-
624 BCE
Tales Miletokoa
Naturari buruz ezarri zituen hipotesiek ezagutza zientifikorako bidea zabaldu zuten, azalpenak jainkoen eraginetik askatuz eta ikuspegi mitologikoak alde batera utziz. Munduaren eta naturaren arkhe edo jatorriaren galdekizuna eta naturako aldakortasunaren azalpena Talesek abiarazten du. Horrela, Talesek gauza guztien sorburua eta helmuga ura dela pentsatzen zuen, ura lurrun bihurtu eta izakien jaiotza eta hazkuntza hezetasun giro batean baitira, jainkoen inongo parte hartzerik gabe. -
610 BCE
Anaximandro
Presokratioa zen, hau da, naturaren (physi) jatorriari buruzko galderak egiten zituten eta bere buruari galdetzen zion ea egunero ikusten ditugun gauzak egiazko printzipio bakar baten (arkhe) adierazpenak ziren. Bere ustez arkhea zahartzen ez dena, suntsiezina, hilezkorra, betierekoa eta guztiaren sortzailea da. Lurra esferikoa eta unibertsoa infinitoa zela esan zuen, baita gizakiok uretatik gatozela ere. -
569 BCE
Pitagoras
Pitagorasek Lurra unibertsoaren erdigunea zela uste zuen eta ilargiaren orbita lurreko ekuatorerantz inklinaturik zegoela, eta gaueko eta goizeko izarrak planeta berdina (artizarra) zela aurkitu zuen.
Matematikan aurkipenak egin zituen Pitagorasek, Pitagorasen teorema: Triangelu zuzen batean bi katetoek sorturiko karratuak batzen hipotenusak sorturiko karratu bera lortuko dute.
Musikan ere aurkikuntzak egin zituen, Pitagorasek musika eskalako noten harteko erlazio matematikoak aurkitu zituen. -
535 BCE
Heraklito
Heraklito da pentsamenduari buruzko hausnarketa egiten duen lehenengo pentsalaria. Heraklitoren ekarpen nagusia panta rhei (dena mugimenduan dago) izan zen. Dena mugimenduan dago eta ezerk ez du irauten betirako. Horrexegatik ezin dezakegu «ibai berbera birritan jaitsi», bigarren aldiz jaisten naizenean ibaira, ez ni ez ibaia ez gara berberak.
Aurkakoen harmonia da kosmosaren lege unibertsala. Eta kontrasteen arteko etengabeko jolasa egongo ez balitz, mundua existitzeari utziko zion. -
530 BCE
Parmenides
Parmenides Elean jaio zen. Greziar kolonia hau K.a 535 urte inguruan sortua zen. Xenofanesen eta Aminiaren ikaslea omen zen, nahiz eta bere pentsamenduan Xenofanesen eragina argiagoa izan. Parmenidesek errealitateari buruzko bi ikuskera aurkezten ditu bere poemetan: “Egiaren bidean” azaltzen du errealitatea (Izatea) bat dela, aldaezina, betierekoa eta homogeneoa; "Iritziaren bidean" itxurazko munduaz hitz egiten du, itxurazko munduan zentzumenen bidez atzemandakoa faltsua dela dio. -
490 BCE
Enpedokles
Enpedoklesen filosofia oinarrizko lau gai klasikoen sortzailetzat jotzen da, hau da, unibertso osoa lurrez, airez, suz eta urez osatua dagoela. Ez ura ez airea ez dira gai, beraiek bakar-bakarrik, arrosondo edo tximeleta batean bihurtzeko, horrexegatik naturak ezin du gai bakar bat eduki. Beraren ustez natura lau gai edo «erro» zituen.
Berak zion, errealitatean, ez dago ezer aldatzen dena. Gertatzen dena zera da, lau gai ezberdin nahasten eta banatzen direla, gero berriz nahasteko -
469 BCE
Sokrates
Sokrates Greziako filosofo bat izan zen. Mendebaldeko tradizio filosofikoaren ikonorik garrantzitsuenetarikoa da. Sokratesen ahalegina sofisten aurka zihoan, haien filosofia eta zientzia itxurazkoak zirela frogatzera. Aristotelesen iritzian, bi gauza zor dizkio filosofiak Sokratesi; bata arrazoitzeko modua da, eta bestea definizio unibertsala. Izan ere, Sokratesek galdera bat egiten zuenean, definizio bat eskatzen zuen eta definitzea gauza bati mugak jartzea da, hots, bere izatea ezagutzea. -
428 BCE
Platon
Filosofiari bere egungo izaera eman eta bere zabalera osoan, hala nola etika, politika, metafisika eta epistemologia, aztertu zuen lehena izan zen.
Bi errealitate maila daudela esan zuen, ideien munda eta mundu sentikor edo fisikoa, ideia honekin batera esan zuen bizidunak alde materiala (gorputza) dutela mundu fisikoan bizi dene eta alde ez-materiala (arıma), ideien munduan bizi zela. Ere, ezagutzak bi taldeetan banatu zituen, benetako ezagutza (episteme) eta sasi-ezagutza (doxa). -
384 BCE
Aristoteles
Aristoteles Greziakoko filosofo eta zientzialari bat izan zen. Askoren iritziz mendebaldeko pentsamoldearen filosofo garrantzitsuenetariko bat da. Bere lanek hainbat arlo anitz biltzen dituzte: logika, metafisika, epistemologia, etika, politika eta estetika. Logikaren sortzailetzat jotzen da Aristoteles. Bera izan zen esaldi baten baliozkotasuna bere edukiari baino, bere egiturari erreparatuz aztertu behar dela ezarri zuen lehena. Horrela, arrazonamendu logiko zuzen bati silogismo deitu zion. -
354
San Agustin Hiponakoa
San Agustin Hiponakoa filosofo eta teologo bat izan zen. Mendebaldeko kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa.
Jainkoarekiko sinesmena eta jakintza uztartu egin zituen eta fedea jainkoarengana eta, beraz, jakintzara heltzeko modu bakarra dela defendatu ere egin zuen
Egia bat badela baieztatu zuen eta zentzumenen mundua iragankorra eta ulertezina dela defendatu, egiazko ideien munduaren sorburua jainkoa dela sinetsi zuen, izatearen, egiaren eta ongiaren jatorri. -
980
Avizena
Avizena persiar mediku, filosofo eta zientzialaria izan zen. Erdi Aroko islameko filosoforik ospetsuena da. Aristotelesen filosofia berriz ere sartu zuen Europan bere itzulpenen bidez. Avizenaren Aristotelesen metafisika eta antzinako persiar, medikuntzak elkartzen zituen. Avizena egungo medikuntzaren aitatzat hartzen da. Izan ere, hari zor zaizkio esperimentazio eta zenbatekotze sistematikoak fisiologiari buruzko ikerlanetan sartzea; gaixotasun infekziosoen izate kutsakorraren aurkikuntza... -
1126
Averroes
Averroes andalustar filosofo eta jakituna izan zen, lege islamikoetan, matematikan eta medikuntzan aditua. Aristotelesen lanari buruzko iruzkinak idatzi eta medikuntzari buruzko entziklopedia bat egin zen. Filosofia aristotelikoa defendatzen du eta oinarritzat hartzen du bi ezagutzen arteko aldea ezartzeko, ezagutza harkorra eta ezagutza eragilea.
Ere, gizakia nola pentsatzen duen aztertu zuen eta galdetu zen ea nola ezarri daitezke egia zihurrak. -
1225
San Tomas Akinakoa
Tomas Akinakoa filosofo, teologo, latinezko idazlea eta domingotar fraidea izan zen. Erromatar Eliza Katolikoko doktore eta santua da. Eskolastika mugimenduaren ordezkari nagusia zen. Izakia da gure adimenak bereganatzen duen lehen objektua. Hau da Tomas Akinokoaren filosofiaren erdigunea, hasi errealitate konkretuaren analisitik eta Jainkoaren existentziaraino gidatzen dute bideetaraino. Hark dioenez, izakiak mugatu nahi dituguneko genero guztiak gainditu egiten ditu. -
1285
Gilen Ockham
Gilen Ockham fraide frantziskotarra eta filosofo eskolastiko ingelesa izan zen.
Eskolastikan Ockhamek erreformaren alde egin zuen bai metodoan bai edukian, beti ere sinplifikazioa helburu. Scotusengandik jaso zituen haren ikuspegia jainkoaren guztiahaltasunaz, grazia eta justifikazioaren ikuspegia, eta epistemologia eta sineste etikoak. Predestinazioa, penitentzia, unibertsalen ulertzea, "ex parte rei" (sortutako gauzei aplikatutakoa) bereizketa eta neurritasunaren aurka jo zuen. -
1473
Nikolas Koperniko
Kopernikoren eskutik, ikerkuntza zientifikoaren goraldiak bide eman zion iraultza zientifikoari.
Nikolas Koperniko poloniar katoliko eta matematikariak sistema heliozentrista aurkeztu zuen bere De revolutionibus orbium coelestium liburuan 1543an. Eguzkiaren tamaina Lurrarena baino askoz handiagoa zela ikusita teoria hau proposatu zuen. Heliozentrismoak zalantzan jarri zuen teoria geozentrikoa, eguzkia eta gainontzeko planetak Lurraren inguruan biratzen zutelaren teoria. -
Feb 7, 1478
Tomas Moro
Tomas Moro abokatua, idazlea, politikaria eta humanista izan zen. Utopia hizta asmatu zuen, bakoitzaren mundu ideala.
Morok Utopia deituriko liburua idatzi zuen eta bertean Morok errepublika idealaren egitura politiko-soziala deskribatzen du: estatu demokratiko bat, non buruzagia bere postutik ken daitekeen baldin eta tiraniara jotzen badu, eta erlijio-tolerantzia onartzen den. Gerra, heriotza-zigorra eta jabetza pribatua dira gaitzik okerrenak, baztertu beharrekoak... -
1564
Galileo Galilei
Italiar matematikari, fisikari eta astronomoa izan zen. Errenazimentuko gizona, haren interesa zientzia eta artearen esparru gehienetara zabaldu zen. Galileo eta eliza katolikoaren artean gatazka bat egon zen, arrazoimen induktiboaren eta deduktiboaren arteko gatazka. Indukzioa, errealitatearen behaketan oinarritua, proba esperimental eta baieztapenak eskaini zizkion. Horrela, teoria heliozentrikoarekin lotura eginez, Galileo beti behaketa esperimentaletatik ateratako datuetan oinarritzen zen. -
1571
Kepler
Kepler matematikari eta astronomo Alemaniarra izan zen. 17. mendeko iraultza zientifikoko pertsonai nagusietakoa izan zen, ezaguna bere planeten mugimenduaren legeengatik. Bere lanak Newtonen grabitazio unibertsalaren teoriaren oinarriak ezarri zituzten.
Horretaz gain, optikan funtsezko lanak egin zituen, Galileoren aurkikuntzetan aipatuta izanik. Errefrakzio teleskopioaren bertsio hobetu bat asmatu zuen.
Keplerren astronomia berriak antzinako kosmologia fisikoaren tradizioa eraldatu zuen. -
Thomas Hobbes
Thomas Hobbes filosofia modernoaren sortzaileetako bat, eta enpirismoa defendatzen zuen.
Bere bizitzan zehar bi etsai nagusi izan zituen Hobbesek: Ingalaterrako Eliza eta Oxfordeko Unibertsitatea. Biekin tentsio handiak izan zituen. Thomas Hobbes pertsona iluntzatzat hartu izan da. 1666an, Ingalaterran, ateotzat jo eta bere liburuak erre zituzten. Bere heriotzaren ostean ere bere zenbait obra publikoki erre zituzten berriz. Hala eta guztiz ere, bere obra garrantzitsuenetakotzat hartzen da. -
Deskartes
René Descartes filosofoa, matematikaria eta zientzialaria izan zen. Descartes Filosofia modernoaren aita kontsideratzen dugu. Justifikazioa jasotako egiei uko egiteko erabakian datza, eskolastika eta beste joerak baztertuz. Gainera, Descartesek morala, medikuntza edo mekanika bezalako gaietan argia ikusi ahal izateko, ezaupidea bera ikertu behar dela uste du.
Ere alkartasuna defendatzen du. Bera libre dago eta bere askatasuna praktikan jar dezake; ikerketa boluntarioa da eta askea. -
John Locke
John Locke filosofo eta teoriko liberal ingelesa zen. Ez zuen determinismoaren existentzian sinesten eta jakinduria zentzumenetatik datorrela uste zuen. Lockerentzat, jakinduria gertakizunen arteko erlazioagatik dator.
Jainko sortzaile batean sinesten du eta gure existentzian eta ezerezetik ezin garela sortu oinarritzen du. Bere ustez, Jainkoaren asmoak lege naturalen bitartez soilik ikusi ahal dira. Erlijioa gauza pribatu eta pertsonal bezala ikusten zuen, gizakiaren eta Jainkoaren artean. -
Spinoza
Baruch Spinoza filosofo judu holandarra izan zen.
Spinozaren pentsamendua panteista da; haren ustez, mundua eta errealitate guztia printzipio bakar batera, hastapen sortzaile eta eratzaile bakar batera, biltzen da; substantzia deitu zion printzipio hari, eta Jainkoarekin lotu zuen.
Mundua eta gizakiaren egitura eta eraketa matematika bidez adieraz daitekeela erakutsi nahi izan zuen, gizakiaren portaera geometriaren bidez froga daitekeela. Bere uste, dena da izadia, jainkoaren aldaera bat. -
Gottfried Leibniz
Gottfried Leibniz alemaniar filosofo, matematikari, logikari eta politikaria izan zen. Metafisikan, epistemologian, matematikan... ekarpen garrantzitsuak egin zituen. Arrazionalismoa defendatzen zuen Bere ustez, arrazoiaren bidez, errealitatearen egitura eta natura ezagutu daiteke, zentzumenak engainatu ahal digutelako. Arrazoiak egia unibertsalak lortzera garamatzala zioen eta egia unibertsal horien bidez zientzia eta filosofia bere osotasunean ezagutzera heldu gaitezkeela babesten zuen. -
Berkeley
George Berkeley Irlandako filosofo eta apezpikua izan zen, idealismo subjektiboa deituriko korronte filosofikoaren aitzindaritza.
Pentsamenduaz kanpoko errealitate oro ukatzen zuen, zentzuen bidez hautemandako mundu materialak zeinu-balioa besterik ez duela dio. Aldaketa hautemangarrien kausa ez da gauzakietan edo gure baitan aurkitu behar, baizik eta Jainkoarengan: gertaera materialak Jainkoak gurekin hitz egiteko eta gure borondatea zuzentzeko hizkuntza besterik ez dira. -
Montesquieu
Montesquieu garaiko kronista eta pentsalari politikoa izan zen. Parte hartu zuen Frantziako 160 bat ilustratuk jardun zuen obra monumental baten sorkuntzan: Encyclopedie. Lan horrek bizitzaren ikuspegi berria ematen zuen,tradiziozko sineskerak bazter utzita. Haren pentsamendua Ilustrazio frantsesaren izpiritu kritikoaren korrontean sartuta dago. Hala ere, berak ez zituen jarraitu abstrakzioa edota metodo deduktiboa baztertzen zuten korronte horretako beste egile batzuek. -
Voltaire
Voltaire frantziar filosofoa eta idazlea izan zen.
Erlijio-fanatismoaren kontrako borrokak Voltaireren eremu intelektual guztia hartzen zuen. Gogoeta historikoaren bidez, Voltaireren pentsamenduak heldutasun-maila gorena eta ikuspegi kritiko zabala iristen ditu, eta hori guztia etorkizunerako mezu batean laburtzen da: monarkiaren instituzio politikoak kritikatu zituen, absolutismo ilustratua baztertuz, eta askatasun zibila eskatuz. -
David Hume
David Hume eskoziar filosofo, ekonomista eta historialaria izan zen. Enpirismoa defendatzen zuen.
Humeren filosofiak John Lockeren enpirismoan eta George Berkeleyren idealismoan ditu oinarri: esperientzia da ezagutzaren iturri bakarra eta ez dago baliozko ezagutzarik esperientziaren baitara bil daitekeena baino. Filosofia moralari dagokionez, Humerentzat, pertzepzio morala ez da adimenaren kontua, gustuena edo sentimenduena baizik. Humek eragin handia izan zuen Kantengan eta Adam Smithengan. -
Rousseau
Jean-Jacques Rousseau suitzar idazle, musikagile eta filosofoa izan zen, frantsesez idazten zuena. Gizakia naturatik urruntzea, hainbat ilustratuk aurrerapentzat hartutakoa, gainbehera gisa aurkeztu zuen Horretaz gain, legeak boteretsuak defendatzeko egiten zirela erantsi zuen, eta gizarteko desberdintasunak horren ondorio zirela. Jabetza pribatua kritikatu zuen, gizartea bi talde handitan banatzen dituelako: jabeak eta jabeak ez direnak, aurrekoen esklaboak eta txirotasun larrian bizi direnak. -
Denis Diderot
Denis Diderot idazle eta filosofo frantsesaizan zen. Encyclopédie izenburuko entziklopediaren editorea izan zen, Jean le Rond d'Alembert-ekin batera.
Erregimen Zaharrean, aitaren aginpidea oso zorrotza zen, aginpide feudalaren antzerakoa; aitaren borondatearen kontra ezkontzeak zigor ekonomikoa ekar zezakeen; horregatik, zuhur jokatu behar izan zuen Diderotek. Laster bere ekimen guztia Encyclopédie ospetsura, berak zuzendu zuen lan erraldoira, bideratu zuen, 1747-1766. urteetan. -
d'Alembert
Jean le Rond d'Alembert Frantziako matematikaria, fisikaria eta filosofoa. Filosofia naturalean aritu zen batez ere. Bere filosofiaren ezaugarri nagusiak honako hauek izan ziren: tolerantzia, batetik, eta, bestetik, erlijioa eta metafisikarenganako eszeptikotasuna. "Discurso Preliminar"-a iratze zuen "Encyclopédie"-an, munduko leenengo entziklopedia -
Immanuel Kant
Immanuel Kant filosofo errusiarra zen. Filosofo arrazionalista eta enpiristek eragina izan zuten beregan. Encyclopedie liburuan, pentsamendu askatasuna eta espiritu kritikoa sustatzea zen lan horren xedea, eta honela islatu zuen Kantek bere esaldi batean: ausartu jakitera.
Hamabost urtez irakasle izan zen unibertsitatean, eta ospe handia lortu zuen. 1760tik aurrera Leibniz-en filosofia kritikatzen hasi zen. 1770an logika eta metafisikako katedra lortu zuen, eta hasi zen bere teoriak moldatzen. -
Georg Hegel
Georg Wilhelm Friedrich Hegel filosofo alemaniarra izan zen. Hegelek dialektika izeneko sistema proposatu zuen. Honen arabera historia, aurreko mugimenduari datxikion kontraesanen konponbide izan nahi duen mugimenduen progresioa litzateke, hau da, historiak akatsetatik ikasiz agitzen da: esperientzia hau pasa ondoren bakarrik, plantea daiteke hiritar askeko estatu konstituzional bat.
Hegelen lanak lau taldeetan sailkatzen dira: Espiritua, historia, dialectisa eta kristautasuna. -
Friedrich Nietzsche
Nietzsche filosofo alemana izan zen, eta XIX. mendeko pentsalari modernoetako bat. Haren filosofiak eragin handia izan zuen XX. mendeko oso ideologia desberdinetan.
Garaiko kultura, erlijio eta mendebaldeko filosofiaren kritika zorrotza burutu zuen, bizitzarekiko jarrera moralen analisi bidez hauen benetako izaera agerian utzi nahiz. Bere ustez, Europan gaur egun nagusi den moral judu-kristaua gainditu beharreko gauza zen, eta Sokrates jotzen zuen moral horren errunduntzat. -
Edmund Husserl
Edmund Gustav Albrecht Husserl alemaniar filosofoa izan zen. Kontzientzia ikertu eta deskribatu zuen, mundu objektiboaz nahiz irudimen hutsezkoaz nola jabetzen garen aurkitzeko asmoz; azken jomuga, berriz, sistema deduktibo formalen teoria orokorra eraikitzea zuen. Atera zituen ondorioen arabera, kontzientziak ez du jabegai dituen objektuez kanpoko existentziarik. Fenomenologia deritzo Husserlen filosofia-sistemari. -
Bertrand Russell
Russell galestar filosofo, aktibista, idazle eta matematikaria izan zen. 1950ean Literaturako Nobel saria jaso zuen. Bere filosofia analitikoaren gaineko eraginagatik ezagutzen zaio Gottlob Frege, Moore eta Ludwig Wittgensteinekin batera. Gainera, lehen aipatu bezala, filosofia analitikoaren fundatzaile bat izan zen, ikerketa bide berriak garatuz. Russell izan zen hein handi batean «idealismoaren aurkako matxinada britainiarreko» arduraduna, Georg Hegelek eta Bradleyek eragindako filosofia. -
Ludwig Wittgenstein
Wittgenstein filosofo austriarra izan zen, hizkuntza, batez ere epistemologiarekin loturik, bereziki aztertu zuena. Vienako Zirkulua mugimendua eta bidenabar enpirismo logiko izeneko eskola filosofikoa eragin zituen pentsalarietako bat izan zen. Logika eta matematikaren oinarri filosofikoez kezkatu zen eta Cambridgera joan zen Russellekin batera logika eta filosofia ikastera. Horrekin eztabaida sakonak izan zituen matematikaren oinarriaren inguruan eta hizkuntza logikoari buruz. -
Martin Heidegger
Martin Heideggerek argudiatu zuen Platonez geroztik, "izatearen" esanahia gaizki ulertuta zegoela. Izan ere, gai hori jorratzean entitate jakinak eta haien ezaugarriak izan dituzte ardatz, edo izatea bera entitatetzat hartu dute, ezaugarriak dituen substantzia bat balitz bezala. Heideggerren ustetan, izatearen analisi baliagarriagoa litzateke izatea egun zein oinarritan ezagutzen dugun aztertzea, edota entitate jakin guztiak entitate moduan agerararzten dituzten ezaugarri komunak aztertzea. -
Hans-Georg Gadamer
Gadamer filosofo alemaniarra zen, hermeneutika berritu zuena, eta bere obra "Wahrheit und Methode" lanagatik ezaguna.
Gadamerrek objektibotasuna lortzea ezinezkoa dela eusten du, beraz, gizakia inguratzen duen ororen esanahia adostu egin behar da, bakoitzaren esperientzia besteei komunikatuaz egia pragmatiko bat lortzearren. Esperientzia hau testuinguru historikoagatik markatua dago, eta beraz, gizabanakoaren ingurua aztertu beharra dago eragin diezaiokeen edozein fenomeno ulertzeko. -
Theodor Adorno
Theodor W. Adorno soziologo eta musikologoa. XX. mende hasieran, Europan existentzialismoaren eta positibismoaren korronteak gailentzen ari ziren bitartean, Adornok historia naturalaren ikusmolde dialektikoan aurrerapausoa eman zuen, enpirismoaren eta ontologiaren erakargarri parekideak Kierkegaard eta Husserlen ikasketen bitartez kritikatuz. Faxismoa eta berak izendaturiko kultur industria izan ziren kritikaren gai nabarmenenak. -
Emmanuel Mounier
Mounier filosofo frantziar izan zen adeitsua batez ere arazo sozial eta politikoetara. Pertsonalismoaren fundatzailea izan zen. Mounier beti bereizi zuen filosofiaren eta sistemaren artean: pertsonalismoa filosofia da, baina ez da sistema, beti irekita dagoelako intimitatean sartzera eta giza pertsonaren misteriora.
Bere bizitza osoan hainbat lan idatzi zituen, baina lan guztietan Mounier-ek pertsonalismoa hedatu zuen. Bizitzaren filosofia horrek komunitateko pertsona jartzen du gune bezala. -
Jean-Paul Sartre
Jean-Paul Charles Aymard Sartre frantsesezko idazlea eta filosofoa izan zen, existentzialismoaren adar marxistaren erakusgarria.
Sartrek jotzen zuen gizakia libre izatera kondenatuta dagoela, hau da, bere bizitzan akzioa izatera eta horren erantzule ere izatera, aitzakiarik gabe. Era berean, Sartreri definitu gizakiaren existentzia kontziente bezala: gizakia izateak beste izaki bizidun guztietatik bereizten gaitu, kontzienteak garelako. -
Claude Lévi-Strauss
Strauss filosofo frantziarra izan zen. Gizarte zientzien epistemologian eragin handiko pentsalaria eta estrukturalismo izeneko eskolaren sortzaileetako bat da. Kultura, hizkuntza, historia eta abarrak sistemak osatzen dutela defendatzen zuen, eta sistema horiek beren egiturak aztertuz ikertu behar direla.
Mont-de-Marsan eta Laongo ikastetxeetan filosofia irakatsi ondoren, Frantziako misio unibertsitarioren kide izendatu zuten eta hara abiatu zen irakasle bezala Sao Pauloko unibertsitatera. -
Louis Althusser
Louis Althusser filosofo frantsesa izan zen. XX. mendeko marxismoaren joera garrantzitsuenetariko baten pentsalari ezaguna. Marxen irakurketa zientifikoa aldezten du, batez ere Kapitalarena, haren obren irakurketa «ideologikoa» baztertuz.
Althuserrentzat historia helburu eta subjekturik gabeko prozesua da eta bere motorra indar produktiboak dira. Guztiok gara subjektuak, historiaren panpinak, baila ez gaitu inork mugiarazten. Inora dijoan eta zentzu gabeko zerbaiten panpinak gara. -
Michel Foucault
Michel Foucault irudi oso garrantzitsua izan zen XX. mendean, pentsamendu frantseserako, estrukturalismoaren eta postestrukturalismoaren artean kokatzen da. Foucault-ek egin zuen lana, naturaren ingurukoa izan zen, historia, soziologia, psikologia eta filosofia kontuan izanda. XXI. mendearen hasieran, Foucault egilerik esanguratsuena bihurtu zen giza zientzietan. Filosofian aldiz ez zitzaion hori gertatu, nahiz eta filosofia bere diziplina nagusia izan, eta horrekin hezi izana. -
Jürgen Habermas
Jürgen Habermas alemaniar soziologo eta filosofoa da, teoria kritikoa eta pragmatismoa bultzatu zuena.
Gizartea aztertzeko eredu bat proposatzen digu, arrazionaltasuneko bi forma erabiliz: bizitzaren munduaren benetako arrazionaltasuna eta sistemaren arrazionaltasun formala. Ekintza komunikatiboaren eremua kontrajartzen du, “sinboloen bidez bitartekatutako elkarrekintza bat” bezala definitzen duena. Ekintzak derrigorrezko arauak ditu eta ulertuak eta ezagutuak izan behar dira intersubjektiboki.