-
Dalton-en eredu atomikoa
Daltonen ustez, atomoa partikula trinkoa, zatiezina eta suntsiezina zen. -
Thomson-en eredu atomikoa (Fisikako Nobel Saria 1906an)
Atomoak karga positibodun masa handi baten antzeko zerbait izan behar zuen, eta hartan txertatuta, elektroiak egongo ziren. Elektroien karga negatiboak karga positiboa konpentsatuko zuen, eta horren ondorioz, atomoa neutroa izango zen. -
Rutherford-en eredu atomikoa (Kimikako Nobel Saria 1908an)
Thomsonen eredua zuzena zen ala ez aztertzeko, Hans Geiger eta Ernest Marsden zientzilariel, Ernest Rutherforden laguntzaileek, esperimentu bat diseinatu zuten, garai hartako erradioaktibitateari buruzko aurkikuntzak erabiliz. [Erradioaktibitatea] -
Bohr-en eredu atomikoa (Fisikako Nobel Saria 1922an)
Niels Bohr daniar zientzilariak zenbait ikerketa egin zituen eta haietatik ondorioztatu zuen azaleko elektroiak nukleoaren inguruan orbita zirkular jakin batzuetan soilik biratzen direla. Horrela, atomoan, elektroiak geruzatan antolatzen dira eta geruza bakoitzean energia kantitate jakin bat dute; horregatik, geruzei energia-mailak deritze (n letrarekin adierazten dira). Beraz, elektroiak energia-maila jakin batzuetan baino ez dira biratzen. Ezaugarri horri kuantizatuta egotea deritzo. -
Schrödinger
Schrödinger 1924an argitaratutako Louis de Broglieren ideien ondorioak lantzen hasi zen. Broglieren ideia horien arabera, partikula orok badu uhin bat berari lotua, eta partikula eta uhin izate bikoitzaren ondorio dira partikula horren ezaugarriak.