Eredu atomikoak historian zehar

  • 400 BCE

    Demokrito

    Demokrito
    Materia atomos osatuta dago. Atomo hitzak zatiezina esan nahi du. Atomoak forma eta tamaina desberdinetakoak izan daitzeke.Ideia hauek ezin dira teoriatzat hartu oinarri zientifiko gabekoak direlako.
  • John Dalton

    John Dalton
    Daltonen ustez, atomoa partikula trinkoa, zatiezina eta suntsiezina zen.Teoria atomikoaren sortzailea da.Elementu kimiko baten atomo guztiak berdinak dira eta beste elementu kimiko baten atomoak desberdinak, tamainagatik.
    https://www.youtube.com/watch?v=aFxSLJ_00pg&feature=youtu.be (ctrl c+ctrl v)
  • JJ Thomson

    JJ Thomson
    J. J. Thomsonek uste zuen atomoen masa elektroiena baino askoz ere handiagoa denez, karga positiboak askoz ere espazio zabalogoa hartuko zuen. Beraz, Thomsonen ustez, atomoak karga positibodun masa handi baten antzeko zerbait izan behar zuen, eta hartan txertatuta, elektroiak egongo ziren. Elektroien karga negatiboak karga positiboa konpentsatuko zuen, eta horren ondorioz, atomoa neutroa izango zen.
  • E. Rutherford

    E. Rutherford
    Rutherfordek esan zuen, atomoaren karga positiboa atomoaren atal txiki batean bilduta zegoela (Thomsonek esandakoaren kontra). Ondorioz, Rutherforden ereduaren arabera, atomoa nukleo txiki-txiki batez eta azal batez osatuta dago.Atomoaren erdigunean, nukleoan, karga positiboa duen masa dago baina elektroiak askoz txikiagoak dira eta oso urrun daude nukleotik.
  • N. Bohr

    N. Bohr
    Horrela, atomoan, elektroiak geruzatan antolatzen dira eta geruza bakoitzean energia kantitate jakin bat dute; horregatik, geruzei energia-mailak deritze (n letrarekin adierazten dira). Beraz, elektroiak energia-maila jakin batzuetan baino ez dira biratzen.Elektroiak biraka dabiltza nukleoaren inguruan bakarrik orbita zirkular jakin batzuetan, eta ez tartean egon daitezen orbitetan.
  • E. Schrödinger

    E. Schrödinger
    Orbital atomiko kontzeptuaren sortzailea da. Elektroiak aldi berean partikulak eta uhinak dira.Hidrogeno atomoaren elektroiari uhinen tratamendu matematikoa aplikatu zion eta uhin ekuazioa lortu zuen.Ekuazio honen emaitzak ber bi eta integratu ondoren elektroia egoteko aukera-zonaldeak grafikoetan irudikatzen da.