luis XVIII.ak koroak berreskuratu zituzten. Lehenengoak 1812ko konstituzioa alde batera utzi eta Lege Zaharra inposatu zuen. Gudak sortutako gastuak ordaintzearren desamortizazioari ekin zion. Euskal Herrian prozesu honek ezegonkortasuna ekarri zuen. Europa mailak, Vienako Kongresuko itunarekin, europar indar kontserbatzaileek bat egin zuten. Ameriketako independentzia prozesuak zirela medio, Espainiako Erresumak koloniak galtzen hasi zen.
  • Iraultza liberalak

    Iraultza liberalak
    Napoleonen inbasio eta Vienako Kongresuaren ondorioetako bat Europa zehar eman ziren iraultza liberalak izan ziren. Iraultzak hiru boladatan banatzen dira: 1820, 1830 eta 1848. Azkenengo honetan aldarrikapen sozialak ere baziren.
    Espainiar Erreinuan 1820-23 bitartean Riego Jeneralak 1812ko konstituzioa betetzea lortu zuen. Frantzian hamaika matxinada egon ziren burgesia botere politikoa lortu nahian.
  • Lehen Karlistaldia

    Lehen Karlistaldia
    Fernando VII.a hil zenean, “Lege Salikoan” oinarrituta Isabel II.a bihurtzen da Espainiako erregina. Hau emakumea izateaz gain, kutsu liberaleko politikak eraman nahi zituen aurrera. Erregina honen kontra Karlos Infantea errege nahi zuten biztanleak matxinatu ziren. Euskal Herria Karlosen alde jarri zen. Isabeldiarrak irabazi eta zentralizazioa ezarri zen, hezkuntza sistema bakarra, erlijio bakarra eta hizkuntza bakarra inposatuz. Antzinako Erregimenari behin betiko amaiera eman zitzaion.
  • Sozialismoa

    Sozialismoa
    1848 urtean Karl Marx eta Friedreich Engelsek Manifestu Komunista liburua argitaratu zuten. Halaber, sozialismo utopikoak ere jendartearen interesa sustatu zuen. Pentsamendu korronte hauek langileen baldintzak hobetzea aldarrikatzen zuten. Iraultza hauek europar lurralde osoan zehar eman ziren eta, askotan, proletalgoaren lan eta bizi baldintzak hobetu ziren.
  • Parisko Komuna

    Parisko Komuna
    Kapitalismo industriala jada europar lurralde osoan zehar zabalduta zegoen eta, langile eta burgesen arteko lehia sendoa eta sumina zen. Frantzia eta Prusia arteko gudak tentsio honen txinparta izan zen Parisen komuna anarkista finkatzeko. Frantziak III Errepublika ezarri zuen. Parisko komuna langile mugimenduaren arrakastatzat hartzen da, nahiz eta errepresio handia jasan langileri artean jarraitzaile asko baitzuen
  • Karlistadak

    Karlistadak
    1873-76 artean Espainiako politika eta gizartea oso ezegonkorra izan zen. Hiru urtetan Saboiako Amadeo, I. Errepublika, Karlistadak eta Alfontso XII.aren garaipena izan baitziren. Euskal Herria behin betiko nekazaritzan oinarritutako gizartea utzi eta industrializatuan sartzen da. Bizkaiko burdin meategiak desamortizatu eta gero, Administrazio Zentralak Bizkaiko burgesiari eman zizkien. Hauek honen ustiapenarekin aberastu ziren.
  • Euskal Herrian PSOE eta EAJren sorrera

    Euskal Herrian PSOE eta EAJren sorrera
    XIX mendean ordezkaritzako demokrazian beharrezkoak diren alderdi politikoak sortu ziren.Hauek gizarteko talde desberdinen aldarrikapenak defendatzen dituzte. Espainian PSOE izan zen lehenengoa eta EHan Fakundo Perezaguak sortu zuen honen lehengo taldea. PSOEk arrakasta handia izan zuen 1890ko meategietako grebetan.Nazionalismoek ere indar handia izan zuten XIX. mendean.Euskalduna aldarrikatzeko,Sabino Aranak PNV/EAJ sortu zuen Bilbon.