-
450 BCE
Demokrito
Demokrito bere aurrekoekin bat zetorren naturako aldaketak ez zirela «benetan» aldatzen. Bere ustez, dena zati txiki eta ikusezinaz osaturik zegoen. -
Dalton
Kimikaren testinguruan jatorri, oinarri zientifiko (frogatuekin) lehena. -
Lewis
Bere teorian, atomoa kubikoa da, eta kuboaren erpinetan elektroiak kokatzen dira. Elektroi-zortzikoteak atomoari egonkortasuna emango lioke, eta hori lortzeko elektroiak beste atomoekin konpartitzen saiatuko litzateke. -
Thomson
Thomson-en eredu atomikoa edo "pudin eredua", non elekroiak "masa" positiboaren barnean "fruitu" modukoak dira. -
Rutherforden
Atomoa ia hutsik dago. Alfa izpi gehienek atomoa zeharkatu dute desbideraketa minimoaz.
Atomoaren erdigunean atomoaren masaren %99a kontzentratzen da eta karga positiboa du. Bestela ezin da azaldu izpi batzuek atzerantz errebotatu izana.
Karga negatibodun elektroiek atomoaren "azalean" biratzen dute. -
Bohrren
Elektroiak zenbait energia-mailatan (n) kokatzen dira atomoaren nukleoaren inguruan biraka, orbita zirkularrak deskribatuz. Nukleotik hurbilen dagoen energia-maila (n=1) energia txikienekoa da; kanpoalderantz, energia handituz doa Elektroiak, energia txikieneko mailan hasi (n=1) eta energia handieneko mailak betetzen doaz Energia-maila bakoitzean elektroi kopuru zehatza sartzen da: lehenengoan 2, bigarrenean 8, hirugarrenean 18, laugarrenean 3 Energia-maila bakoitzeko elektroi kopurua 2n2 da -
Sommerfelden
Bohr-ren ereduaren hobetutako bertsio bat , zeinetan elektroien portaera, atomo barruan maila energetiko desberdineko existentziaren bitartez azaltzen du. -
Erwin Schrödinger
Schrödinger 1924an argitaratutako Louis de Broglieren ideien ondorioak lantzen hasi zen. Broglieren ideia horien arabera, partikula orok badu uhin bat berari lotua, eta partikula eta uhin izate bikoitzaren ondorio dira partikula horren ezaugarriak.