EREDU ATOMIKOAK HISTORIAN ZEHAR

  • 460 BCE

    Demokrito (k.a.460-370)

    Demokrito (k.a.460-370)
    Leuziporen ikaslea izan zen eta bere ideiekin ados zegoen. Materia atomoz osatuta dago. Atomo izenak zatiezina esan nahi du. Atomoak forma eta tamaina desberdinetakoak izan daitezke. Ideia hauek ezin dira teoriatzat hartu oinarri zientifiko gabekoak direlako.
  • Dalton

    Dalton
    Teoria atomikoaren sortzailea da. Teoria honetan materia atomoz osatuta dagoela postulatu zuen. Atomoak zatiezinak eta suntziezinak dira. Atomoak esfera formakoak dira. Elementu kimiko baten atomo guztiak berdinak dira eta beste elementu kimiko baten atomoetatik desberdinak dira, tamainagatik eta propietate kimikoengatik.
  • Thomson

    Thomson
    ´´Plum pudding model´´ argitaratu zuen. Atomoa partikula esferikoa da eta puddingarena bezalako egitura du. Alde batetik karga positiboa duen masa dago eta beste alde batetik karga negatiboa duten korpuskuluak sartuta daude masa positibo horretan mahaspasak puddingean bezala.
  • Rutherford

    Rutherford
    Thomsonen eredua hobetu zuen. Atomoaren erdigunean, nukleoan, karga positiboa duen masa dago baina elektroiak askoz txikiagoak dira eta oso urrun daude nukleotik, beraz atomoa ia hutsik dago. Elektroiak biraka dabiltza nukleoaren inguruan
  • Bohr

    Bohr
    Rutherforden eredua hobetu zuen. Elektroiak biraka dabiltza nukleoaren inguruan bakarrik orbita zirkular jakin batzuetan, eta ez tartean egon daitezkeen orbitetan kuantizazio kontzeptuaren sortzailea da. Orbita hauetan egonda elektroiek mugitzean ez dute igortzen energiarik. Beraz elektroiak orbitaren energia txxikienetatik hasita mailaka kokatuta daude.
  • Schrodinger

    Schrodinger
    Orbital atomiko kontzeptuaren sortzailea da. Elektroiak aldi berean partikulak eta uhinak dira. Hidrogeno atomoaren elektroiari uhinen tratamendu matematikoa aplikatu zion eta uhin-ekuazioa lortu zuen. Ekuazio honen emaitzak ber bi eta integratu ondoren elektroia egoteko aukera-zonaldeak grafikoetan irudikatu ahal dira. Elektroia aurkitzeko %90 baino handiagoko aukera zehazten bada orbital atomikoen itxura eta tamaina ikusten dira (s, p, d, f).