-
Period: 460 BCE to 370 BCE
DEMOKRITO
Filosofo greziarra zen. Materia atomoz osatuta zegoela esaten zuen (atomo hitzak zatiezina esan nahi du). Atomoak forma eta tamaina desberdinetakoak izan daitezke. Ideia hauek ez dira teoriatzat hartu oinarri zintifikorik gabekoak direlako. -
Period: to
JOHN DALTON
Dalton, fisikari eta kimikari britaniarra izan zen. Teoria atomikoaren sortzailea da. Daltonen esaten zuen atomoa partikula trinkoa, zatiezina eta suntsiezina zela. Atomoak esfera formakoak direla, elementu kimiko baten atomo guztiak berdinak direla eta beste elemetu kimiko baten atomoetatik desberdinak direla tamainagatik eta propietate kimikoengatik ere esaten zuen. -
Period: to
JOSEPH JOHN THOMSON
Thomson fisikari britaniarra zen. Plum pudding modelaren sortzailea da. Atomoa partikula esferikoa dela esaten zuen. Alde batetik karga positiboa duen masa dago eta beste alde batetik karga negatiboa duten korpuskuluak. Elektroia aurkitu eta eredu atomiko bat planteatu zituen. -
Period: to
ERNEST RUTHERFORD
Fisikari eta kimikari britaniarra zen. Thomsonen eredua hobetu zuen. Rutherfordek, atomoaren erdigunean, nukleoan, karga positiboa duen masa dagoela baina elektroiak askoz txikiagoak direla eta oso urrun daudela nukleotik, eta beraz atomoa ia hutsik dagoela esan zuen. Elektroiak nuklkeoan biraka dabiltzala ere esan zuen. -
Period: to
NIELS BOHR
Fisikari daniarra zen. Rutherforden eredua hobetu zuen. Atomoaren egitura eta mekanika kuantikoaren inguruan egin zituen bere lan garrantzitsuenak. Bohr-ek esan zuen elektroiak biraka dabiltzala nukleoaren inguruan bakarrik orbita zirkular jakin batzuetan eta ez tartetan egon daitezket orbitetan. Orbita hauetan egonda elektroiek mugitzean ez dute igortzen energiarik, beraz, elektroiak orbitaren energia txikienetatik hasita mailaka kokatuta daude. -
Period: to
ERWIN SCHRÖDINGER
Fisikaria izan zen. Eredu mekaniko-kuantikoaren ekarpenak egin zituen. Orbital atomiko kontzeptuaren sortzailea da. Elektroiak aldi berean partikulak eta uhinak direla esaten zuen. Hidrogeno atomoaren elektroiari uhinen tratamendu matematikoa aplikatu zion eta uhin-ekuazioa lortu zuen. Ekuazio honen emaitzen bidez, elektroia egoteko aukera-zonaldeak grafikoetan irudikatu ahal dira. -
PLUM PUDDING MODEL
Thomsonek 1897an elektroia aurkitu eta gero 1904an proposatutako eredu atomikoa da.